Nostradamus
Aitortu beharra dugu: aste honetan buruan bi gauza baino ez ditugu (normalean askoz gehiago ere ez dugu izaten, baina, tira …). Bata futbola eta bestea … (hobe da hurrengo baterako uzten badugu). Horregatik, idatz ezazue komentarioetan gai honen inguruan gura duzuena.
- Animoak eman Athletici
- Komentatu futbolarien gorputzak edo beren bikotekideenak
- Kritikatu kobratzen duten dirutza
- Esan futbolaz nazkatuta zaudetela …
Benetan, eman zuen iritzia nahi duzuenaz , beti ere, gai honen gainean.
13 iruzkin:
Ez dakit irabaziko dugun ala ez. Baina egun honetako ilusioa ez digute kenduko.
Aupa ATHLETIC!!!
Futbozalea izan ez arren, egia da Athletic-ek irabaztea gustatuko litzaidakela, batez ere, zaletasunagatik.
Denok dakigunez, futbolaren inguruan diru asko mugitzen da eta futbolariek
gero eta miloi gehiago kobratzen dituzte. Niri horrelako soldatak txarto iruditzen zaizkit, denok baitakigu lanbide asko daudela, prestaera handia ez ezik, ardura ere behar dituztenak.
Honez gain, eta lehen esan dudanez,
espero dut Athletic-ek irabaztea.
Aupa ATHLETIC!
M.Mar Gurutzeta
Niri Athletic irabaztea gustatuko zait baina ez niregatik nire familiagatik baizik. Niri ez zait gustatzen futbola baina partidu importateenak ikusten ditut ez daukalako erremediorik. Ahleticek irabazten badu nire bikotea eta bere anaiak azkeneko partidua ikustera joango dira eta nik aitzakia izango dut nire ahizpekin hiri bat ezagutzera joateko.
Futbolariak niretzat diru gehiegi irabazten dute eta gainera futbolati gehiegi alferrak dira.
Vanesa G.
Ez naiz furbolzalea,eta ez ditut normalean partidurik ikusten, bakarrik partidu garrantzitsuenak. Athletic irabaztea gustatuko litzaidake gauza oso zaila egon arren,beraz,sortea bidaltzen diet irabazteko.
Askotan esaten da inportanteena parte hartzea dela, baina seguru nago oraingoan ondo jokatzeaz gain irabazi ere egingo dugula.
AUPA ATHLETIC!!!
Nire iritziz futbolearen inguruan interes handiak daude. Denok dakigunez futbolari onek diru asko irabazten dute eta pentsatzen dut gehienetan gehiegi dela; hau da, batzuetan, mediku edo cirujano batek baino gehiago kobratzen dute.
Dena den,nik nire hobespenak dauzkat, zaletasunagatik eta nire taldea da.. ATHLETIC, horregatik gustatuko litzaidake irabaztea onenak garelako.
Carmen.Gurutzeta.
Niri ez zait futbola gustatzen, baina norbaitek irabazi behar badu, Athletic-ek irabaztea nahiago dut. Nahiz eta geuk ere kezkatu beharko genukeen beste gauza batzuengatik, esatebaterako, langabeziagatik, Athletic-ekoek ez daukatelako problemarik diruaz.
AUPA ATHLETIC!!!!!!!!!
Gaur goizean Bilbon autobus bat egon da tapaukak ematen!!!!
Egia esan, espero dut gaur ATHLETIC-EK IRABAZTEA!!!!!!!
Atlhetic-eko futbolzalea naizen bakarrik espero dut Sevillaren kontra partidua geuk irabaztea. Aupa Atlhetic!! Nahiz eta futbolari buruz hitz egiten den gehienetan jendeak bakarrik kritikatzen du futbolarien bizimoduan, ziur nago gehienok bizi nahi dugula futbolarien bezala, batez ere, irabazten duten diruarengatik. Egia da gehiago dela baina inork ez du salatu.
Gaurko partida irabazita, Valentzian kopa lortzea espero dut. Gainera, itsadarran gabarra ikusi nahiko nuke, azken aldiz atera zenean oso txikia bainintzen.
Rocío
Zelako eguna atzokoa! Hogeita lau urteren ondoren, Athleticek berriro kopako finala jokatuko du, oraingoan Bartzelonaren kontra.
San Mamesen ez ezik, edozein tabernetan ere festa handia izan zen.
Badakigu kopa lortzea oso zaila izango dela, baina zale honi esker dena posiblea da.
Athletic, Athletic, eup!
Athletic gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria...
Partidu ona, zaletu onak, dena ona. Finalean egotearekin konformatzen bagara ere, zergaitik ez irabazi, jarrai dezan festak!!!
partidua ezinobea izan zen, eta san mamesen egon zen giroarekin nola ez zuten irabaziko?
Orain arazoa izango da Barça... Nire lagunak eta nik pantaila handira joango gara ikustera irabazteko esperantzekin, baina egia esateko, hobeto eramango genuke maiorkaren kontran jokatuz gero.
Izorne
Argitaratu iruzkina