2008/04/19

EKECHEIRI A2


1A MAILA

Oraindik hiru hilabete baino gehiago falta diren arren, azken egunotan olinpiar sua dela eta egon diren tira-birek blogean mintzagai izatera bultzatu gaituzte. Gerorako uztea pentsatuta geneukan, baina zuek diozuen moduan gaia puri-purian dago eta lekutxo bat utzi behar izan diogu hemen. Abuztuan Beijingen lau urtetan behin egiten diren jokoek hartuko dute protagonismoa, baina bitartean gai honen inguruan joko eta eztabaida bultzatzeko ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu.

1972tik hona Olinpiar Joko guztietan maskota bat edo batzuk izan dira jokoen sinboloa. Denetarik egon da eta kasu askotan ez dira eztabaida sutsuak falta izan aldeko eta aurkakoen artean. Segidan proposatzen dizuegun jokoan lotu behar dituzue ikurren irudiak, berauen izenak eta Olinpiar Jokoak. Erantzuna emateko erabili beheko komentarioak.

Maskotak: BEIBE, JINGJING, HUANHUAN, YINGYING eta NINI / WALDI / MISHA / COBI / ATHENA eta PHEVOS / AMIK / SAM / OLLY, SID eta MILLIE / IZZY / HODORI























Olinpiar Jokoak: LOS ANGELES 84 / SYDNEY 2000 / ATLANTA 96 /
MUNICH 72
/ ATENAS 04 / BARTZELONA 92 / MONTREAL 76 /
SEUL 88
/ MOSKU 80 / BEIJING 08


3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jende txinatarrak ez dauka kulparik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kobi bartzelona 92

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Misha Mosku 80an