2010/11/26

ZAILTASUNMETROA

Datorren ostiralean, abenduak 3, euskararen eguna dela eta euskararen inguruko ariketa batzuk proposatu nahi dizkizuegu EUSKERABILItik.

Lehenengoak, nola ez, irakaskuntzarekin du zerikusia. Duda izpirik gabe, euskara ikastea ez da batere erraza, baina euskara ez da beste hizkuntzak baino zailagoa, batzuek horrela uste duten arren. Zeintzuk dira irizpideak hizkuntza bat beste bat baino zailagoa dela esateko? Nork asmatu du hizkuntzen zailtasunak neurtzeko tresna (zailtasunmetroa)? Nik neuk ere badaramat bizitza osoa ingelesa ikasten eta, oraindik, ez naiz bi esaldi zuzen segidan esateko gai. Nire ustetan, munduko hizkuntzarik zailena ingelesa da, beraz.

Grazia handia egiten didate euskara jakin gabe, agian horregatik, euskara munduko hezkuntzarik zailena dela esaten dutenek edo euskarari alemanaren antzeko zailtasuna antzematen diotenek. Aleman sasi-jakintsu asko omen dago gure inguruan!

Jakina zaila dela eta ahalegin handia eskatzen duela. Edozein gauza ikasteak prezio bat du, baita hizkuntza berri bat ikasteak ere. Prezioa, bai, prezio materiala eta ez-materiala. Dirutan ari naiz, baina denboran, motibazioan, atxikimenduan, eta abarretan ere ari naiz. Asuntoa da prezio hori ordaintzeko prest gauden edo ditugun sosak beste gauza batean gastatzeko gorde nahi ditugun.

Demagun hiru aukera dituzuela sosa horiek gastatzeko: etxebizitza bat erosi, mundu osoari bira eman ala euskara ondo jakin. Zertan gastatuko zenukete (duzue)? Zergatik?

20 comentarios:

Anónimo dijo...

Etxebizitza bat erosi, ba ez, badaukat bat eta nahiko da. Ondo geratzeko euskera ondo jakin esango nuke baina egia esan mundu osoari bira ematera, jakina joango nintzatekela. Gero itzultzerakoan euskera ikasketarekin jarraituko nuke.
bbb

Anónimo dijo...

Nik ez nuke dudarik edukiko etxebizitza bat erosiko nuke inbertsio bat delako , eta hirukoak gehien gustatzen zaidan da , nahiz eta mundu osoari bira eman ondo egongo litzateke bakarrik nahikeri bat izango litzateke .
Euskera ondo jakin ez nuke aukeratuko , nahiz eta ega eduki ez luke ezertarako balio , ez nuke lanik zihur , gainera Barakaldon ez da euskeraz hitz egiten , euskera bakarrik negozio on bat da lau bizi direnekin orduan ez du merezi .
Jose

Anónimo dijo...

Zaila da egoera irudikatzea, kontraesana delako. Lehenengo eta behin, sosa horiek etxebizitza bat erosteko modukoak badira, izugarriak izango dira. Beraz, euskara ikastean gastatu nahi izateko erabat etsita egon behar da. Pertsona bat horrela egoteko bururatzen zaidan arrazoi bakarra, lanpostu bat lortzeko euskara jakin behar duela da. Pertsona hori etxebizitza bat eskutan ordaintzeko gai bada zergatik behar du horrelako lanpostua? Laburbilduz, etxebizitza aukeratuko nuke.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Orain dena korrika egiten doa,beste problema euskera ikasteko uste dut,baina bizi lasaitasuna geratzen badugu,euskera ikastea hobea izango da.
Dirua buruz hitz egiten badugu,gizarte honetan,dena ordaindu behar izango dugu,beste merkea bestea garestia , berezietara itxaron egingo dugu.Natxo.

Anónimo dijo...

Nik uste dut gauza guztiak bere prezioa daukala. Zerbait ikastea beti zaila izaten da, batzutan zailagoa, beste batzutan ez hain zaila.
Eta uste dut bizitzan gauza asko egin ahal duzula. Momentu honetan nik euskera ikasi nahiago dut nirentzat garrantzitsuena delako nire lanean beharrezkoa izateagatik. Egun batean etxebizitza bat erosi beharko dut, eta egun bat edo bestean bidai izugarri bat munduaren inguruan gustatuko litzaidake.
Carmen 1º A

Anónimo dijo...

Euskara ikasteko prezio altua ordaindu behar dugu, baina ez bakarrik materiala. Niretzat inportanteena da gure denbora libre. Azkenean euskara ondo jakiteko ordu asko ikasi behar dugu eta askotan ez daukagu denborarik. Beste gauza bat da dirua, baina nik pentsatzen dut gastatzen dugun diruarekin euskara ikasteko, etxe bat erostea ezineskoa da. Orduan, konparazioa ez dago sentsurik.

Maite

Anónimo dijo...

Jainkoari esker,etxebizitza bat daukat txikia baina,momentuz, nahikoa. Egia da handiagoa izango balitz hobeto baina,denborarekin. Mundu osoa ikustea liluragarria izango litzateke,tamalez ,ez da eta ez da izango posible,nire soldata ikusita. Eta, azkena, euskara, iaz erabili nuen jadanik ikasteko eta aurten jarraitzen dut baina, ez delako betebeharra bat, hots, egiten dut nahi dudalako eta etorkizunean beharrezkoa eta erabilgarria izango delako niretzat. Laburbilduz,dirua behar dugunuean erabili behar da,gure eguneroko beharrak aztertuz.
A.J

Anónimo dijo...

Nik uste dut lehen mundu osoari bira emango dut, gero berriro etorriko naiz eta etxe bat erosiko dut. Gauza hori egin eta gero, saiatuko naiz jendeari laguntzea. Mundua uste dut laguntza behar dela, jendea hiltzen da, animaliak desagertzen ari dira, eta gure ingurumena txartoagoa doa, etc.

Saioa - 1ºA

Anónimo dijo...

Nik,dudarik gabe,aukeratuko nuke mundu osoari bira ematea.
Nire ustez,gure bizitzaz ez dago aukerarik bidaiatzeko hainbeste denbora luzeaz,guztiek arduratasunak dauzkatelako familiarekin eta lanarekin.Hala ere,nire iritsiz,beti denbora dago etxebizitza erosteko eta
hirugarrenean euskara jakiteko gure bizitza luzean.
vh

Anónimo dijo...

Etxe bat bizitzeko garrantzitsua da baina ez du erosi behar edo jabea egin. Jende asko bidaia egitea gustatzen zaio, baina askotan tokiak oso ederrak hurbil dauzkagu eta oraindik ez ditugu ezagutu, leku urrunak joatea nahiago ditugu.Egia da, Euskera zaila dela baina edozein hiskuntza ere bai. Nik beti euzkaraz hitz egin nahi izaten dut eta denbora asko lortutzeko behar izango dut,beraz,aurrera jarraitzen naiz, nire ametsa delako. Beste ametsa bateak,(ikastaro), eduki dut eta lortu ditut. Zergatik ez hau?

Mila 1º A

Anónimo dijo...

Etxe bat edukitzea oso inportantea da eta euskara jakitea ere bai, gutxienez hemen, lan aurkitzeko. Uste dut lehenengo etxebizitza hobe edukitzea dela. Hemen geratzen bazara euskara jakitzea hurrengoa da eta gero mundu bira ematera, baina oporretan bazaude mundu ezagutu ahal duzu

Esti 1. A

Anónimo dijo...

Nire ustez, arasorik handiena ez da hizkuntzaren zailatasuna. Arazoa da nola ikasi duzuna.

Bizitza osoa daramagu engelesa ikasten baina irakasleek ez ziguten engelesez hitz egiten. Sei gauza basikoak jakin behar dugu asterketak gainditzeko eta nahikoa da. Gero, etxean, telebista gaztelaniaz daukagu, liburuak gaztelaniaz... Gauza guztiak itzulita dauzkagu. Zoritxarrez, herri honetan ez daukagu hizkuntzaren kulturik eta ez daukagu ikasteko gogorik ere ez.

Ulertzen dut hizkuntzak ez zaizkientzat gustatzen edo denbora librea ez daukatentzat ikasteko obligazioa putakeri handia da, baina hizkuntzak ere kultura dira matematikak bezala. Hemen, dudarik gabe, hizkuntzak gutxietsiak daude eta ez dakit noren kulpa den hori.

Euskararekin, nire ustez, zailatasunik handiena da ohitura txarra. Hori da: ni ez nago hemengoa eta euskaldun berri-berria naiz beraz, ez neuzkan ohitura txarrak. "Kataladun" zaharra naiz eta segur aski, asterketa bat egiten badidate oraintxe bertan katalanez, ez gaindituko dut. Baina normalizazioa beharrezkoa da.

Bi urte daramat euskara ikasten eta momentuz esan ahal dut ez da beste hizkuntzak zailagoa. Bere normak dauzka eta logikoak dira. Alemana, adibides, deklinabidea ere dauka, eta gaztelaniazko aditzak ezineskoak dira atzerritarentzat.

Hau bai, esfortzu handia behar da eta ariketak egitea ez da nahikoa. Hitz egitea, idaztea eta entzutea beharrezkoa da. Ondo ikasteko, hizkuntza bizitzea garantitsua da. Hau da, gogo asko eta denbora asko (eta dirua ere bai) behar dira eta hau zure erabakia da.

Silvia - Barakaldo

Roxana dijo...

Zein den hizkuntzarik zailena erabakitzea betiko borroka da. Nik ez dakit zein den baina niretzat euskara oso zaila da, ingelesa baino gehiago. Gainera, ordu asko eman ditut eta aisialdia nekez daukat.
Euskera ikastea gogoko dut baina prezio handia dauka niretzat.
Horregatik, aukeratu behar badut, nire aisialdiarekin mundu osoa ezagutzea nahiago dut.

Anónimo dijo...

Nik orain etxebizitza bat daukat ( beno, egia esan, bankuarena da, nik daukadana hipoteka handi bat da)eta nire helburua beti izan da euskeraz hitz egitea, orain umetxo bat eduki dut eta bada garaia helburu hau betetzea. Bitartean munduak itxoin ahal du.
kepa

jessi 1a dijo...

Nik etxebizitza ordaindu nahi dut; eta gero bidai bat egiteko nahiago dut baina ere nahi dut euskera ikastea.

Anónimo dijo...

Nires uztez euskara hizkuntzarik ederrena da.
Gaur euskararen eguna da.Euskal herriko eguna da.(Eta euzkaraz hitz egin behar dugu)
Egia da dembora eta dirua empleatu behar da.Baina...edozein hizkuntza bezala.Merezi du ikastea.

ELENA 1A

Anónimo dijo...

Euskera polita da baina oso zaila da.Euskera hedatuagoa gure herritik egon behar du horrela gehiago ezagutu dudalako euskera lan egitera ere bai.Miren karmele 1ºa

Anónimo dijo...

Jaia da eta alaia naizelako artikuloa buruz beste iruditzea idatziko dut.Egunekoak bezala pentzatzen naiz,Euzkaraz ez da zaila eta ez da garestia ere .Gero arte eta ondo ibili.Natxo.

Anónimo dijo...

Nik uste dut euskara oso garrantzitsua dela Euskal Herrian bizitzen bazara. Adibidez, lana aurkitu baduzu empresak euskara eskatu dizute bezero askok euskaraz hitz egiten dutelako.
Gainera, jende asko hizkuntzak ikasten ari dira beste kulturezko pertsonarekin hitz egiteko eta bere ohiturak ikasteko.
Amaia 1ºA MAILA

Anónimo dijo...

Hasteko, ez nago adoz hizkuntza osoak berdinak direla. Jaio berriak izaten bagara edozein hizkuntza bezain erraza irudituko zaigu baina denok daukagu ama hizkuntza bat. Gero eta garrantzitsuagoa da euskara jakitea baina egia esateko, nik nahiago dut etxe bat euskara ondo jakitea baino. Etxeak asko balio dira eta gainera, poliki-poliki ziur nago euskara ondo jakitea noizbait lortuko dudala.
D.T 1A