2008/02/16

"THE OSCAR GOES TO... B2"


2. MAILA
Sarritan filmetan esaten diren esaldiek filmek berek baino arrakasta handiagoa izaten dute. Jendeak esaldi xelebre horiek behin eta berriro esaten ditu, askotan zein filmetan ikusi dituen jakin barik. Segidan horrelako esaldi batzuk eta filmak ipini ditugu ea kapaz zareten esaldiak eta filmak lotzeko.

  1. “Bond, James Bond”
  2. “Itzuliko naiz”
  3. “Nire amak beti esaten zidan: bizitza bonboi kutxa bat bezalakoa da”
  4. “Benetan maitea: bost axola!”
  5. “Nirekin ari zara hitz egiten?, Nirekin ari zara hitz egiten?”
  6. “Munduko erregea naiz!”
  7. “Zertarako balio du aitortzeak, damutzen ez banaiz”
  8. “Guztiok noizbait zoratzen gara”
  9. “Une egokiena bilatzen ari bazinen...horixe zen”
  10. “Jo berriro,Sam”
  1. FOREST GUMP
  2. NO DOKTOREA
  3. TAXI DRIVER
  4. PSICOSIS
  5. KARIBEKO PIRATAK
  6. TITANIC
  7. TERMINATOR
  8. HAIZEAK ERAMAN ZUENA
  9. AITABITXIA III
  10. ETXEZURIA

No hay comentarios: