2007/11/24

SUTEKO GANTXOA BAINO BEROAGOA B1


1B MAILA

Mataitasunaren inguruan topiko asko eta asko daude. Segidako zerrendan horietako batzuk bildu ditugu komentarioetan haietaz iritzia azal dezazuen.

SEXUA ALA MAITASUNA?

01.- Kasu gehienetan gizonek sexua bilatzen dute; emakumeek, ordea, maitasuna

02.- Gizon bat neska batzuekin oheratzen bada, "supergizona" da, baina emakume bat gizon batzuekin oheratzen bada,
emagaldua da

03.- Emakume batzuek gizonengandik ez dute maitasunik espero, ekonomikoki beren bizitza konpontzea baizik

04.- "Printze edo printzesa urdina"-ren zain egotea umekeria da

05.- Euskaldunok sexu-harremanetan ez gara jakintsuak

06.- Guztiok gure lagunen ohelagunekin oheratu nahiko genuke

07.- Putetxetara joaten diren gizonek maitasun ezagatik egiten dute

08.- Orain leku publikoetan eta arin larrua jotzearen modari ondo deritzot

09.- Sexua maitasunaren zati garrantzitsua da

10.- Maitasuna nahiago dut, sexua baino


1 comentario:

Anónimo dijo...

Noiz helduko da sexua tabua izateari utziko dion eguna? Izan ere, maitasunik gabeko sexua egon badago eta gehienetan askoz hobea izaten da ala ez?