2012/11/23

JOLASTEKO ESKUBIDEA


Duela ez asko diputatu ohi batek merkatal gune ezagun batek politika linguistikoa errespetatu arte bertan jostailurik ez erosteko esan zuen. Jostailu katalogoko 148 orrialdeetan bakarrik 2 zirela elebidunak salatu zuen. Berehala boikota egiten ari zela leporatu zioten, hots, jendeari enpresa honetan ez erosteko esaten zitzaiola.

Hau ikusita,  argi dago kalera heldu zen mezua ez zela diputatu ohi horrek salatu nahi izan zuena, euskarari ematen zaion tratua, alegia. Heldutako mezua merkatal gune horretan ez erostea izan zen, ustezko boikota.

Egia esan, askoren ustez, pisu gutxiko arrazoia da euskarak presentzia urria izatea jostailuak merkeen dauden lekuan ez erosteko. Ziur nago oso gutxi izan zirela honi erreparatu ziotenak, gehienok zer nolako jostailuak zeuden eskaintzan bakarrik genuen helburu eta.


Politika linguistikoa hasi zenetik ezer gutxi aurreratu dugula esan dezakegu, euskarak oraindik ez du eduki beharko lukeen presentzia eta zenbaitetan ematen zaion tratua ez da hizkuntza batek merezi duena. Leku askotako karteletan, jatetxe batzuetako menuetan, zenbait aldizkaritako itzulpenetan … euskara maila penagarria da. Hiztegia hartu eta hitzez hitzeko itzulpena, arauak alde batera utzirik, behar ahala eginiko itzulpenak.

Ez dakit beste leku batzuetako hizkuntzek honelako traturik jasotzen duten, baina euskara maite dugunok euskara jasoaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu, ezta?

17 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso arraroa da euskerari egiten dioguna. Beste herrialde batera bidaltzean asko gustatzen zaigu bere kultura ezagutzea,eta normalean, bere hizkuntza ezagutzen saiatzen gara. Gero, hemen gertatzen denarekin, hau da, gure hizkuntza egiten dugunarekin ez dugu ezer egiten nahiz eta egoera lotsagarria izan.
Euskera gure hizkuntza da eta defendatu behar dugu, edozein iragarkitan agertu behar du eta euskeraz irakurtzen ala hitz egiten nahi duenarekin egon behar dugu. Hau da normala. Gure hizkuntz ofizialak bi dira, orduan,biak errespetatu behar ditugu.
EDU

Anónimo dijo...

Guretzat hiskuntza oso inportantea da,nahiz eta Euzkadien bizi diren askok ez dakigu euskara hitz egiten gure hiskuntza zaindu behar izaten dugu.Ez da errasa,baina poliki poliki denok prestatuagoak gaude euskara hitz egiteko eta zergatik ez erabiltzen gehiago?Momentuz gutxi dakit baina ahal dudanean erabiltzen dut eta konturatu gabe nire hizketan hitzak sartzen dituen nire.Adibidez,larunbat gauean Real Madrilen partida bukatu eta gero etb batean laburpena ikusi nuen.Zerbait ezin nuen ulertu eta pentzatu nuen txikitan euskara dena ikasi behar izaten nuen,beharrezkoa behar izan zuen(tenia que ser obligatorio).Politikariek inoiz ez dute gauzak ondo egiten,zertan petzatzen ari dira?
Victor m. B1

Anónimo dijo...

Uste dut normalizazioan egindako bideari asko faltatzen zaiola. Gero eta jende gehiagok euskaraz hitz egiten daki, baina kalean berriz, jende gutxik erabiltzen du, behintzat nire inguruan!
Ez dakit zergatik pasatzen den hori baina adibidez, umeek eta gazteek eskolan euskaraz hitz egiten badute ere, kalean erderaz hitz egiten dute. Nire ustez hor dago euskararen arazoa!
Hizkuntza bat erabiltzen ez bada, gizartean presentzia gutxi edukiko du. Euskara dakitenek bere eskubideak dauzkate eta nire ustez leku batzuetan jasotzen duten tratua ez da ona. Leku askotara joaten direnean, ezin dute euskaraz hitz egin. Adibidez, ni ez naiz eliduna orduan,nire lanean ezin dut euskaraz hitz egin! eta noski! Euskaldunek erderaz hitz egin behar dute.
Nik jakin ez arren, hori txarto iruditzen zait. Horregatik, ikasten saiatzen naiz baina nire ustez hori ez da nahikoa. Gure hizkuntza denez, denok euskaraz hitz egin behar dugu.
Uste dut kaleetan ez ezik, enpresetan ere presentzia gutxi daukala.
Oro har, nire inguruan jende gutxik euskara erabiltzen du eta leku gehienetan ez daude itzulpenak! Adibidez, Barakaldon taberna batera joaten naizenean, gehienetan kartelak edo informazioa ez daude euskaraz, erderaz baizik.
Dena den, boikota egitea ondo iruditzen zait. Negoziak errentagarriak ez badira, bere ohiturak aldatuko dira eta bakoitzak aukeratu ahal du non erosi!
Baina ezin da ukatu, gero eta jende gehiagok euskaraz hitz egiten daki eta etorkizunean denok jakingo dugu. Hori da helburua!
Nuria b1

Anónimo dijo...

Zergatik jendeak ez du euskera erabiltzen? Nik argi daukat. Normalean jendeak hizkuntza bat ikasten du haiek nahi dutelako, baina hemen Euskal Herrian, euskera ikasi behar dugu behartzen gaituztelako lan egiteko. Bai, jende asko ikasten du kultura kontserbatzeko, bere seme-alabarekin hitz egiteko edo gustatzen zaiolako, baina normalean beharragatik da.
Txikitan euskera ikasten genuenenan guztioi gustatzen zitzaigun baina orain lagun asko dauzkat euskara gorrotatzen egunero euskaltegira bi ordu joan behar izaten zirelako. Pena da baina gure eguneroko egia baita.
David C.

Anónimo dijo...

Nire seme-alabaren eskolan, lehenengo bilerara joan nintzenean galdetu nien, ea nire seme-alabak euskara hiz egingo zuten.Beren erantzuna izan zen oso zaila izango zela. Barakaldon bizitzean, gure giroa erderaz izatean, haiek nahiz eta euskara jakin erderaz hitz egingo zutela.Horrela izan zen.
Orain dela urte asko euskara ikasten hasi nintzen gure hizkuntza jakiteko eta hain zuzen ere lanagatik, baina zailtasuna handi bat zegoenean utzi nion.Orain uste dut, nire lanean euskalduneekin hitz egiteko ikasi behar dudala bere eskubidea delako.Gainera gure hizkuntza babestu behar dut.Amets bat daukat, egun batean nire bilobarekin euskaraz hitz egingo dudala.
Iaz berriro ikasten hasi nintzen ,geroztik nire seme alabak bere lagunekin euskara hitz egiten dute.Beren institutoan horma batean esaldi bat irakurri ahal zen eta gogoratzean erabaki bat hartu genuen..Esaldia da hau:" Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako,dakitenek hitz egiten ez dutelako, baizik ".
I.V.

Anónimo dijo...

Euskararen kontua oso korapilatsua da, maitasun eta gorrotoaren artean baitago, askorentzat, behintzat. Elebitasuna, praktikan, oso zaila da, eta, normalean, zein hizkuntzatan bizi nahi dugun aukeratu behar dugu. Nire ustez, gaztelania eta euskararen kasuan arazo hori benetan nabarmentzen da, oso hizkuntza desberdinak direlako. Horregatik, normalean, euskaraz bizi direnei kosta izaten zaie gaztelaniaz ondo adieraztea, eta aldrebes. Neuk, behintzat, euskara ikasten dut niretzat ariketa metala delako, eta bide batez, kultura eta lanerako baliabide gehiago jasotzen ditut, ez daukat zertan ukatu. Noski, ariketa mentala izateak neketsua dela esan nahi du, bestela ez litzateke ariketa izango. Beraz, ez nintzateke beste inor ahalegin hori egitera behartuko, bizitza laburregia baita horretarako. Beharbada, gehiegi erreparatzen diogu hizkuntzari, beste gauza batzuei baino.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Euskera hitz egitea polita da baina hemen gutxi entzuten da. Jendeak hitz egin nahi du baina presio asko dagoenez eta batzuentzat lanagatik beharki bat da, azkenean jendea nekatuta dago eta gaztelaniaz hitz egitea nahiago du, eroso eta errezagoa da eta.
Txikitan, ezin izan nuen euskera ikasi, eskolan ez zegoelako irakasgai hori, eta orain, heldua naizela, behatzen didate. Hau ez da justu, baina ez daukagu beste erremediorik hemen geratu nahi dugun.
Yolanda V.

Anónimo dijo...

Nire ustez ofizial erakundeak askotan euskara inposatzen dute, eta hau ez da biderik egokiena euskara berreskuratzeko.
Euskaltegiak euskara lan egiteko behar duen jendez beteta daude. Inork ez zien euskara ikasteko aukerarik ematen, baina orain lan egiteko eskatzen die. Ondo dago administrazioan euskaldun batek bere hizkuntzan komunika dezakela. Baina zer nahiago dugu? Mediku euskaldun batek, edo perfilak daukanak ez dakienak bere lana ondo egin, ala beste batek euskalduna ez dela izango baina bere lana egiten dakienak?. Gauzak inposatzen soilik zera lortzen dute: jende horrek euskarari gorrotatzen diola.
Orain ez dela denbora luze euskara debekatuta zegoen, orduan jende askok ezin izan zuen ikasi, baina orain beharrezkoa dela serbizio publikoetan lan egiteko esaten diete.
Denborarekin euskaraz bizitzea normala izango omen da, hala espero dut, baina paziente izan behar dugu, ezin da debekuatik inposiziora pasatu.

Ana_B1

Anónimo dijo...

Botere publikoek hainbat programa dauzkate euskeraren erabilera eguneroko bizitzan suspertzeko. Arlo askotan botere publikoen eragina zuzena da, hau da, adibidez heziketan, non Eusko Jaurlaritzak agintzen duen euskeraren erabilera zein behar duen. Baina beste arlo batzuetan botere publikoek ezin dute gauza handirik egin euskeraren erabileraren alde. Enpresek euskera erabiliko dute bere bezeroek eskatzen dietenean. Euskera erabiltzeak salmentak areagotuko balitu, orduan enpresek euskera erabiliko lukete.
Eta beste aldetik, eguneroko bizitzan gure gizartea elebidun bihurtzeko bidean gaudela uste dut. Gazteek gero eta gehiago erabiltzen dute euskera, eta haiek osatuko dute etorkizuneko gizartea.
Beraz, ni ez nintzateke hain ezkorra izango, ziur nago gure seme-alabak gizarte elebidun batean biziko direla.

Anónimo dijo...

Botere publikoek hainbat programa dauzkate euskeraren erabilera eguneroko bizitzan suspertzeko. Arlo askotan botere publikoen eragina zuzena da, hau da, adibidez heziketan, non Eusko Jaurlaritzak agintzen duen euskeraren erabilera zein behar duen. Baina beste arlo batzuetan botere publikoek ezin dute gauza handirik egin euskeraren erabileraren alde. Enpresek euskera erabiliko dute bere bezeroek eskatzen dietenean. Euskera erabiltzeak salmentak areagotuko balitu, orduan enpresek euskera erabiliko lukete.
Eta beste aldetik, eguneroko bizitzan gure gizartea elebidun bihurtzeko bidean gaudela uste dut. Gazteek gero eta gehiago erabiltzen dute euskera, eta haiek osatuko dute etorkizuneko gizartea.
Beraz, ni ez nintzateke hain ezkorra izango, ziur nago gure seme-alabak gizarte elebidun batean biziko direla.

Javi B2

Anónimo dijo...

Ez dakit zein den arrazoia Euskal Herriaren gune batzuetan ia ez duen euskaraz hitz egiten. Ziur aski honen arrazoia da zona batzuetan beste lekuetako jende asko dagoela.
Dena den, gaur egun pertsona asko daude euskara ikasten. Batzuek ikasten dute hizkuntza gustatzen zaielako eta beste batzuek lanean eskatzen dietelako.
Gure artean jende gutxik erabiltzen du euskara, eta oso tristea da.
Bi hizkuntza dituen herri batean bizi gara, guztien eskuetan dago, ez bata ez bestea ez galtzea.
Normalean gaztelainaz hitz egiten dugu, nahiz eta eta euskara jakin, zergatik?? ez dugulako serio hartzen . Ikasten dugu lehen esan dudan bezala lan bat lortzeko edo ikasgai bat gainditzeko, baina ez hizkuntza benetan ikasi nahi dugulako.
Niri lehen hori gertatzen zidan, baina orain polita nabaritzen zait hizkuntz hain berezi ikastea, erabiltzea eta bere erabilera bultzatzea.
-k-

Anónimo dijo...

Lan egiten dudan tokian, euskaraz idatzitako kartel asko ikus daitezke. Baina, benetan, jende gutxik euskaraz hitz egiten du. Nire lanean, euskaraz hitz egitea jakitea eskatzen da, profilak ateratzera behartzen gaituzte ... baina ... Zenbat pertsonak hitz egiten dute euskaraz?
Nire ustez euskara oso gutxi erabiltzen da.
Celia M.

Anónimo dijo...

Nire ustez,dena gaztelaniaz eta euskaraz egon behar izango luke,baina kasu guztiak ez dira berdinak.Adibidez,jatetxe batean menua zuzen idatzita ez badago,larria da baina ez hainbeste.Baina errepideetako kartelak edo leku ofizialetakoak ondo ez badaude,horrek ez du aitzakiarik.Orain arte beti ondo zeudela pentsatu dut baina hemendik aurrera adi egongo naiz ea akatsen bat aurkitzen dudan!
Beno,badakigu Barakaldon gaudela eta hemen hizkuntza normalizazioa Durangon edo Bermeon baino zailagoa izango dela baina denboraz...
Izaskun(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Kaixo,
Jende askok ez du garrantzirik ematen, bere sustraiak hemengoak ez direlako. Nahiz eta pertson haiek herri hau maite duten, nabaritzen ez dituzten gauza asko daude. Hori euskarari gertatzen zaiola uste dut. Euskara denontzak sustatu behar da; ez du banantzen, elkartzen du. Jende askori beldurra pixka bat ematen diola, eta horrek desagertu behar duela usted ut.
Josean B1

Anónimo dijo...

Gure inguruan kartel gehienetan bi hizkuntza ofizialak azaltzen dira, erakundetan eta zentro edo denda pribatuetan. Hau ez da zaila, eredu asko daudelako. Baina, gauza ondo egiten saiatzeagatik noizean behin itzultzaile automatikoak ez du hain ondo itzuli (musikaldi batean: “entradas agotadas/ sarrera nekatuak” edo kartan “manzanilla/sagartxoa”)
Testu handiagoak bi hizkuntzetan azaldu behar direnean, ez da hain erraza, itzultzeagatik ordaindu behar dutelako. Normalean zentro handia izaten dira baina beraien gastu ez dute handitu nahi.
Jostailu katalogoetan ez dakit euskaraz edo gaztelainaz idatzita badauden; umeek bezala bakarrik irudiak ikusten ditut.
Baina testu ofiziala irakurtzen dudanean eta bakarrik erdaraz badago, zerbait falta dela iruditzen zait.
Lorena

Anónimo dijo...

Nire ustez hemen ez dugu euskarak merezi duen importantziarik ematen.Beste lekueta,adibidez Donostian,kalean jende asko euskaraz hitz egiten du eta seguraski leku gehienetan dena dagoela bi hizkuntzetan:gaztelaniaz eta euskaraz.Baina hemen,Bizkaian,ez da euskara asko erabiltzen eta pene bat da hizkuntza oso polita eta aberatsa delako.

Anónimo dijo...

Bizkaian, jende gutxi euskaraz hitz egiten entzun ahal izaten dugu. Zaharragoak etorkinak dira eta normala da euskara ez dakitela eta bere seme-alabak lehen eskolan bakarrik euskarazko klase bat zeukaten. Orain umeak dena euskaraz ikasten dute eta agian denok etorkizunean euskaraz hitz egin ahal izango dugu.
Gero eta gehiago gure inguruan ikusi ahal dugu jende gehiago euskaraz erabiltzen eta kartelak edo katalogoak ere euskeraz idatzita.
Ez nago ados gizon hauekin jendeak nahi duen lekuan erosi ahal ditu jostailuak.

c.p.