2008/04/12

APAPA GOAZ PI! PI! PI!... B2

2. MAILA
Formula 1 guztion ahotan ibili baino askoz lehenago munduko piloturik onena nor zen eztabaidatu ohi genuen. Baina kasu horretan ez ziren Alonso, Hamilton edo Raikkonen gure eztabaidagaiak, emakumeak ala gizonak onenak ziren baizik. Egia esanda, oraindik ere badirau hika-mikak, bestela irakur itzazue honen inguruan bildu ditugun emakumeen eta gizonen iritziak.

Emakumeen iritziak

- Fernando Alonso direla “pentsatzen” dute gizonek

- Gidatu bitartean hamaika gauza egin ditzaketela uste dute

- Autoa haien zakilaren luzakina bide da

- Emakumea bolantean ikusten dutenean beti komentario matxistak egiten dituzte

Gizonen iritziak

- Emakumeek leku asko behar dute aparkatzeko

- Zuhurragoak bai, baino askoz ere traketsagoak

- Atzerako ispiluak beren burua apaintzeko baino ez dituzte erabiltzen

- Gurpilak nola aldatu ez dakite, baina autoa garbi-garbi

16 comentarios:

Anónimo dijo...

Autoa niretzat ez da inportantea, baina gizonarentzat bai.

Anónimo dijo...

Orain arte frogatuta dago emakumeek txarto gidatzen dutela, baina jasotako hezkuntzagatik izan da.

Anónimo dijo...

Hobeto gizonek, baina gehiago erabiltzen dutelako.

Anónimo dijo...

Gizonak ez dira oso zaldunak gidatzen, beti bozina jotzen ari direlako.

Anónimo dijo...

Emakumeek zerbait berezi egiten dutenean emakumea izan behar esaten dute.

Anónimo dijo...

Gizonak prepotenteak dira eta ziurregi gidatzen dute.

Anónimo dijo...

Emakumeek, arlo guztietan bezala, dena kontrolatu behar dute.

Anónimo dijo...

Gizonak arriskutsuak dira. Azkar doaz eta konfiantza gehiegi daukate.

Anónimo dijo...

Gizonek ondo gidatzen dute, baina gazteek oso azkar.

Anónimo dijo...

Emakumeak motelagoak dira eta kontu handiagoz gidatzen dira.

Anónimo dijo...

Gizonak azkarragoak joaten dira, baina batzuek oso ondo gidatzen dute, beno emakumeak ere bai. Errepideetan denetarik dago.

Anónimo dijo...

Nire inguruan dauden gizonek ondo gidatzen dute, beno emakumeek ere bai.

Anónimo dijo...

Emakumeek ez dituzte inoiz intermitenteak erabiltzen.

Anónimo dijo...

Arduratsuak dira emakumeak.

Anónimo dijo...

Gizonek ez daukate pazientziarik, itxaron behar badu jotzen du klasona.

Anónimo dijo...

Gizonak agresiboak eta inpulsiboak dira.