Páginas

2020/05/01

48. BURUTIK OSO SANO EZ

Konfinamendu honetan, aitortu behar dut, burua galtzear egon naiz. Etxean gatibu egotea kosta egin zait hainbat unetan, bueno, une askotan. 48 egun, etxetik atera gabe, denbora luze da eta, oso pertsona zentzudun izan arren, edonork burua gal dezake eta inoiz pentsatzen ez zituen gauzak egin,…Nik baten bat egin izan dut.

Gazteok ez duzue jakingo, baina orain dela ez asko egon ziren gizon moderno batzuk, gizon metrosexualak, David Beckham futbolari famatua haien artean. Haiek bezala izan nahi nuen, megapolita, garbi-garbia eta depilatuta. Guztiz depilatuta. Bada, bizarra kentzeko makina hartu eta, ras-ras, gorputzean ilerik gabe, David Beckham bezala. Ispiluan hankak, bularra eta… begiratu nituenean, ilerik gabe eta hitzik gabe geratu nintzen. Hau duela bi aste izan zen eta segidako egunetan pozez gainezka.

Orain, egin nuenetik pare bat aste pasata, damutzen hasia naiz… Kaguen txos!!! Zelako azkura!!!

Egin duzue txorakeriarik konfinamendu honetan? Eta egitea pentsatu? Zein? Zer iruditzen zaizkizue gorputz osoa depilatzen duten gizonak?

10 iruzkin:

  1. Nik ex dut pentsatu egoera honetan lolakeriak egitea, baizik eta gauza normalak egitea, gauza arraruena izan da bibotea uztea.Horregatik, nire konfinamendua nahiko normala izan da. Baina, ez da izan normala nire auzokide bateentzat. Duela pare bat egun ikusi nuen auzkodie batek ile urdin eta gorria zeukan. Hau da ikusi dudan gauzarik arraruena konfinamenduan zehar.

    Nire ustez, gorputze dena depilatzea ezin izan da ona, azkenean parte batzuk daukate ilea funtzio bat egiteko eta kentzen badiozu ilea ezin izan du bere funtzioa ondo egin. Horregatik,ez zait ondo iruditzen, bai parte batzuetan baino ez gorputz osoa.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo,
    Nire kasuan etxean nagoez gero, ez diet kontu estetikoei garraintzia ematen. Baina egia da, emakumentzat ilea problema bat dela. Ileapaindegiak itxita daudez,ilea tindatzera ezin gara joan eta supermerkatuan tindu bat erosi ondoren, etxean tindatu behar dugu.
    Bestalde, uste dut nahi dutena gizonek egin dezaketeela bere gorputzekin. Haiek depilatuta hobeto sentitzen badira, ondo dago. Kasu askotan gizon batzuek gopurtza guztiagatik ile asko dute eta horrela depilatzea erabakitzen dute ederrak sentitzeko.
    Ondo segi
    Rocío

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo!

    Nire Konfimendua normala izan da, izan ere, ia egunero lan egin behar izan dut. Hala ere, lehengo egunean Interneten bidez konektatu nuen nire lagunak ikusteko, eta sorpresa handi bat hartu nuen langun bat ikusi nuenenean, ilea moztu zuen, burusoil bat bezala! lehen bere ilea luzea zen eta orain gustatzen ez bazait ere , nire lagunak esaten du orain oso eroso dagoela.
    Horretaz aparte esan behar dut niri asko gustatzen zaizkidala ilerik gabeko gizonak, nire bikotekidea udan depilatzen da oso erosoa dela esaten duelako , eta niri asko gustatzen zait.
    Mery

    ErantzunEzabatu
  4. Nik konfinamenduko lehenengo astean, ilea moztu nuen, baina, ez guztiz rapatuta, baizik eta, makina milimetro baten lodierarekin, buruko ilea dinot. Gorputzeko ileak aldiz, ez dut uste moztuko dudanik, nik, oso ileduna naiz eta pozik nago horrela. Hala ere, duela urte batzuk, pentsatu nuen anken eta besoen ileak moztea, baina, neure buruai eskertu nahi nioke birritan pentsatu nuelako. Nik jende guztia errespetatzen dut, iledunei edo ilegabekoei, baina, batzuk pasatzen dira, ile guztiak moztea ez dut ondo ikusten. Pentsatu nahi dut nik dauzkadan ileak, ni babesten nautela, eskerrak metrosexualen moda pasatu dela.

    Arkaitz.

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo guxtioi!

    Ez dut uste berrogeialdi hau ergelkeriarik egin dudanik, baina inoiz ez dakigu ondorioak etorri arte. Lanean pentsatzen ari naiz, berrogeialdi osoa etxean egin dut.

    Pixka bat moztu ile kopeta besterik ez dut egin, eta ez da oso gaizki geratu.
    Ilea tindatzea ere pentsatu dut, baina nagikeria ematen dit. Ez dut txorakeriarik egiten, hainbeste aspertzen naizelako ideiarik ere ez daukadalako.

    Ez zait axola gizonak depilatzea, nahiz eta emakume izanda eta bizitza osoan depilatuz gero, saihestuko nukeen lana den. Gainera, ilea hazten hasten denean dena pikatzen du eta oso deserosoa da. Baina gizonek depilatu nahi badute eta astero egin nahi badute, tira, egin dezatela.

    Agur bero bat
    Valentina

    ErantzunEzabatu
  6. Kaixo guztioi!

    Bai, garai honetan horri buruz pentsatu dut. Nire txorakeria ilea zapatzea izan da, eta oraindik ez du bukatu berrogeialdia, denbora gauza berriak egiteko daukat..., baina benetan ez naiz hain ausarta, pena ematen dit, bestela hori egingo nuke.

    Gainera, gizonak ez zaizkit tximinoak bezala gustatzen, baina gorputz osoa depilatuta, pixka bat gainezka iruditzen zait... Nire amamak beti esaten nuen erdian geratzea beti aukerrik onena zela, eta uste dut arrazoia zeukala! ⚖️

    Laster arte!

    ErantzunEzabatu
  7. Kaixo:

    Konturatu ez arren, ziur aski tontatakeria pare bat egin ditut konfinamendu honetan; azken finean, hainbeste denbora etxean egonez gero, edonork disparate bat egiteak ez nau batere harritzen!

    Biak zentzudun eta koldarra naizenez, oso portaera arrunta izan dut egunotan, baina aipatu dezaket lelokeriaren kasu bat:

    Gure etxeaaren aurrean dagoen eraikinean, emakume bat dago egunero balkoitik behera soka bati lotuta aro bat jaurtzen duenak kaleko paperontziara, saskiratzeko helburuarekin. Antza denez (gure leihotik ez da ondo ikusten), beste auzokide batekin lehiaketa batean ari da ekintza horretan.

    Ea guztiz burutik eginda bukatuto dugun!

    ErantzunEzabatu
  8. Kaixo!!!

    Jende askok hilean ile.apainketako saio bat behar du.Izan ere,konfinamenduagatik ile-apaindegiak itxi zituztela ikusita,emakume askok ilea txukuntzeko tintak erosi zituzten.Nire kasuan,urtarriletik ez zait tindurik egiten,natural utzi nahi dudalako baina konfinamenduan behin baino gehiagotan nahi izan dut nik neuk ilea moztu garbitzeko orduan erosoago egoteko.Ilea moztu nahi izan dudan arren,eutsi egin diot nire buruari,inolako hondamendarik ez egiteko.Halaber,telebistan ikusi nuenean aste batzuk barru ile-apaindegietan hitzordua eskatu ahal izango dela eskertu egin nuen ilea ukitu ez izana.

    Depilatzen diren gizonei dagokionez,bakoitzak nahi duena egiten du bere gorputzarekin.Jende askok arazoak dituilearen ondorioz,kisteak besteak beste eta laserrera jotzen dute azalaren egoera hobetzeko.Urteak joan ahala,normalizatuta dago gizonak depilatzea bai estetikagatik bai larruazalaren osasunagatik.Aditu batzuek diotenez,ileak larruazalaren babes faktorea egiten du zenbait tokitan.Hala ere,ilea dela eta larruazalaren arazoak sortzen direnean depilazioa egitea ere gomendatzen dute.

    Honekin batera,depilatzea erabakitzen duen edonork jakin behar du azala narritatzen ari dela eta krema bat bota behar duela azala hidratatzeko.Nire ustez,depilatzen duen pertsonak larruazala zaintzen dakien bitartean,ez litzateke arazorik sortu behar.

    Ondo segi

    ErantzunEzabatu
  9. Erokeria iruditzen zaidana 48 egun etxean egotea da, erokeria iruditzen zaidana maskara bat ahoan eramatea da, erokeria iruditzen zaidana txakurrekin kalera denbora gehiago ezin irtetea da, baina orokorrean, ez dut erokeriarik egin.

    Ana Cobos

    ErantzunEzabatu
  10. Arratsalde on,

    Konfinamenduak ez digu lelokeria asko egiten utzi. Bi hilabetez egon gara giltzapetuta, eta erosketak egitera edo farmaziara joatera bakarrik irten ahal izan gara.
    Egin zitekeen lelokeria handiena etxera norbait bisitatzera joatea zen, baina nire kasuan ez dut horrelakorik egin. Amamaren etxean egon naiz konfinamendu osoan, eta ez nuke arriskatu nahi, nire amama pertsona heldua delako, baina egia da jende askok egin duela.
    Horretaz aparte, gizonen gaiari dagokionez, ondo iruditzen zait depilatu nahi badute, bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egiteko libre da, eta beraiei edo bikotekideei gustatzen bazaie, hori da garrantzitsuena.

    Dánae

    ErantzunEzabatu