2013/01/18

GANGMAN STYLE

Aberasten direnak gutxi badira ere, modu asko daude aberasteko. Baina badago bereziki harritzen nauen bat, hau da, abesti bat asmatu eta abesti hori salduena izatea. Dagoeneko guztiok ezagutzen ditugu halako kasuak eta zein baino zein harrigarriagoa iruditzen zait.

Nork ez du gogoratzen “Asereje” famatua? Letra entzunda ez dut uste letra asmatu zuenak denbora luze eman zuenik horretan. Egia da gero musikak, abeslariak eta marketinak badutela zerikusi handia abestiaren arrakastan. Baina ados egongo zarete nirekin askotan dantzatu izan dugun arren ganorarik gabeko abestia dela.

Halako abesti asko daude, egon dira eta egongo dira. Urrunago joan gabe, oraingoa korear batena da, “Gangman style” entzutetsua. Ez dago jartzen ez duten tokirik, tabernetan, irratietan, diskoteketan, Wasspeko mezuetan … Inork ez du letra ulertzen, baina guztiok zoro-parean dantzatzen dugu eta, gainera, abestera edo ere ausartzen gara.



Pena gu abeslari eskasak izatea, baina marketin ona eginda batek daki. Beraz, egon hadi agian hurrengo “hit”-a gurea izango da eta.

Zer deritzozue abesti bakar bati esker aberasteari? Marketina da gakoa abesti hauen arrakasta ulertzeko?

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Musikari batzuk onak dira eta beraien musika entzun ditzaten ez dute lortu. Adituen arabera, musika komertziala izan behar da eta ez ona bakarrik. Musikak komertziala izateko marketin ona behar du.
Esan dudanez gain, nik uste dut “friki”ak garela eta musika zenbat eta “kutre” gehiago izan, hobe. “No cambie” abestia, santurtziko emakumearena, musikako zerrendetan lehenengoa izan zen; gehienek barre egiteko entzun zutela esan zuten eta pixkanaka lehenengoa lortu zen. Nahiz eta oso txarra zen leku guztietan entzuten zen.
Gauza bera gertatzen da “Gangman style”-rekin, “Pocoyo"k berak dantzatzen da. Batzuk, ondo pasatzeko esaten dute berriro eta beste batzuek modernoa delako esaten dute. Hau da, lehen esan dudana: gu frikiak izatea garrantzitsuena da. Gainera marketin ona badu, orduan leku guztietan entzungo dugu.
Baina, egia da fama azkar-azkar lortzen dutela baina era berea galtzen dute, eta ez dute ospe berriro lortu; Georgie Dann izan ezik.
Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gangnam style gaur egun modan dago, eta argi dago ez dela izango bere letragatik...inork ez du ulertzen! Baina guztiok abesten eta dantzatzen dugu.
Askotan letra polita eta zentzua dituzten abestiak ez dira gehien entzutenak.
Adibidez udako abestiak, normalean ez ditugu gogoratzen bere esanahiagatik, gogoratzen ditugu momentu onak eman digutelako eta oso alaiak eta pegadizak direlako.
Berdin gertatu da abesti honekin, bere sortzailea ia ez dugu ezagutzen, ez dakigu abesti gehiago ditudan hala ez, fama abesti honekin lortu du, eta seguraski moda hau pasatu eta gero ez dugu berriro entzungo.
Marketina zerikusi handia izan du arrakasta lortzeko, dantza bat asmatu dute eta horrela guztiok ondo pasatzeko erabiltzen ditugu. Nahi izanez edo nahi izan gabe leku guztietan sartu digute abestia.
Pasa den urtean "ai se eu te pego" abestiarekin gauza bera gertatu zen.
Nire ustez ondo dago, azkenean abeslari hauek denboraldi bat entzuten dira eta gero pasatzen dira.
Abeslari onak, ordea, beti han daude, eta fidel jarratzaileak dituzte, bere musika itxaroten.
Nik nahiago dut horrelako musika, baina musikaren munduan denetarik egon behar da, batzuk gure gustokoak izango dira eta beste batzuk ez.
-K-

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure gizartean arrakasta lortzeko ez da beharrezkoa ona izatea arlo batean, baizik eta diru mordoa eduki behar da publizitate-kanpaina handia egiteko. Horregatik, oso ondo ulertzen da zergatik dauden gure hedabideetan abesti arraroak. Orain dela bi hilabete, txinatar bat oihuka eta dantzatzen agertu da. Inork ez daki zer egiten ari den, baina behin eta berriro irratietan eta tabernetan ez ezik, telebistetan ere agertzen zaigu. Beraz, nahiz eta ikuskizuna txorakeria hutsa izan, denok ezagutzen dugu eta gainera geuri esker lortzen du diru mordoa. Abesti honekin gertatutakoari esker, argi daukat bizitza honetan arrakasta edukitzeko zortea eduki behar dudala eta hau eduki ezean, ez dut ezer lortuko.

koldo 3c

LMB erabiltzaileak esan du...

Erraz etortzen den dirua, baino errazagoa joaten da. Ez dakit abesti horiek egiten dituztenak aberasten diren ala ez, baina ziur nago aberastasun hori laster desagertzen da. Sasoi bat baino ez dira irauten.
Nire ustez askoz txarrago da nola bizitzen diren telebistako pertsonai asko. Inork daki nondik atera ziren, ez daukate ikasketarik, baina gu baino askoz hobeto bizitzen dira ezer egin gabe. Zalantzarik gabe, gu gara errudunak.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur eguneko gizartean, fama eta aberaztasuna lortzeko marketin da gauzarik garrantzitsuena.Askotan,zure ahotsa txarra bada ez da inportatzen. Zure ondoan dagoena pertsona garrantzitsua bada, zure ahotsarekin edozer egin daiteke, eta gainera zure abestia irratietan eta telebisteetan egunero agertzen bada, dena eginda dago, fama lortuko duzu.
Gero beste musika mota dagoela uste dut, hau da, talde "onak", U2 antzekoak. Hauek gutxi dira baina haien abestiak eta kontzertuak betiko dira, ez dira ahasten, beste taldekoak bezala.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut gero eta abeslari gutxiago dagoela. Jende asko kantatzen du baina niri iritziz hori ez da abeslaria izatea. Gaur egunean edozeinek disko bat grabatu ahal du, konpoketa asko baitago eta garrantzitsuena ez da ondo kantatzea, marketina baizik.
Aberasten denak oso ondo egin ahal du, eta arrakasta ez eduki! Uste dut itxura, adina eta moda gauzak garrantzitsuak direla arrakasta edukitzea eta agian bete abeslari batek ez daki kantatzen baina abesti bakar bati esker arrakasta lortu ahal du. Horrela dira gauzak! Telebistan sari asko dago horri buruz, eta nork irabazten du? Hobeto abesten direnak ez! Gehienetan, marketina onena dutenek saria irabazten dute.
Oro har, ez zaizkit gustatzen abesti horiek baina egia da guztiok ezagutzen, kantatzen eta dantzatzen ditugula abesti horiek, tarbernetan eta irratian behin eta berriro ipintzen dituztelako.
Abesti horiek ezagutzen baditut ere, ez ditut disko horiek erosten,nahiko txarrak direlako. Ez du merezi! Gainera, urtero daukagu udako abestia eta gehienetan abesten denek txarto samar egiten dute baina berdin digu!Denok dantzatzen gara abesti horiek eta abeslari horiek diru asko irabazten dute! Gero, bere kontzertura joaten bazara nabarituko duzu oso txarto abesten dela eta batzuetan ezin dira zuzenean kantatu. Abestiak itsaskorrak direnez denok ezagutzen ditugu, baina ez ditut ordaintzen abesti horiek entzuteko
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kasu honetan marketinak lan ona egiten du.Nahiz eta nahi ez dudan,abesti hauek nire buruan sartzen dira.Edozein lekutan eta momentutan entzutean nire oinak, nik nahi gabe, mugitzen dira koreografia ikasi arte.Azkenean nahi duena lortzen dute eta denok ezagutzen dugu abestia.
Abesti eta abeslari hauek arrakasta handi bat baina motza daukate.Batzuek aberatsa izatea lortzen dute.Dirua lortzeko beste gauza batzuek hau baino eskandaluzkoago iruditzen zaizkit.
Abesti hauek beti oroitzapen onak ekartzen dizkidate,nire bizitzaren momentu alaiekin lotuta daudelako.Ez dut gogoratzen haiek entzuten edo dantzatzen ditudan momentu bat eta tristea egongo nintzenik.
Une honetan ondo dago gauza batek alaia ekar diezagukeela eta gainera legala izan dadila.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez hauek ez dira benetazko abeslariak.Haiek aurpegia eta gorpuza ipintzen dute eta "marketing"ak egiten du beste guztia.
Esan behar dut niri abesti horiek gustatzen zaizkidala baina ez dakit arrazoia.Beharbada irratian ordu guztietan ipintzen dituztelako.Azkenean badaukazu bi aukera:gorrotatzea edo gustatzea.
Badaude "abeslari" batzuk oso arraroak,adibidez,Chiquilicuatre.Eurovisionen agertu zenean guztiz surrealista iruditu zitzaidan.Hori gehiegi izan zen.
Artista hauei denok kritikatzen ditugu baina azkenean haien abestiak amaitzen ditugu abesten eta hau ez da txarra izan behar.
Amaia Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Abeslari bat abesti bakar bati esker famatua bihurtu denean, normalean denbora gutxi dago goian. Azkenean bere arrakasta abestiaren publizitateko emaitza da. Askotan abesti hauek ez dira abeslarien sortzaileak, marketina baizik. Hau da, abesti komertzialak dira eta sortzen dira arrakasta edukitzeko, eta publizitateari esker arrakasta lortzen dute. Normalean gogoraerrazak dira abesti horiek. Horregatik leku guztietan entzuten ditugu, buruan sartzen zaizkigu eta kantatzen ditugu, jakin gabe gure gustukoak direnak ala ez.
Adibidez “el venado” abestia buruan sartzen zitzaidan eta nahi gabe neure buruari kantatzen nion behin eta berriro. Zelako amesgaizto! Gogoratzen dut gorrotatzen nuela kanta eta leku guztietan entzun nuela. Nire atzetik zebilen abestia eta azkenean erabaki nuen entzunez gero ihes egiten.
Ez dakit abeslariak beste abesti batzuk ere kantatzen zituen edo kantatzen dituen. Egia esan, gaur egun ere batzuetan entzuten dugu eta jendeak kantatzen eta dantzatzen du. Beno, eskerrak orain abesti hau entzun dezakedala ihes egin gabe.
Benetan abesti horiek ez dira nire gustukoak eta espero dut beste horrelako abesti batzuk nire buruan berriro ez sartzeko. Hasieran abesti bat besterik ez dena leku guztietan entzunez gero, amesgaizto bat bihurtzen delako.
X