2008/05/01

Ctrl + Alt + Sup B2


2. MAILA






Egun nahi dugun guztia lortu ahal dugu informatika programak erabiliz gero: Musika entzun, marrazkiak egin, testuak idatzi,... Azken urteotan argazki-makina digitalak direla eta, eginiko argazkiak hobetzeko edo agertu dira programa batzuk. Haien artean fama gehien lortu duena Photoshopa da.

Programa hau erabiltzen zaila da, nonbait. Horregatik guztiok programa errazagoak erabiltzen ditugu argazkirik politenak egiteko.

Sarrera honetan ikusten dituzuen argazkiak oso pintura famatuak dira eta Photoshopa erabiliz aldaketaren bat egin bide diete. Guk ez dizuegu margorik aldatzeko eskatuko, baina ustezko Photoshop berezi bati esker gure munduan, inguruan edota edonon zer ezabatuko zenuketen eta horren ordez zer jarriko zenuketen jakin nahi dugu.


1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez nuke erabiliko, bestela gero errealitatea desberdina izango litzateke.