2007/11/19

ZAHARRAK BERRI B2


2. MAILA

Sarritan hedabideek plazaratzen dituzten berrien artean batzuek zur eta lur uzten gaituzte. Brometan ari direla ematen badu ere, egiazko berriak dira horiek. Gauzak horrela, asmatutako berriak eta benetan gertatutakoak zailak dira bereizten.

Hurrengo berri batzuk duela gutxi gertatu ziren, baina besteak geuk asmaturikoak dira. Ea asmatzen duzuen zeintzuk diren gure irudimen handiak sortutakoak!

  1. Cadizen ezkontzaren ostean ezkonberriei arroza botatzea debekatu dute
  2. Pertsona bat 50 euro ordaintzera kondenatu dute banku bat lapurtzen saiatzeagatik eskuan oilasko baten zangoak zeramatzalarik
  3. Inkesta baten arabera “bibotea” duten emakumeak amorante hobeak dira
  4. Ahots grabeagoa daukaten gizonek seme-alaba gehiago daukate beste inkesta baten arabera
  5. 20 urteko zigorra ezarri diote gazte bati unibertsitateko ordenagailuan sartu eta bere emaitzak aldatzeagatik
  6. Balentzian bertan 40 urte bizitzen daramatenek ez dute TAOa ordaindu beharko
  7. Atso batek 100 urte bete zituela ospatzeko parapentez egin zuen salto
  8. Herrena dela kausa kendu dio epaile batek gizon bati bere seme-alaben zaintza
  9. Zortzi behik alde egin dute hanburgeseria baten aurrean aparkatuta zegoen kamioi batetik
  10. Europako parlamentariek hirukoiztuko dute beren soldata datorren urtean prezioen igoerari aurre egiteko

Ohartxoa: Kontuan izan berri hauetan gertaera batzuk Ameriketako Estatu Batuetan izan direla

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Emaitzak aldatzearren 20 urteko gartzela gehiegitxo iruditzen zait, baina bibotedun emakumeak amorante hobeak izatea zergatik ez?