2007/12/06

ANIMALIARIK ANIMALIENAK GEU A2

1A MAILA

Animaliei ematen diegun tratua sarritan ez da batere egokia. Aspaldi ohituta gaude segidakoak bezalako berriak entzuten eta irakurtzen. Hala ere, gauza hauen aurrean ezin gara isildu eta argi utzi behar dugu gure desadostasuna. Beraz, behean dauden komentarioz baliaturik azal iezaguzue honen inguruan uste duzuena.

Txakurrik, zertarako?
Lugoko neska gazte bat atxilotua izan da bere txakurra gosez hiltzen uzteagatik. Akusatuak normalean bizi izaten ez den etxe batean zuen txakurra eta hara eraman ostean ez zen kezkatu janaririk edo urik emateaz.

Emakumeak eta oiloak ez dira berdinak.

Castellonen dagoen putetxe batean oso ideia originala izan dute. Zer asmatu eta hara non zer bururatu zaien, emagalduak animalien parean jartzea, alegia. “Gozatzeko baserria”, “Salda ona egiteko oiloak” eta “Hauek bai untxiak” dira,besteak beste, lokal honetakoek asmaturiko zenbait lelo. Dagoeneko hasi dira honen kontrako kritikak, emakumeen aldekoak, jakina!

iruzkinik ez: