2012/11/23

DATORREN ASTEAN JAIA

Abenduaren 3an da Euskararen eguna. Jai eguna batzuentzat, gorroto eguna besteentzat. Baina, behintzat, egun bat gure hizkuntzarentzat. Nazkatuta naukate kritikek, mespretxuek eta bizitzaren alde negatiboa edo iluna soilik ikusten dutenek eta, Euskararen egunaren atarian, alde baikorra nabarmendu nahi dut.


Euskararen alfabetizazioan edo normalizazioan egindako bidea luzea eta gogorra izan da eta, jakina, izango da datozen urteotan. Asko eman diogu gure hizkuntzari: denbora, dirua eta, batez ere, ilusioa. Gure aldetik asko eman eta jaso zer? Zer eman digu euskarak? Zein da euskarak eman digun gauzarik onena? Erantzun zaila, ezta?

Beti izan naiz militantea, ikasi nuenean eta, orain, ofizio eta benefizio dudanean. Euskarak asko zor dit. Eman diodanaren eta jaso dudanaren balantzean galtzailea neu, dudarik gabe. Ala ez?... Neuk ere asko zor diot euskarari. Zor diot urte luze hauetan ezagutu ditudan pertsonak ezagutzeko izandako aukera. Zor dizkiot egindako barreak eta pasatako une gozoak. Baina, batez ere, zor diot nirekin bizitza konpartitzen duen pertsona ezagutzeko izandako aukera. Euskara ikasi izan ez banu ez nukeen ezagutuko eta horixe bera da arrazoi nahikoa Euskararen eguna ospatzeko. Beraz, datorren astean jaia.

Zuei, zer gauza on eman dizue euskarak?

30 comentarios:

Anónimo dijo...

Orain dela urte asko, hogei urte gutxi gora behera, Santurtziko Euskaltegian egon nintzen, euskera ikasteko ,ez perfil bat ateratzeko. Urte hauetan lagun batzuk lortu nituen, eta,oraindik kalean ikustean gogoratzen ditugu garai horiek. Euskera gure hizkuntza da eta hortik irtetzean asko gustatzen zait pertsona batek euskeraz hitz egiten ari dela entzutea.
Euskera da gure Kulturaren zatirik garrantzitsuena eda zaindu behar dugu, bera guretzat beti egon delako, edozein momentutan, edozein lekutan, eta beti borrokatzen ez desagertzeko.
Neuk lagun batzuk lortu ditut euskera ikasten, gainera, orain nire alabekin eta nire emaztearekin hitz egiteko eta egunero elkarrekin egoteko denbora gehiago erabiltzen dut. Urte honetan nire alabaren ikastolak, Asti lekuk, egingo du Ibilaldia, eta egun honetan gure familia batzeko balio izango du.
EDU

Anónimo dijo...

Euskera ikasten hasi nintzen gustatzen zitzaidalako baina gero ameskaitz bat bihurtuko zuen.
Jendeari euskera hitz egitea entzuten diodanean asko gustatzen zait eta pentsatzen dut:"Nik ere horrela euskera hitz egin nahi dut".Baina hizkuntza honek bakarrik estresa ematen dit eta nahiz eta nire buruarekin gatazka eduki, ia-ia, euskera gorrotatzen dut.
Yolanda V

Anónimo dijo...

Euskera ikasten hasi nintzen gustatzen zitzaidalako baina gero ameskaitz bat bihurtuko zen.
Jendeari euskera hitz egitea entzuten diodanean asko gustatzen zait eta pentsatzen dut:"Nik ere horrela euskera hitz egin nahi dut".Baina hizkuntza honek bakarrik estresa ematen dit eta nahiz eta nire buruarekin gatazka eduki, ia-ia, euskera gorrotatzen dut.
Yolanda V

Anónimo dijo...

Ez dakit beste hizkuntzak baduten egun bat haientzat,beharbada,urte batzuk barru,guztiok euskaraz hitz egiten badugu, ez da beharrezkoa izango,dena den, ondo badago egun bat izatea hizkuntza edo edozer gauza ospatzeko.
Orain arte ez dut denborarik izan edo alfertasun pixka bat izan dut euskera ikasteko, baina orain,"krisiari esker" badaukat denbora.
Beste hizkuntza ikastea abesgarria da,gainera gurea da.
Duela urte batzuetatik,umeek ez daukate arazorik,ikastetxean ikasten dutelako,baina nire adineko jendearentzat zailagoa da.Txikitan ez ziguten euskararik erakusten,bakarrik astean hiru ordutan institutuan.
Ez dakit zer mailara arte iritsi ahal izango naizen,baina saiatuko naiz.
Izaskun(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

alberto631978
Ez da gauza erreza esatea zer ematen edo emango digun euskarak!!
Diot emango, nahiz eta orain ikasi uste dut ez dugula asko erabiltzen gure hizkuntza.
Orain ia ume guztiak badakite euskaraz hitz egiten baina egia esan ez dute asko erabiltzen kalean, gutxienez nire inguruan.
Ikasten ari garen gehienak egiten dugu lanagatik gutxienez hori da niri gertatzen zaidana.
Beste gauza da sentimentua, nire kasuan gauza berezi gertatzen da.
Nire amama Dimakoa zen, berak euskaraz bakarrik hitz egiten zuen,baina erriberako nafar bat maitemindu zuen, nahiz eta maitemindu beste garai batean bizi ziren eta etxean aititek debekatu zuen euskeraz hitz egitea.
Hori dela eta euskera galdu zen nire familian eta orain guk eta gure umeak berreskuratu behar dugu nire gurasoek ez zuelako egin.
Hori da ere beste arrazioa euskara ikasten ari naiz eta, gurea dena ez galtzeko.

Anónimo dijo...

Txikitan, eskolan, Euskara ikastea derrigorrezko zen eta niri ez zitzaidan ezer gustatzen. Euskaararen klaseetan oso txarto pasatzen nintzen. eta gero, unibertsitatera joan nintzenean inoiz ez nuela euskara berriro ikasiko pentsatu nuen. baina hori ez da egia izan. orain dela bi urte pentsatu nuen eukara norbaitek ondo irakatsiko balidala, siur aski gehiago nahiko nuke eta ikasi ahal izango nukeela. Eta horregatik orain euskaltegian nago.
Lara Gurutzeta

Anónimo dijo...

Kaixo,
Euskara ez da bakarrik hizkuntza bat, kultura da , gure kultura da, eta hori, forma onena da denok elkartzeko. Euskerari esker jende jatorra ezagutzen ari naiz, klasean jiro ona egoten da, eta egunez egun deskonektatzeko balio nau. Klasera oso nekatuta heltzen naiz, baina sartzean erlaxatzen naiz. Lehen denbora gehiago nuelako, euskara ikasi behar nuen, baina dagoena da.
Josean B1

Anónimo dijo...

Orain dela urte asko telebistan iragarki bat ikusi nuen.Mutil bat kaletik zihoan, euskara ikasten ala ez pentsatzen zegoela, tximista bat bere buruan erori zen eta bat batean euskaraz hitz egiten hasi zen.Sloganek esan zuen: Ez dela hain erraza izango, baina zatoz gurekin euskara ikasteko!.
Nire bizitza osoan tximista hori itxaroten egon naiz.Horregatik, gure hizkuntza ikasten nuenean,zeren eta gero eta zailagoa baitzen ala denbora gehiago ikasteko behar bainuen ,ikasteari utzi nuen.Niretzat lanaren beharra zelako.
Azken urtetan euskara nire seme-alabaren bizimodua da eta nirea izan dadin nahi dut.
Orain ez diot nire buruari galdetzen euskarak nigatik zer egin dezaken.Orain aldiz, galdetzen diot zer egin dezakedan nik euskaragatik. Badakit erantzuna:erabili!!.
I.V.

Anónimo dijo...

Euskarak gero eta gehiago erabiltzen dugu. Pixka bat ahaztuta neukan, horregatik iaz berriro ikastea erabaki nuen.
Orain ume guztiak bere ikasketak euskaraz egiten dituzte eta agian etorkizunean denok euskaraz hitz egingo dugu, horregatik apurka-apurka ikasten ari naiz.
Ez daukat presarik jakiteko eta ez dut estresatu nahi.
Euskaltegira etorri naizenean beste ardurak ahaztu ditut eta momentu atsegina pasatzen dut,gainera jende jatorra ezagutu ditut.
Gure hizkuntza berezia eta sekulako da eta denon artean zaindu behar dugu.

C.P.

Anónimo dijo...

Nik urtero ospatzen dut Euskararen Eguna. Abenduaren 3an nik ez nuen ezagutu nire emaztea, baina hari esker euskaraz ikasten hasi nintzen. Orain, urte batzuk geroago, nire alaba euskalduna izaten da; eta ni, poliki poliki, euskaldun berri bihurten ari naiz. Hori arrazoi oneda da Euskararen Eguna ospatzeko.
Egunak ospatzeko moda ez zait gustatzen, niretzat egun guztiak berdinak dira eta. Horregatik egunero gauza asko ospatzeko edukitzen dugu. Ta zuk, zer daukazu gaur ospatzeko?
Jose A. B1

Anónimo dijo...

3en abenduan euskararen eguna dela oraintxe bertan konturatu naiz,gaur egun denetariko egunak dauzkagu.Zergatik egun honetan?Espero dut denok ospatzea,nik gazte nintzenean asko gorrotatzen nuen euskara,ez zitzaidan batere gustatzen,beti beti ez nuen gainditzen.Niretzat ikasgai txarrena zen.Beti bezala gauzak aldatzen dute eta duela hamabost hilabete euskaltegian apuntatzen erabaki nuen,batez ere,oposizioi bat prestatzeko nire lanean ondo ez nengoen eta.Orain gero eta gehiago euskara gustatzen zait eta niri gauzak asko eman dizkit,euskeragatik jende asko ezagutzen ditut eta askotan euskaltegiko dembora eguneko momentu onena da.Mila ezker klaseko jendeari!
Victor M. b1

Anónimo dijo...

Ia ia atzerritarra naiz eta hona etortzen nintzenean bizitzeko euskera ikastea erabaki nuen hobe gizarteratzeko.
Hasieran euskera gorrotatzen dut. Gainera, beharrezkoa da administrazioan lan egiteko... eta ez da hizkuntza errazarik! Aleman ikasten nuenean oso zaila zela pentsatzen nuen, eta negar egiten nuen egunero, baina euskerarekin ez dauzkat malko aski!
Oraintxe bertan euskera ulertzen dudala, oso hizkuntza interesgarria iruditzen zait eta euskaltegira joatea oso gustatzen zait.
Sakrifizio handia da baina lagun asko egiten dut, irakaslea jatorra da eta oso ondo pasatzen naiz.

atalía

Anónimo dijo...

Orain ume guztiak bere ikasketak euskaraz egiten dituzte, eta horrela perfilak lortuko dituzte.
Niretzat Euskera ikastea derrigorrezkoa zen. Txikitan, euskera eskolan ikasten nuen, gero euskaltegian ikasten nuen, baina unibertsitatera joan nintzenean ez nuen ikasten euskera eta pentsatu nuen inoiz ez nuela euskera berriro ikasiko. Orain berriro derrigorrezkoa da perfila lortzeko...
Celia M.

Anónimo dijo...

Nire ustez euskara gure kultura da baina guztiok ez dakigu hizkuntza hau. Txikitatik ikasten dut euskara baina bakarrik irakasgai bat eta gero beti hitz egiten dut gaztelaniaz jendeekin,pentsatzen dut hau dela gure errua. Orain, asko kostatzen zait hitz egitea eta ikastea. Gainera, nire lana beharrezkoa da.

Anónimo dijo...

Nire ustez euskara gure kultura da baina guztiok ez dakigu hizkuntza hau. Txikitatik ikasten dut euskara baina bakarrik irakasgai bat eta gero beti hitz egiten dut gaztelaniaz jendeekin,pentsatzen dut hau dela gure errua. Orain, asko kostatzen zait hitz egitea eta ikastea. Gainera, nire lana beharrezkoa da.

A.D B1

Anónimo dijo...

Hizkuntza bat ezagutzea oso zaila da baina beti gauzak onak emango dizkigu.
Hizkuntza bat badakit, beste kultura bat eta jende desberdina ezagutuko ditut. Uste dut hizkuntzak eta kulturak lotura asko daukatela eta hizkuntza bat ezagutzen denean herria hobeto ezagutzen da. Oraingoz, niretzat ez da pertsonak ezagutzeko izandako aukera, oso gutxi dakidalako! Horregatik, ezin dut euskaraz hitz egin ,baina etorkizunean agian bai!
Gehien gustatzen zaidana beste bizimodu bat ezagutzea da. Leku bakoitzak bere kultura eta ohiturak ditu eta hizkuntzaren bidez leku bat ezagutu ahal duzu.
Gainera, pentsatzen dut betebeharra bat dela, zaila izan arren, gure hizkuntza da eta ezagutu behar dugu. Jende askorentzat beharrezkoa da euskara ikastea, bere lanean behar dutelako edo lana aurkitzeko eskatzen diotelako. Nire kasuan ez, nahi dudalako ikasten dut eta nire ustez hori abantaila bat da. Nahi dudalako ikasten dudanez, presio gutxiago daukat. Prisarik gabe ikasten dut!
Gaztetan ez zitzaidan batere gustatzen euskara ikastea, oso astuna iruditzen zitzaidalako. Gainera, hizkuntzetan oso txarra naizenez, asko kostatzen zait.
Orain, euskara ikasten saiatzen naiz baina ez da hain erraza! Guk ere gauza asko eman diogu gure hizkuntzari, batez ere denbora!
Uste dut hizkuntza bat ondo ezagutzeko denbora beharrezkoa dela eta lan egiten duzunean, ez da hain erraza denbora aurkitzea, ordu asko baitira.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Beste gauza bat esatea gustatuko litzaidake, baina ezin dut. Nahiz eta euskararen osasunari oso ona deritzogun, batzuok ez dugu gure lanetik kanpo erabiltzen, eta hementxe dago benetako arazoa. Zergatik ez dugu erabili nahi euskaldun berriak izan arren? Erantzuna baino ez daukagu, baina inportanteena da mundu erdaldunean bizi garelako.

Ni Barakaldon bizi naiz eta egunero parkera nire alabarekin joaten naiz arratsalde alaia pasatzera. Gainera, urtean zehar Barakaldoko euskaltegian euskara ikasten badudan ere, gure ohitura euskaraz hitz egitea da. Hala ere, batzuetan oso zaila egiten da elkarrizketa hizkuntz honetaz mantentzea. Horregatik, argi daukat denon artean euskarazko erabilera areagotzen saiatzen bagara, gure benetako hizkuntz bihurtuko dela, bestela denok ezagutu arren, euskara hilda egongo dela.

koldo 3c

Anónimo dijo...

Niretzat euskara ez da bakarrik hizkuntza bat, niretzat kultura da baina txikitan ez zait ezer gustatzen. Eskolan euskera ikasten dut eta gustatzen zait baina eskolan utzi dudanean inoiz ez nuela ikasiko berriro pentsatu nuen eta horregatik orain ikasi dut baina lanetik ere bai. Nik opozizoi bat egin nahi izango dut eta euskera oso inportantea da hemen lanerako.
Beste gauza gehiago, orain umerk hemen Euskal herrian euskera ikasten dute eta hori oso iruditzen zait horrela etorkisunean euskera oso ondo jakingo dute.

V.B B1

Anónimo dijo...

kaixo:
Beti euskera hitz egin nahi izaten dut.Baina gauza bat edo beste ez dut inoiz apuntatu.orain langabezian nago eta dembora daukat.Ez dakit noraino heltzea joango naiz.Euskera hitz egiten ikasiko banu,nire lagunekin eta ninre ilobarekin euskeran hitz egin ahal izango nuke.eta opozizioa bati aurkestu behar dut.agur
jose b1(gurutzeta)

Anónimo dijo...

Kaixo!
Nire euskerako experienzia txikitan hasi da, txikitan eskolan ez nuen ikasi euskeraz, bakarrik gai bat zen eta astero bi ordu izaten zen, baina uda oporrak euskal herriko herri baten pasatzen nintzen eta Herri honetan gende asko hitz egiten zuen euskeraz eta niri asko guztatzen zitzaidan, baina nik ezin nuen euskeraz hiz egitea oso gutxi jakin nuen eta.Orain, nire lanean oso importantea da euskeraz hitz egitea eta horrela orain dela bi urte asi nintzen euskera ikastea.
Egia da euskera ikasteko ordu asko eman behar duzu eta nire ustes euskerako jaiak oso importanteak dira euskaras praktikatzeko.
J.C (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Euskera ikastea hasi nintzen orain dela urte batzuk. Betidanik gustatu zitzaidan baina arazoa da denbora. Gero eta gehiago hitz egiten da eta gauza ona da nire ustez. Euskera ez da bakarrik hizkuntza bat, baizik eta kultura eta baloreak ere bai.Esate baterako Urari buruz zein garrantzi duen ikasi nuen eta nola zaindu behar dugun lurra hobetzeko.
Gainera jende asko ezagutzen da euskera ikasten eta bai zaila da baina truke batzuekin gutxiago kostatzen da.
Dena den euskera ikaste merezi du eta konzerbatu behar dughu gure kultura.
Y:G:

Anónimo dijo...

Euskara ikasteak kultura apur bat eman dit hizkuntza guztiak kultura baitira, baina kasu honetan geure kultura da, balio erantsia dena. Hori oso ondo dago, baina arrazoizkoak izan behar dugu. Euskal herritar guztiok euskaraz hitz egingo bagenu ere, oso hiztun gutxi izango ginateke. Horregatik, euskaraz egindako kultura, hau da, liburuak, pelikulak, musika, beti izango da urria. Errealitate ukaezin honek behartzen gaitu beste hizkuntza batzuk maiz erabiltzera, beti ere isolatuta bizi nahi ez badugu. Gure herria oso txikia da, eta hemendik irteten garen bezain laster,bai literalki, bai irudizko adieran, gaztelania eta ingelesa ondo jakitea dugu ezinbesteko, are gehiago krisi garai honetan. Honen ondorioz, gaur egungo gazteek euskaraz lasai asko hitz egiteko gai badira ere, ez dute normaltasunez erabiltzen, ezta herri euskaldunetan ere. Ez ezazue esandakoa txartzat hartu, honekin ez dut esan nahi euskararen erabilera bultzatu behar ez denik. Hasieran aipatu dudan bezala, geure kultura da, eta ni beti izango naiz hori zaintzeraren aldekoa, baina ezin dugu, nire ustez, Euskal Herri euskaldun perfektuarekin amets egin.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Orain dela hiru urte hasi nintzen euskara ikasten euskaltegian. Txikitan, eskolan, euskara ikasi nuen baina ez zitzaidalako gustatzen. Azken hiru urteotan ez nituen presakarik edo betebeharrik euskara ikasteko eta horrek egiten zituen gauzak errezagoak.

Beste aldetik eta zoritxarrez, gauzak askoren erruagatik nire motibazioa euskara ikasteko asko jaitsi da, baina beste aldetik eta zorionez gauzak aldatzen ari dira. Beste motibazioa sortu da, nire ilobak euskaraz ikasten ari dira. Nahiz eta oso txikiak izan nire familiaren inguruan inork ez du euskaraz hitz egiten nik izan ezik. Euskarari esker nire ilobei langundu ahal dizkiet bere etxeko lanekin.

David M.V.

Anónimo dijo...

Eskolan ez nuen euskaraz ikasten, erderaz baizik, baina hamaika urte neukanean, arratsaldero euskaltegira joatea hasi nintzen eta han nire lagunak direnak aurkitu nituen eta gauza asko eman dizkit. Orain euskaltegian nago ere, eta lehen bezala, gustatzen zait, nahiz eta oso zaila dela. Euskal Herritik kapora joaten naizenean, oso harro nago beste hizkuntza bat jakitea, gure hizkuntza, horregatik euskararen eguna jaia izango da niretzat ere.Irene (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Euskarak nire herriko hizkuntza ezagutzeko aukera zor dit, hori dela eta, nire hizkuntza ere da. Orain dela urte batzuk hasi nintzen euskara ikasten eta egia esan hasieran euskara ez zen nire gustukoa. Izan ere, asko kostatu zait maitatzea eta harro egotea. Hasieran niretzat euskara ikastea betebeharra izan zen. Garai hartan ez nuen euskara ikasi nahi, baina oposizioak egiten ari nintzenez, euskara ikasi behar nuen. Horregatik gogorik gabe ikasi nuen euskara, izan ere, momentu hartan ez nuen ulertu hizkuntza, beraz euskarak ere ez ninduen maite. Baina bat-batean orain dela bi edo hiru urte dena aldatu zen eta hasi nintzen euskara maitatzen. Horregatik orain pozik joaten naiz klasera eta gogoz ikasten dut euskara. Egia esan, euskarak nire herriari, ohiturei baita kulturari ere hobeto ezagutzea aukera eman dit. Guztiagatik euskarari ez ezik, euskara irakatsi didatenei ere eskerrik asko.
X

Anónimo dijo...

Zoritxarrez txikia nintzenean ikastolan ez geneukan euskara ikasteko aukerarik. Gaur egun gauzak asko hobetzen dira eta nire alabak "D" ereduan ikasten du. Oraindik asko egiteko daukagu, umeek ez dutelako nahi kalean euskaraz hitz egin eta ikastolako hizkuntza dela usten dute, etxean gehienetan gaztelaniaz hitz egiten delako. Alabari zorte on daukala euskaraz ikasteagatik beti esaten diot eta nik ez nuela zorte hori eduki.
Hasieran esan nuen bezala, nik ezin izan nuen euskaraz ikasi, baina euskara ere gure hizkuntza dela beti pensatzen dut, horrexegatik oso gazte nintzenean euskaltegian ari nuen, baina denbora ez izateagatik utzi nion euskara ikasteari. Orain urte asko pasa eta gero berriro euskaltegian nago eta orain lehen baino ahalegindu handiagoa suposatzen da. Denok lana, seme-alabak edo beste hamaika gauza bat dauzkagu eta ez denborarik ikasteko, etxerako lanak egiteko...
Momentuz euskarak denbora kentzen dit, baina egia esanez beste batzuk ere ematen dizkit, adibidez, nire alabarekin bere etxerako lanak egin ditzaket; edo ipuinak euskaraz irakurri, eta noski nire gustuko abestiak ulertu ere!
Ana_B1

Anónimo dijo...

Urte asko daramat euskara ikasten. Ikusminagatik hasi nintzen eta gero betebehar bihurtu zen. Luzaro sufritzen nintzen ezin nuelako aurreratu.
Langabezian egon bitartean, hutsetik euskara ikasten hastea erabaki nuen. Hasi ondoren oinarrian eta irakasbidean arazoa zegoela konturatu nintzen. Eta euskararekin harremanak aldatzen hasi zen, zerbait idazteko eta hitz egiteko gai nintzen eta.
Ikasi ahala eta aurrera ikusi bitartean hobeto izaten laguntzen du, xede zailak lortzen ditut eta.
Urte honetan ere jende asko ezagutzen dut; ikastaro honetan ez balitz izan, haiek ezagutzea ezinezkoa izango litzateke.
Euskara ikasteak ere nire gaztelania hobetzera laguntzen nau: ideiak ordenatzera eta azaltzera, gutunak idaztera eta abar.
Lorena

Lmb dijo...

Euskera gure hizkuntza da eta jakin behar dugu baina nire ustez zerbait txarto egiten ari da. Alde batetik, jende gehiegik gorrotatzen du euskara inposaketa da eta. Beste aldetik, gure umeek euskaraz ikasten dute baina bakarrik hori, ikasten dute. Normalizazio horrek ez du ezertarako balio, gero eta jende gehiagok ez badu euskaraz hitz egin eta hogeita piko urte pasa ostean emaitzak ez dira hainbesterako.

Jende askok euskara oztopotzat hartzen du bere bizitzan; lana aurkitzeko, oposaketa gainditzeko,... betebeharra da eta horregatik ikasten du baina ia inoiz maite du. Ondorioa da bakarrik behar duenean erabiltzen du eta horrela ezinezkoa da hizkuntza berreskuratzea. Eskoletan, arazo berdina daukagu. Gure umeek euskeraz ikasten dute baina zein hizkuntzetan hitz egiten dute beraien artean?Noski, gehienetan gaztelaniaz. Artzek esan zuen bezala "hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik".

Gauzak horrela, egin behar duguna da lotsa galtzea eta euskeraz hitz egitea. Ziur aski, uste ditugun baino aukera gehiago dauzkagun egunero.

Anónimo dijo...

Euskara gure kultua da, parte handia hartzen du. gure hizkuntza niretzat oso polita da baina zaila da ere, niri asko kostatzen zait baina asko gustatzen zait, beraz ikasten dut eta hitz egiten saiatzen dut.
Auten euskararen eguna ospatu dut nire lanean, aldi lehenengoa zen. eskolan nago eta ikasleekin nago. Eskolan tailerrak egiten ditugu eta euskara hizt egin behar genituen. Oso palota zen jaia eta oso ondo pasatu nuen.
A.D B1

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Hizkuntza kultura da, zalantzarik gabe. Horregatik nire ustez, beti ospatzea jaia izango da. Benetan hizkuntzaren eguna edukitzea tristea dela uste dut. Zergatik? Nire ustez, "Zeren egunek" existitzen dute norbaitek zerbait izan nahi ez duelako, adibidez, hizkuntza, ohiturak etab. Hala ere, zeren egunak ospatzea oso garrantzitsua da oinarritzeko eta ez desagertzeko.
Duela urte Euskadin bizi naiz eta beti euskaran adierazi nahi izan dut. Donostian bizi izaten nintzen eta euskeran asko bizi izaten da. Hala ere, nire ezagunek oso zaila zela esaten zidaten eta niri asko kostatzen zitzaidala ez nintzen hemengo eta. Pasa den urtean ikasten hasi nintzen probatzeko eta asko gustatu zitzaidan. Batez ere, behin Donostiara egon nintzen eta euskeran eskatu ahal izan dut. Zaila da, jakina, baina hau erronka da.