2007/11/24

SUTEKO GANTXOA BAINO BEROAGO B2


2. MAILA
Urtero sexuari buruzko inkestak egiten dira jendearen ohiturak aztertzearren. Segidan azken egunotan jakitera eman diren datu batzuk eskuragarri uzten dizkizuegu komenta ditzazuen

- Espainian %75ek ez du bi minutu baino gehiagotan irauten larrua jotzen.

- Espainian 90 aldiz egiten da txortan urtean, hau da, lau egunetan behin; baina munduan, berriz, batez bestekoa 96 aldiz da.

- Gutxien egiten dutenak japoniarrak dira.

- Frantziarrak promiskuenak dira.

- Harreman sexualetan hasteko adina 18 urtekoa da, baina Ameriketako Estatu Batuetan eta Brasilen 16 urtekoa da.

- Gizonak dira lehenago hasten direnak.

- Askok eta askok ez dute antisorgailurik erabiltzen beren harremanetan.

- Gazteek sexuari buruz dakitena lagunengandik ikasten dute.


iruzkinik ez: