Pandemia honek gauza asko kendu digu.
Kalera ateratzeko askatasuna, familia ikusteko eskubidea, eta kasurik
txarrenetan senideak agurtzeko aukera azken, hatsa ematean. Une gogorrak bizi
izan ditugu berrogeialdi honetan, baina gauza onen bat ere eman digu zorioneko
pandemia honek, auzokoekiko harremana berreskuratzeko aukera, esaterako.
Aspaldi galduta genuen harreman hura
berreskuratu egin dugu txaloak emateko unean, auzokide baten urtebetetzea izan
denean, igandeko Fbermuta ordua gogoratzeko egindako elkarretaratzeetan, kontzertuetan,
ezkontzeko mandatuan… Une horietan guztietan hortxe egon gara auzokideok, elkar
animatzen, laguntzen, sostengua izaten, denok bat egiten. Uste dut hau bukatzen
denean gure auzokideak beste era batera agurtuko ditugula, behintzat, nire
kasuan espero dut txaloak jotzeko momentu horretan sortu dugun harremanak
aurrera egitea.
Zer deritzozue txaloak
emateko momentuari? Aldatu dira zuen auzokideekiko harremanak? Zertan?
Errekuperatuko ditugu garai bateko auzokideekiko erlazio hura?
Niri ez zait txarto iruditzen txaloak eman, baizik eta gero konfinamendua errespetatu. Ezin duzu txaloak eman eta gero kalean egon edo bihurtzea txaloak eman festa bat bezalakoa. Nire auzoan musika ipintzen dute eta auzokide batzuk jaisten dira plazara dantza egiteko. Horregatik, txarto iruditzen zait.
ErantzunEzabatuNire ustez, ez da aldatuko harremanak, bakarrik aldatuko direla tarte honetan. Azkenean, bakarrik txaloak ematen duzu zure auzkokidearekin, ez gauza gehiago. Horregatik, egoera hau amaitu eta gero lehenengo harremana berreskuratuko dugu eta ez gaur egungo harremana
Zer deritzozue txaloak emateko momentuari? Aldatu dira zuen auzokideekiko harremanak? Zertan? Errekuperatuko ditugu garai bateko auzokideekiko erlazio hura?
Niretzat momentu hori oso garrantzitsua da, nire etxean bost pertsonatik, bi lan egiten dute, bata erresidentzia batean, eta bestea, ambulantzietan. Haiek eskertzen dute, egunero polizia etortzen da zortziretan sirenarekin piztuta eskertzeko moduan, eta harrigarria da. Balkoietan, txaloen orduan, jende asko ohiukatzen du, eta batzuk txantxak esaten dituzte jendea animatzeko, musika jartzen, eta dena eskertzeko moduan da. Baina, harremana nire auzokideekin ez da aldatu, oso gutxi ateratzen naizelako, kalera. Gainera, hemen solairu asko daude, agian bostehun pertsona bizi gara, nola izango dut harremana hainbeste pertsonekin? niretzat ezinezkoa da. Batzuetan ,gogoratzen dut nire lehenengoko etxebizitza, algortan, han hamar familia geunden bizitzen eta guztiok ezagutzen ginen, zelako urtebetetzeak ospatzen genituen denon artean. Ez dut uste, antzeko erlaziorik izango dudanik, orain daukadan auzokideekin.
ErantzunEzabatuArkaitz.
Nik uste dut txaloak emateko balkoiara irten garenean, bizitza soziala pixka bat izateko egiten dugula.
ErantzunEzabatuHarremanak auzokidekin ditugu ezin garelako irten kalera ez gure lagunekin eta familiarekin egon. Soziala bileran bihurtu dugu konfenamenduko eskapatzeko.
Nire kasuan, nire ondoko auzokide berriak dira. Bikote gaztea da eta orain dela 2 urte aldatu ziren nire komunitatean. Soilik eskaileragatik ikustea ezagutzen genuen baina orain berrogeialdi honekin terrazara irteten garen bakoitzean hitz egiten dugu.
Baina konfenamendua amaitzen duenean, guztiok betiko gure bizitzara itzuliko gara eta gure auzokideak berriro soilik auzokideak izatera itzuliko dira.
Ondo segi
Rocio
Kaixo talde:
ErantzunEzabatuNiri ondo iruditzen zait txaloaren momentua. Hasieran, txaloak eman eta etxera sartu berriro, baina egoera hau luzatuko zela ikustean, auzokideak, gutxienez Errekaortuan, antolatu ziren harremanak sakonago izateko gu artean.
Nire auzoan adibidez, guztia eskertu behar diogu Alexi.Jarri ditu bozgorailuak atari osotik, eta handik, irrati-esataria izango balitz bezala, urtebetetxeak zoriontzen ditu. Ere, proposatzen du astebururo mozorroren festa, eta gero auzkodideek bidalitako argazkiekin bideo bat antolatzen du eta musikaren ardunaduna da . Tele 7 etorri zen auzora grabatzera ea nola ziren gure omenaldiak. Berari esker, auzoko harremanak hobetu dira asko.
Ni adibidez 10 urte eta gero ez nintzen ezagutzen nire aurrean bizi ziren pertsonak, eta gaur egun nire lehiotik ikusten ditudan lehio guztietan badakit nor bizi den.
Espero dut auzokideekin erlazio ona izaten jarraitzea baina tontoa dena tontoa izaten jarraituko du.
Ainhoa
Zuzenduta;
ErantzunEzabatuKaixo talde:
Niri ondo iruditzen zait txaloaren momentua. Hasieran, txaloak eman eta etxera sartu berriro, baina egoera hau luzatuko zela ikustean, auzokideak, gutxienez Errekaortun, antolatu ziren harremanak sakonago izateko gu artean.
Nire auzoan adibidez, guztia eskertu behar diogu Alexi.Jarri ditu bozgorailuak atari osotik, eta handik, irrati-esataria izango balitz bezala, urtebetetxeak zoriontzen ditu. Ere, proposatzen du astebururo mozorroren festa, eta gero auzkodideek bidalitako argazkiekin bideo bat antolatzen du eta musikaren ardunaduna da . Tele 7 etorri zen auzora grabatzera ea nola ziren gure omenaldiak. Berari esker, auzoko harremanak hobetu dira asko.
Ni adibidez 10 urte eta gero ez nuen ezagutzen nire aurrean bizi ziren pertsonak, eta gaur egun nire lehiotik ikusten ditudan lehio guztietan badakit nor bizi den.
Espero dut auzokideekin erlazio ona izaten jarraitzea baina tontoa dena tontoa izaten jarraituko du.
Ainhoa
Kaixo guztioi:
ErantzunEzabatuAspaldi galdu zen ohitura auzokideekin leihoetan edo patioetan solasean egoteko berreskuratu egin dugu konfinamenduaren egunotan, eta, ondorioz, irudi deigarria agertu da auzokoen eraikinetan: auzokideok elkar agurtzen dugu, egunero, huts egin gabe, balkoietan eta leihoetan jarrita, irribarrez, denok bak egiten.
Izugarrizko irudia, gainera, orain arte auzokide gehienekin ez genuen inolako harremanik izan. Aldi berean, oso irudi polita eta benetan hunkigarria dela uste dut.
Zoritxarrez, ez dut uste harreman estu hau mantenduko denik auzokideon artean konfinamendu bukatu denean, oso bizitza lanpetuta daukagulako eta ez dugulako denbora asko etxean igarotzen...edo behintzat horrela zen eguneroko errutina duela gutxi!
Kaixo guztioi!
ErantzunEzabatuTxaloak hasi zirenean, jende asko ikusten nuen balkoietan, orain gero eta jende gutxiago ikusten dut, behintzat nire auzoan. Baina hasieran, hori egiterakoan eskalofrio sartzen zitzaidan, orain ez hainbeste.
Nire kasuan, nire auzokideekiko harremanak ez dira aldatu, momentuz, eta benetan uste dut ez direla aldatuko, hori bai, orain badakit nor diren aurrean ditudan pertsonak, nor dauzkan haurrak, nor ez, eta lehen ez nekien. Baina jakina, suposatzen dut haiek ere ez zekitela nitaz...😎
Laster arte!
Arratsaldeon!
ErantzunEzabatuNiretzat oso garrantzitsua da txalotzea, minutu batzuk besterik ez bada ere, egunero. Lehen lerroan dauden lagunak ditut eta badakit zenbat sakrifikatzen ari diren, eta, askotan haiekin hitz egiten dudan arren, txalo hori nire arima osoarekin ematen dut.
Gainera, aurrez aurreko auzokideak ezagutu ditut eta egunero agurtzen gara elkar. Lehen nire atariko auzokideekin bakarrik harremanak nituen. Ez nago ziur auzokoekin harremanak izateko gure modua aldatuko ote den, baina hori gertatzen denean eta kalera itzuliko garenean, espero dut agurtzea eta haien berri izatea.
Ondo pasa zubia!
Natalia M.
Kaixo guztioi!
ErantzunEzabatuNire auzoan ez dago txalotzen duen jende askorik. Nik irteten jarraitzen dut, garrantzitsua iruditzen zaidalako eskerrak ematea, baita egun askotan umeak ikusteko modu bakarra zelako ere.
Orain kalean korrika ikusten ditugu, baina berrogeialdiko egun hauetan desagertu egin dira.
Nire eraikinaren aurreko leihoan bi haur daude, 2 eta 4 urtekoak, txaloka. Egunero ikustea baltsamoa izan da.
Gure errutinetara, lanetara, ikastetxeetara itzultzen garenean, ez dugu elkar ikusiko eta agian une hau nostalgiaz gogoratuko dugu. Hau oasi bat izan da berrogeialdiaren erdian kalera eta mundura begiratzen genuen une atsegina.
Espero dut osasun publikoa defendatzeko borrokatu behar dugunean txalo egiten genuen berberak izango garela gutxienez.
Agur bero bat
Valentina
kaixo,
ErantzunEzabatuEgunero balkoira ateratzen gara txaloak ematera. Momentu horrek itxaroten dugu oso pozik. Alde batetik, zergatiagatik eta beste aldetik, pertsoneekin hitz egin ahal dugun aurrez aurrrez eta ez mugikorren bidez! Beti eduki dugu harreman onak auzokideekin, baina harreman kordiala, orain egoera hau aldatu egin da. Harremana estuagoa da, behintzat, goian biziten diren auzokideekin. Ama egunero geratzen da ordu erdi haiekin hitz egiten, nik ordez, hamar minutu gero kirola egiten dut eta.
Ez dut uste errekuperatuko ditugula garai bateko harremanak, baina iruditzen zait pausu garrantzitsua eta berrogeialdi eskerrak eman behar dizkigula.
Laster arte.
Janire
Kaixo,
ErantzunEzabatuOndo iruditzen zait jendeak txalo egitea.Berrogeialdiarekin ditudan harremanak ez dira aldatu nire auzokidekin .Gainera Eta ni txikia nintzeneko auzokiden arteko harremanak ez dira existitzen eta ez dira existituko nire kasuan. Lehengo auzokidetatik oso gutxi geratzen dira
Edurne
Kaixo,
ErantzunEzabatuHasieratik, txaloen ideia asko gustatzen zait. Oso ekintza ona iruditzen zait, eta osasun-langileei gure alde egiten ari diren ahalegin guztia eskertu diezaiekegu.
Egia da konturatu naizela hasieran jende guztia irteten zela bere balkoi edo leihoei txalo egitera, baina orain jende gutxiago ateratzen da. Hala ere, nahiko mantentzen gara eta oso ondo iruditzen zait.
Txalotzen hasi ginenetik, arratsaldeko 8etan, hasi naiz nire bizilagunak zeintzuk diren aztertzen, eta orain ezagutzen ditut. Nire eraikinetik ez da inor irteten, bigarrenaren bizilaguna izan ezik, baina, orain behintzat, aurrez aurre bizi direnak badakit nor diren. Normalean, elkar agurtzen dugu, eta oso jatorrak izaten dira denak. Uste dut konfinamenduan bukatu eta gero agurtzen jarraituko dugula. Egia esan, ekintza honek, osasun-langileei laguntzeko balio izateaz gain, elkar hobeto ezagutzeko ere balio du, eta hori oso ona iruditzen zait.
Dánae.
Ez dut auzokiderik etxe aurrean, eta, gainera, aldamio bat dut aurrean, beraz, auzokideen informazio bera daukat konfinamenduaren aurretik. Zorte txarra da etxean bakarrik egotea eta leihoan ere bakarrik egotea.
ErantzunEzabatuNorbaitekin hitz egiteko gogo handia dut, baina ez dago modurik, eta gainera, nire txakurra gor geratzen ari da. Ez dit txakurrak ere entzuten.
Ana Cobos