2010/11/26

BEGIRATZEN DEN CRYSTALAREN ARABERA

David Crystal linguistak “The language revolution” liburuan dioen bezala, ez dago bakar bakarrik bizi den hizkuntzarik; hizkuntza guztiek elkarrekiko harremanak dituzte eta elkarrengan dute eragina.

Eta, esandako hau aise aurkitzen dugu gure errealitateari begiratuta, EUSKAÑOLari, hain zuzen ere. Beno, kasu honetan eragina baino zertxobait gehiago dela esan dezakegu.

Asko dira beste hizkuntza baten eragina (batez ere, gaztelerena) begi onez hartzen ez dutenak eta hizkuntzaren gardentasunaren defendatzaile sutsuak direnak. Ez dute beste hizkuntzekin inolako harremanik izan nahi, ez dute, badaezpada ere, besteekiko inolako kutsurik nahi.

Beste batzuek , berriz, ez dituzte beste hizkuntzekiko kontatuak gaitzesten eta euskañola, euskalenglisha edo euskalfrançaisa onartu eta miresten dute. Hizkuntzen nahasketa hori da hizkuntzaren bizitasunaren seinalea eta hizkuntzen arteko harremanak, kutsuak, beti aberasgarriak dira, beren ustetan.

ZER USTE DUZUE HIZKUNTZEN ARTEKO ERAGINAZ?
ZER DERITZOZUE EUSKAÑOLARI?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez , jendea hizkuntza bat edo bestea, era batean ala bestean ikastera behartzeak ez dauka sentsu handirik. Bolada batean horrela hitz egitea lortu daiteke baina, azkenean, irabaziko du erabilgarriena den erak. Gaur egun hitz egiten dugun euskerak bizirik jarraituko du beti ere pentsamolde modernora moldatzen bada. Ohiturak mantentzea ondo dago baina garbitasunaren aldeko amorratuak susmagarriak direla uste dut.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hizkuntza bakoitzak bere nortasuna mantendu behar du. Hala ere, horrek ez du esan nahi hizkuntzaren garbitasuna mantendu behar denik nola edo hala. Hizkuntzen elkarrekiko eragina guztiz ohikoa da, geztelerak, adibidez, ingelesetik, alemanieratik, frantsesetik hartu ditu ele asko. Baita euskeratik ere, noski.
Dena den, ez dugu euskera gure erara moldatu behar, gure ama hizkuntza gaztelera izateagatik, esfortzua, aldiz, gurea izan behar da ikasteko eta euskararen ezaugarriak geureganatzeko.
S.A. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Euskara ikasten ari gara, eta normala da hitz bat ez dakigunean gaztelalaniaz esatea eta hitzaren atzean atxiski bat ipintzea. Badakigu txarto dagoela, baina elkarrisketa batean gaudenean ezin dugu beste gauza bat egin. Baina gero, askotan jendea elkarrisketa batean dagoenean, ez du hori bakarrik egiten, baizik eta, hitz batzuk gaztelanian esaten du.
Nire ustetan, hau gertatzen da bakarrik euskara ikasten ari garenean, maila altuagoa ondo hitz egiten da.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno, nire ustez normala da hizkuntzak elkar eragina edukitzea. Gainera, hizkuntz bat oso zahar denean eta asmakizun berria agertzen bada, jaiotzen denetik hitza hartzen da. Bestalde, euskaldun zaharrak hit egiten entzuten ditudanean, askotan gaztelaniako hitzak sartzen dituzte haien elkarrizketan...Badirudi euskaldun berri batzuek edo politiko batzuek ez dutela errealitatea ikusten.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Euskara ikasteak zaila irudi dezake, baina, zorionez, erderakadak egiteko aukera du, esan nahi dut, hitzaren bat ez badakigu nolabait egoki dezakegu, behintzat ildoa ez galtzeko eta gure pentsaera ez aldatzeko. Hau da bantaila, hau!
Hau dela eta beti erraztasunetik begiratu behar dugu ikasten ari garen hizkuntza, nola edo hala erraztasuna horrek gure eguneroko lana errazten digu.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normala da beste hizkuntzek bezala, euskera urbileko herrialdetatik hitz batzuk hartzea. Gazteleraren kasuan adibidez arabiar hitzak hartu ditu. Suposatzen dut, adituak, aserre jartzen dituena ,jendeak gaztelerazko hitzak erabiltzea dela, eukaraz hitz hori esateko aukerarik baldin badago. Hitz bat euskeraz nola esaten den jakiten ez dugunean, eukaldun berriek gaztelerazko hitz bat sartzeko joera daukagu eta euskeraren garbitasuna nahi dutenak ,normala da amorratzea. Gero eta hitz euskaldun gehiago gure buruko hiztegian sartzen baditugu horrek gure hizkuntza sendotuko duelakoan nago eta zerbait euskeraz nola esaten den ez badakigu ez bildurrik izan eta zure ondoan dagoenari galdetu zelan esaten den, lotsak ez zaitzala hartu motel!
ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Babel dorrean gertatu zen bezala norberak dauka bere hizkuntza baina nolanahi hizkuntz guztiek beste hizkuntz batzuengandik hitzaren bat hartzen dute, zeren eta oraindik munduan hizkuntz garbia ez baitago, hain zuzen ere nahasketa barik.
Aitzinatik hizkuntzek beste hizkuntz batzuengan eragin handia eduki dute, adibidez gaztelainaz arabiarrengandik datozen hitz asko erabiltzen dugu eta gaur egun gauza bera gertatzen ari da bai ingelesaz bai frantzeseraz.
Eragin honek aberasten du hizkuntza eta era berean ematen digu bateko erraztasuna besteko gogoak beste hizkuntz batzuk ikasteko eta batek daki! agian egunaren bat menperatzeko.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guztiz ados nago linguistak bere liburuan esan duenarekin. Hizkuntza guztiek elkarriko harremanak dituzte eta elkarrengan dute eragina. Horrek ez du esan nahi hizkuntzak kutsatuta egongo direnik, baizik eta hizkuntza bizirik dagoela.
Euskarari dagokionez, gaztelaniaren eragina hain handia da non euskañolari sortu den, baina hori gertatu da, euskara zabaltzen ari delako,gero eta jende gehiago euskara ikasten ari delako.Eta horixe garrantzitsuena da euskarak bizi luzea eduki dezate.
I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guztiz ados nago linguistak bere liburuan esan duenarekin.Hizkuntza guztiek elkarrekiko harremanak dituzte eta elkarrengan dute eragina. Horrek ez du esan nahi hizkuntzak kutsatuta daudenik, baizik eta, hizkuntzak bizirik daudela.
Euskarari dagokionez, gaztelaniaren eragina hain handia da non euskañol sortu den. Hori gertatu da euskara zabaltzen ari delako, gero eta jende gehiago euskara ikasten ari delako. Eta horixe da garrantzitsuena euskarak bizi luze eduki dezan.
I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hizkuntzen arteko harremanak ondo iruditzen zaizkit. Pentsatzen dut nahitaezkoa dela bestela hizkuntza hilko da.
Baina honek bere alde txarra badauka, hau da, kontaminatzeko arriskuan dago eta. Baina hau saihestzeko hizkuntzalariak badauzkagu. Nire ustez haiek ipini behar dituzte arauak eta ez guk.
bbb