2009/01/16

EGON BADAUDE … BUSAK


Erlijioan, ekonomian bezala, krisian omen gaude. Jainkogabeak “armairutik” edo “aitorlekutik” atera dira eta lau haizetara edo, hobeto esanda, autobusetara zabaldu dute beren mezua: ZIUR ASKI EZ DAGO JAINKORIK, EZ KEZKATU ETA GOZATU BIZITZAZ





Gainera, fededunek kanpaina honen kontrako beste kanpaina bat martxan jarri dute, beste autobus batzuetan, jakina!: JAINKOA EGON BADAGO, GOZATU BIZITZA JAINKOAREN ESKUTIK

Horregatik, hemendik aurrera batzuentzat arazoa ez da izango zein zenbakidun autobusa hartu beharko duten, baizik eta fededunen propaganda duen autobusa ala ateoena hartuko duten. Gauzak horrela, bi galderatxo egin nahi dizkizuegu komentarioetan idazteko:

Zer iruditzen zaizkizue kanpaina hauek?

Zer idatziko zenuke autobus batean?

(bigarren kasuan ez du erlijioarekin zerikusirik izan behar)

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez zaizkit ondo iruditzen kanpaina hauek. Bakoitzak pentsatu ahal du nahi duenak. Eta gainera, gai honi buruz jarrera oso besderdinak daude.
Nik ez nituzke gai honi buruzko gauzak ipiniko autobus batean. Nik nire empresako izena ipiniko nuke nire propaganda egiteko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Prinzipioz, ez daude txarto, azkenean askatasun adierazpena dugu. Nik Jangoikoa maitasuna dela ipiniko nuke. GORA MAITASUNA!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ONDO DERITZOT KANPAINA HONI.GAUR EGUN BIZI GAREN KRISIALDIARIAREKIN,DI$RUA EDOZEIN  LEKUTIK ATERA BEHAR.HORRELA EZ DUTE INORI LANGABEZIRA BIDALIKO.AUPA ATHELTIC!!!!!!!!!!!!!CASTRE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Publizitatea, eskubide aske bat da, bakoitzak, nahi duena iragarki dezake, eta askoz gehiago, ondo ordaintzen badu, seguraski, elizak, diru asko izango du, beren aurka dohazen publizitate kanpaineei kontra egiteko, gure poltzikotik aterata noski.
Nire kasutan, Atletico Madrilen publizitate kampaina bat egingo nuke, ea igotzen den zaletazuna Euskal Herrian.;)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jende gustiak esan dezake nahi duena baina niri ez zait ondo iruditzen egin dutena garraio publikoetan edo lekuen antzekoan.

Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ANDER
hemen nabaritzen da nortzuk dauzkaten dirua,niri ez nau min egiten.
denok dakigu elizak gero eta segidore gutxiago duela eta diru mordoa.Orduan, hemen,elizaren krisialdia ikusten dut.Debekatu behar dira erlijio guztiak.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ANDER
gauza bat goiko comentarian erru bat dago:
niri ez nau min egiten.
ipini behar da:
niri ez dit min egiten.

BARKATU ERAGOZPENAK

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri kanpaina honek berdin dit . Nire uztez , bakoitzak pentsatzen duena bakoitzarena da, horregatik , ez da beharrezkoa edozein lekutan esatea edo idaztea.
Nahikoa da bai telebistan, bai irratian, bai prentsan dauden publizitate kanpainekin.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez zaizkit batere gustatzen kanpaina hauek, erlijioari oso pribatua deritzodalako. Batzuetan, gizartean ez da kamenigarria hiru gaiari buruz hitz egitea. Hauek hurrengoak dira:
1- Erlijioa
2- Politica
3- Sexua

Nik "APROBETXATU MOMENTUA" ipiniko nuke.

anonimo erabiltzaileak esan du...

Niri guztatzen zait Kanpaina hauek , baina nire uztez gai hau oso zaila da korritu asko dagoelako . Kanpana hauek oso onak dira jenderentzat .
Nik nire herriko izena ipiniko nuke.
J.M