2007/10/04

BAGOAZ KLASERA, BAGOAZ KLASERA...


Inoiz ahaztuko ez den ikasgaia ez da buruz buru transmititzen duguna, bihotzez bihotz helarazten duguna baino




Ezer baino lehen esan beharrekoa:

Azken teknologiez baliatu nahian hementxe duzue euskaraz aritzeko beste era bat, klaseetako formaltasuna alde batera utzirik.

Izan ere, gure asmoa zerbait erakargarria eta era berean dibertigarria sortzea da, eta jakina, horretarako zuek parte hartzea ezinbestekoa izango dugu, aurrera egingo badugu.

Blog honetan mailaka egiteko jarduerak aurkituko dituzue, zuek zeuek zein edo zeintzuk egin erabaki ahal duzuelarik. Beraz parte hartu inolako beldurrik gabe, guk ez baitiogu gramatikari erreparatuko . Esan bezala, EUSKERABILIren helburua parte hartzea bultzatzea eta euskaraz beste modu batez aritzea da.


C1.- ASTE HONETAKO GAIA:"Matrikulak, liburuak, garraioak, jantokia... irailean berriro eskolaratzeak dakarren gastua etxeko ekonomiaren kalterako ote?"

IRAKURMENA: ERASMUS izeneko programa eta unibertsitate-tituluen herrialde batetik besterako baliozkotasuna


B2.- Azken egunotan eskoletan izandako istiluek bazter guztiak harrotu dituzte. Espainiako gobernuak proposatu berri duen ikasgaia, Gironako neskatoa eta hiyab-a...

Hala ere, munduko eskola guztietan ez dituzte arazo berberak izaten eta jakina ez diete modu berean aurre egiten. Alemanian duela gutxi gertatukoari baino ez diogu erreparatu behar horretaz konturatzeko.







Azaldu zure iritzia beheko komentarioetan berria entzun ondoren

B1.- BIKTIM FASHION
Zibergela, auto-ikaskuntza gela, tutore birtuala... erakargarria eta dibertigarria omen da, baina errealitatea oso bestelakoa da. Ikusi aurtengo ikasle bati gertatu zitzaiona eta kontaguzue horrelakorik gertatu zaizuen edo eskolan gertatutako beste pasadizo barregarriren bat.



Klasean betaurrekoekin egotea ere...

A.- LEHENENGO KLASE EGUN HURA!!!

A2.- Argazkia ikusita, beharbada lehenengo klase eguna etorri zaizue burura. Ikaskide horiek, lehenengo andereñoa edo maisua, lehenengo maitasuna... Lotsa ez bazarete, barre batzuk egin ahal ditugu zuen komentarioekin.

A1.- EUSKALTEGIAN NAGO
Hitz gutxitan esan nolakoa izan den zure lehenengo eguna euskaltegian.







2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak ekimen berri honengatik!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez denok bakoitzaren erlijioa, izaera eta daraman arropa errespetatu behar da.Ori ez da istilu bat antolatzeko arrazoia.