2008/11/21

BITXIKERIAK I


Aste honetan bata zuria jantzita, blog honetako jarraitzaileak hobeto ezagutzeko asmoz ikerketa sakon bat egingo dugu. NASAko azterketa enpirikoetan oinarriturik, hurrengo bi ariketak egitea proposatzen dizuegu.

Lehenengo ariketa honetan betiko zoriontasunaren bila ari gara. Dirudienez, duela urte batzuk Barakaldoko sorgin on batzuek lortu zuten formula eta bertako kale bateko horma batean idatzi zuten herritarrokin konpartitzeko. Baina ipuinetan bezala, egun batean sorgin gaiztoak, enteratu ondoren, sorgin onak kanporatu zituen eta sekretua hormatik kendu zuen (ikusi argazkia). Hori dela eta, komentarioetan zoriontsuak izateko dituzuen sekretuak konpartitzera animatzen zaituztegu ea denon artean formula magikoa berreskuratzen dugun.

19 comentarios:

Anónimo dijo...

Lasaitasuna, bizitzan dena orekatuta.

Anónimo dijo...

Asko barre egitea, jendeak tontoa naizela pentsatu arren

Anónimo dijo...

Bakoitzak bere burua onartu behar du eta barre egiten saiatu behar du. Nahiz eta gauzak batzuetan txarrak izan, baikorra izaten saiatu behar da.
AITOR GURUTZETA

Anónimo dijo...

Garrantzi gehiegi ematen ditugu denari eta ez da horrela, bizitzaren garrantzitsuena da gauza gutxi, familia eta pixka bat bakarrik bestearentzat hamar arte kontatu, irribarre eman eta kito

Pili

Anónimo dijo...

Nire bizitza, nire gauza txikiak baloratzea.

Anónimo dijo...

Denak alde ona dauka

Anónimo dijo...

Gauzak lasaitasunez hartzea.

Anónimo dijo...

Nire bizitza bizitzea eta konformatzea dudanarekin.

Anónimo dijo...

Gauzez ez arduratzen saiatzea. Beti ez da posible, baina ... nire amak esaten dit "hay que ocuparse y no preocuparse".

Anónimo dijo...

Nirekin ondo egotea eta kontzientzia ondo dago.

Anónimo dijo...

Ni beti zoriontsua naiz, ez dudalako behar bdaukadana baino gehiago.

Anónimo dijo...

Ez dut sekreturik. baina momentuan bizi naiz.

Anónimo dijo...

Detaile txikiak dira, adibidez nire semearen musu bat.

Anónimo dijo...

Osasun ona, dirua eta maitasuna.

Anónimo dijo...

Gauza txikiak oso baliotsuak izan ahal dira niretzat eta egunerosaitu behar dut lasaitzen eta denbora bilaztzen familiarekin eta lagunarekin egoteko.

Anónimo dijo...

Beti egunean pentsatzea.

Anónimo dijo...

Oso inportante da zure bizitzaren zati onak ikustea.

Anónimo dijo...

Saiatzen naiz zoriontsua izten familiarekin, lanarekin eta ondokoekin.

Anónimo dijo...

Jendearekin ondo egotea.