2010/11/26

HORI PAGOTXA HORI

IRAKURMENA:
Pagotxa den ere
Anjel Lertxundi Esnalek BERRIAn argitaratutako artikulua irakurri eta segidako galderak prestatu.
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?

Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zer egin behar dute politikariek euskararen auzian?



HIZKA-MIZKA: EUSKARA ETA INTERNET
  • Internet euskararen zortzigarren probintzia da. Mundu guztiak badu euskara ezagutu eta ikasteko aukera.
  • Interneten ez dagoen hizkuntza goiz ala berandu desagertuko da. Horrexegatik aurkitu behar du bertan euskarak bere lekua.
  • Internetek eta globalizazioak demokratizatzen dute hizkuntzen erabilera, hau da, guztiak maila berean kokatzen dituzte, erabiltzeko aukera berak emanez.
  • Internetek euskararen gaitasunak ahalbidera ditzake.

  • Interneten hizkuntza handiek baino ez dute biziraungo. Hizkuntza gutxituen desagerpena areagotuko du Internetek.
  • Euskara sutondoko hizkuntza da eta Internet den erakusleiho handi horretan badu gehiago galtzeko irabazteko baino.
  • Interneten presentzia izateko baliabide ekonomiko handiak behar dira. Gu bezalako herri txiki batentzat kostua handiegia izan daiteke.
  • Internetetik eta, berarekin batera, globalizaziotik pentsamendu bakarra bultzatzen da eta, ondorioz, ingelesaren hegemonia.

iruzkinik ez: