2012/12/21

DIN DON DAN GABONAK DIRA

Aurtengo udako oporretan Sausalitoko denda batean amerikarrek zenbat apaingarri erabiltzen dituzten eta berauek nolakoak diren ikusi ahal izan genuen. Egia esan, batzuk nahiko horterak eta itsusiak iruditu zitzaizkigun, baina badakigu nolakoak diren yankiak. Dendan bertan geundela, gure bidaia-kideekin komentatu genuen geure iritzia eta hara non, haien ustez, apaingarri horiek  zein baino zein politagoak ziren. Hau entzunda, Gabonen ospakizunetan bereziak ez ote garen galdetu genion geure buruari. 

Hau dela eta, zuek nola ospatzen dituzuen Gabonak, Gabonetako zuhaitza edota jaiotza jartzen duzuen, figura berezirik duzuen, etxe osoa apaintzen duzuen … jakin nahiko genuke.

24 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire etxean ez dugu apaingarririk jartzen. Elkarrekin bazkaltzen edo afaltzen dugu egun hauetan, baina denok gaude Gabonak pasatzeko irrikan. Ez gara erlijioaren aldekoak, beraz, ospakizun honek gurekin zerikusi handirik ez duela sentitzen dugu. Bizirik gaudela ospatzeko modukoa da, bai, baina hori noiznahi egin daiteke, ez bereziki usadioak agintzen digunean. Gainera, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta txartoago pasatzen dut garai honetan. Gero eta txartoago jasaten dut jendetza, eta, horregatik, dendetara ahalik eta gutxien joaten saiatzen naiz. Dena dago gaizki hezitako jendez eta umez beteta, presaka eta ohiuka. Ustez oporrak dira, baina nik behintzat ez dut atsedenik hartzen Gabonetan, kontrakoa, hain justu. Hitz gutxitan, Gabonak gorrotagarriak iruditzen zaizkit, eta, horrenbestez, ez daukat apaingarriak jartzeko gogorik. Beti esaten dut urtearen garai honek alde on bakar bat duela, hau da, azkenean amaitzen denean, gutxiago falta dela udaberria heltzeko.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonak ez daukate guztietarako esanahi bera.Batzuek ez dituzte ospatzen eta pertsona erlijiosoentzat oso garai garrantzitsua da.Baina gehienarentzat, jaia egoteko eta opariak egiteko egunak dira,besterik gabe.
Umeak dauden etxeetan ilusio gehiagorekin ospatzen da.Txikia nintzenean zapata batzuk uzten nituen gabonetako zuhaitzaren azpian eta han uzten zizkidaten opariak.Etxean zuhaitza eta jaiotza jartzen genituen,baina orain,batzuk apur bat esajeratuak direla uste dut.
Lehengo egunean,balkoi bat ikusi nuen eta denetik zuen.Olentzero bat,jaiotza bat mandoa eta idia sartutakoak,hiru errege magoak eta inguruan hamaika argi.Beno,gustuak guztirako daude.
Txikitan,Gabonak asko gustatzen zitzaizkidan baina orain galdera batzuk dauzkat. Adibidez, ez badaukazu harremanik senide batekin,zergatik gabon gauan harekin afaldu behar duzu? edo zergatik egun horietan jan behar da hurrengo egunean mundua bukatuko balitz bezala?
Gainera,enpresa afariak daude.Urte osoan zehar,jendea,nagusia eta lankideak kritikatzen ari da eta afari horietan lagun minak dirudite.
Gauza horiek ez ditut ulertzen eta orain Gabonak ez zaizkit gustatzen lehen bezala.Baina urte guztiak dira eta ondo pasatzea saiatu behar da.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun berria pasatu da,eta bakarrik falta zaizkigu erregeak.
Denok bakarrik erosten pentsatzen dugulako, eta gainera ospakizunetarako janari handia prestatu behar dugulako, gabonak ez zaizkit gustatzen.
Orterada dela iruditzen zaidalako, ezta ere gabonetako apaingarriak gustatzen. Bakarrik bizi nintzenean, nire etxean ez zegoen apaingarririk. Gaur egun nire emaztearekin bizi naiz, eta hari asko gustatzen zaizkio gabonak. Jaiotza eta zuhaitza jarri behar izaten ditu, bestela ez dago pozik. Nahi ez dudanez gero, ipini ditu. Gutxienez, bakarrik etxearen barruan jarri dituela apaingarriak, ez dituzue nire auzokoak ikusi. Ez dakit nola dauden haien pizu barruan, baina haien fatxada putetxe bat bezala iruditzen zait. Fatxada osoa argiak beteta dago. Zenbat diru gastatu behar izan dute fatxada osoa honela izateko? Ziur nago, diru eta denbora asko gastatu behar izan dituztena.
Nire auzokoak ameriketarrak bazalakoak dira, argi asko ipintzen dute gabonak ospatzeko, eta gero diru asko gastatzen dute, eta hori zertarako? Hori da gabonetako esentzia? Familiarekin egotea inportanteena dela uste dut. Hori bai gabonak direla!
Zorionak eta urte berri on!
Josean B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire etxean zuhaitz bat eta apaingarri batzuk ipintzen ditugu.
Urte honetan apaingarri gehiago ipini dugu, nire alabeen erruagatik.
Jai hauetan saiatzen naiz ondo pasatzen nahiz eta oso nekatuta egon. Normalean familiarekin jaten dugu eta arratsalde batzuetan laguneekin topatzen gara zerbait edateko.
Niri ez zait gustatzen erlijioa, baina errespetatzen dut gaia. Nire ustez, jende gehienak ondo pasatu besterik ez du nahi, nahiz eta jai erlijio bat izan.
Hau esan eta gero:
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Edu

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:
Niri gabonetako jaiak ez zaizkit guztatzen,

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:
Niri gabonetako jaiak ez zaizkit guztatzen,guztatzen zaidan bakarra kaletako apainketa da.Nire etxean ez ditut apaingarriek ipintzen,niretzak amerikatarrak oso ahoberoak dira etxeak gehiegi apaintzen dituzte.
Festan erlijioa ez dut uste,olentxeron eta errege magoetan ez dut uste ere.
Gabonetako zuhaitza ez zait guztatzen ere,txikia nintzenean guztatzen zait opariteagaik,normala da,umeei gabonak bakarrik guztatzen zaizkie opariteagatik.
Gainera gauen zaharran tabernetan jende asko dago,dena garestiagoa dago.tabernariak aprobetxatzen dira zelako aurpegia gogorra daukaten,horregatik umeek kalean edaten dute normala da, dirudik ez daukatelako.Horregatik gabonak heltzen denean,askar pasatu nahi izaten dudala.Hau nire iritzia da.
jose(gurutzeta b1)

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Niri Gabonak izugarri gustatzen zait. Jaiotza ipintzea lehenengo da nire etxean ez da Gabonako zuhaitza ipintzen eta. Txikia nintzenean, aitak soropila bilatzen zuen mahai gainean ipintzeko. Soropila Jaiotzaren zorua zen. Laku bat egiten genuen zilarrezko paperarekin eta urarekin betetzen genuen eta ahate txikiak ipintzen genituen. Plastikozko irudi asko ipintzen genituen: Erregak, artzainak, ardiak, zaldiak, etab. Orain Jaiotza txikia egiten dugu soropilarik eta animaliarik gabe. Bakarrik Jaiotza eta Erregeak eta irudiak portzelanezkoak dira.
Gabona momentu ona da familiarekin elkartzeko. Nire etxean festa txiki bat egiten dugu eta kantatzen dugu, dantzatzen dugu... Hala ere, gutxi gastatzen dugu. Ez dugu opari handiak edo garestiak erosten ez da beharrezkoa ondo pasatzeko eta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri oso gustatzen zait gabonak,baina horretarako oso tradizionala naiz.Gabonetan nire etxean urtero gauzak berdin egiten ditugu.Nahiz eta opariak,jostailuak asko aldatu,zuhaitza,belena eta apaingarriak berdinak dira,beno ez dira berberak.Nire gurasoek duela bost urte berriak erosi zituzten ,antzekoak dira.Erosten zuten zuhaitza txikiagoa da,nire etxe bezalakoa da.Gurasoen etxetik joan nintzenean nire etxerako zuhaitza erosi nuen,ezin izan nuenzuhaitz handia erosi nire etxea txikia da eta.Ahal dudanean belen txiki bat erosiko dut.Noiz bukatuko da krisia hau?Zorionak eta urte berri on!!!!
Victor M. b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zaizkit gabonak, eta horregatik urtero nire etxea apaintzen dut. Txikitan abenduaren lehenengo zubia heldu zenean, nire familiarekin gabonetako zuhaitza ipintzen nuen eta egun batzuk eta gero, jaiotza ere bai. Zuhaitza ipini genuenean, borrokatu genuen goiko izarra ipintzeko eta orduan nire ama esan zuen urte bakoitza pertsona bat jarri zuela.
Orain bakoitzak bere etxea dauka, baina denok urtero jartzen dugu zuhaitza eta jaiotza. Nire etxean ere jarri dut bi gauzak. Zuhaitza oso polita da, apaingarri askorekin eta argiak piztu dudanean, kaletik ikusi da. Nire jaiotza oso txikia da, figurak ere txikiak dira. Harriak dilistak dira, lurreko harea, ogi birrindua, eta putzua, albal papelekin eginda dago. Dena oso etxetia da baina ilusioa da kontatzen duena. Urte berri on!!! (Irene, Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean urtero nire amak zuhaitza ipintzen zuen eta etxea apaintzen zuen baina egia esanda, gaur egunean ohitura hori ez zait batere gustatzen, nahiko antzinekoa iruditzen zaidalako.
Gehienenetan, figura horiek eta apaingarriak oso horterak dira. Apaingarri horiek eta figurak gustatzen ez zaizkidanez nire etxean ez ditut ipintzen baina nire bulegoan apaingarriak ipintzen dituzte. Zelako ohitura! Denetariko daukagu: zuhaitza, figurak, argiak…eta noski, bulegoak putetxe bat dirudi! Ez dakit zergatik garen hain horterak baina oso itsusiak dira apaingarri horiek eta egun osoa aldizkako argiz egotea oso astuna da eta gero argiak eta apaingarriak ez ezik musika ere!Orain dela bost urte denda batean lan egin nuen eta gabonetan egun osoa gabon-kantak ipintzen zituzten. Behin eta berriro gabon-kantak berberak ziren eta harrezkero, gorrotatzen ditut. Zein aspertuta diren!
Niretzat gabonetako jaiak egun familiarrak direnez, egun horiek familia guztia biltzen egoten gara eta urtero gauza berberak egiten ditut. Nire amaren etxean afaltzen gara eta afaldu ostean lagunekin geratzen naiz, batez ere urte zaharrean!
Dena den, gehien gustatzen zaizkienak egun horiek umeak dira. Haientzat bai jai garrantzisua dela eta urte osoa egun horiek itxaroten dituzte .
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonak heldu dira eta oraindik ez dut sinesten,orain dela gutxi hondartzan bait nengoen.Eta bat batean hemen daude.
Niri ez zaizkit batere gustatzen.Oso zaratatsuak dira,jende gehiado dago kalean,dendak beteta egoten dira...Gainera,erosterakoan,gauzak garestiagoak aurkitzen dituzu,batez ere janaria.
Familiarekin ospatzen ditut eta azkenean ondo pasatzen dut.Gabon gaua nire gurasoen etxean egoten gara eta Gabon Zaharran nire bikotearen familiaren etxean.Gau honetan oso triste ipintzen naiz nire gurasoekin ez egoteagatik baina horrela da bizitza.
Nire etxea ez dut apaintzen baina aurten jaiotza eta Gabonetako zuhaitz txiki bat ipini dut.
Aurten,nire ustez,Gabonak tristeagoak izango dira krisiarengatik.Iaz,jendea,diru gehiago zeukan eta ez zitzaion gastatzea inporta baina orain gauzak oso txarto daude,jende asko langabezian dago eta lana daukatenak diru gutxiago irabazten dute.Egoera hau kalean nabaritzen da eta,batez ere,dendetan.
Dena den,egun hauek pasatu behar ditugu eta hobeto da ondo pasatzea familia eta lagunekin eta espero dugu datorren urtean orain bezala edo pixka bat hobeto egotea.
Amaia.Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Sarrera hau ikusten dudanean, harrituta geratu naiz; eta neure buruari esan diot gure irakasleek, garai honetan, irudimen handia daukatela. Zeri buruz hitz egin ahalgo genuke gabonetan? Erantzuna erraza da: gabonetik buruz. Beraz, hemen gaude guztiok gure gabonetako ospakizuna gora eta behera... Ai ene!!!
Nire kasutan, nire etxean Gabonetako Zuhaita eta Jaiotza ipintzen ditugu. Erritu batean bihurtu da. Normalean, abenduaren zubian plastikozko gabonetako zuhaitza apaintzen dugu eta jaiotza txiki bat ipintzen dugu. Hauekin, gabona hasten da. Gero, hogeita bost egun arte, erosketako lasterka hasten da: opariak, janaria, edaria... ero bihurtu arte.
Baina azkenean, gabon egunak heltzen dira, eta gabon gauean familia eta lagunekin oso ondo pasatzen naiz. Urte honetan, nire lurrako gabon kanta batzuk abestu ditut (kordobakoa naiz eta). Aukeraz baliatu dut nire alabari irakasteko. Gero nire emaztearen txanda da. Hemengoa denez, olentzerori abestu diogu. Ez dakit zergatik: alkoholagatik, janariagatik, gauagatik (gauak nahasten nau, neska!),... baina, niretzat, kantaren letra ikastea ezinezkoa da. Erderaz letra asmatu ahalko nuke, baina momentu honetan, euskeraz hori egitea ezin da.
Bukatzeko, gauza bakar bat esan dezaket: gabonetan gure etxea apaintzeko gu hobeto egoteko balio du. Modu nonetan, garai berezia dela konturatzeko balio dugu.
Gaur, orain, urte bakar bat falta zaizkigu hurrengokoak. Nola ospatu nahiko zenituzkete?
JOSE B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire etxean zuhaitza eta jaiotze berezi bat ipintzen ditugu. Jaiotzeak ez dauka Beleneko ataria, herri bat bezala da, animaleekin etabar.., baina ez dauka motibo erlijiorik.
Normalean oso nekatuta bukatzen dut jai honetan, nire etxera jende asko etortzen delako eta askenean lan asko da, baina ondo pasatzea saiatzen naiz.
Batez ere, opariak erostera joatea gustatzen zait eta gero nire umeen aurpegia ikustea.Nahiz eta txikiak ez izan, beti ezustean ditugu.
Yolanda V

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aurten nire etxean bi urteko alaba daukagunez, ibilbide berezi bat egin behar izan dugu, hau da, Pinetik Olentzero arte. Denok argi eduki behar dugu denboraldi hau umeontzat dela. Horregatik, denok edozein gauza egingo dugu egunak alaiak, dibertigarriak eta bereziak direlako. Gurasoentzat ez ezik, senide guztientzat ere umeen irribarrea ikustea garrantzitsuenetariko bat da. Horrela, denboraldi hau berezi bihurtzen saiatzen gara umeentzat. Beraz, gure gizartea fededuna ez bada ere, denok ospatzen ditugu gabonaldiak.
koldo 3c.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ume batekin etxean edukitzean aurtengo gabonak ezberdinak izan dira, politagoak noski!!!
Aurten bai ipini dugu zuhaitz bat apaingarriz beteta, panpinak ere leku guztietan, eta eguberri hauetan jaiotza ere ipini dugu etxean, nahiz eta ez jakin debekatuta zegoen idia eta astoa ipintzea ...kar kar, hori elizaren ustez.....
Dena den gabonetako sentimendua bakoitza darama bere buruan eta apaingarriak eta gauza horiek bigarren planoan, atzean, utzi beharko genuke!!!
Zorionak eta urte berri on!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
alberto 631978

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehen ez zitzaidan gabonak gustatzen baina seme-alabak dauzkagunetik dibertigarriak iruditzen zaizkit. Arbola, etxeko hormak apaintzen dugu, familia osoa (aitona-amonak, osaba-izekoak eta abar) biltzen ginen; Olentzeroaren eta errege magoen antolaketak (janaria eta edaria ipini…) Gainera, ez dakit zenbat lekutara joan ginen umeek ondo pasatzeko: herriko PINera, BECera, jaiotzak ikustera.... Alabak oso urduri zegoen eta azkenean erantsi zitzaigun…. Nahiz eta ondo pasatu nuen, azkenean oso nekatuta amaitu nintzen eta atseden hartzekolanera itzultzeko irrikan nengoen .

Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonak osoan etxetik kampora pasatzen gara. Orduan, gure etxean ez dago zuhatzik ezta jaiotzik ere.
Normalean Gabon-Gauan Salamancan joaten gara gurasoekin. Aitak zuhaitza eta jaiotza urtero ipintzen ditu, eta ohitura bat dauka: erregeko roskonen dagoen opariak beti egon behar da hurrengo urtean jaiotzean!
Gero, Urte Zahar-Gauan Muskizera joaten gara ezkon familiarekin etxe alokatuta batera, ia 30 pertson garelako!
Orain alaba bat daukadala, gutxienez zuhaitza ipiniko behar nuke, nahiz eta ez egon etxean, ezta?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri gabonak asko gustatzen zaizkit. Nire etxean gustiok oso tradizionalak gara eta gabon hauek asko gustatzen zaizkigu baina nire etxean ez dugu zuhaitza ipintzen eta belena ere ez.
Ni txikia nintzenean beti zuhaitza ipintzen nuen argiarekin eta abar eta urte bat belena ipini genuela uste dut.
Egun berria niretzat eta jende gaztea oso ondo dago irteerako baina niretzat erregeko eguna onena da, familia osoa nago eta gainera gustiok opari asko daukagu eta gustiok oso pozik gaude eta giro hori niretzat expeziala da.
Hurrengo urtea jende gehiago lana aurkitzea espero dut eta krisia bukatu denean gabonak lehen bezala izango dira.
Urte berrion guztioi.

V.B B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonak heldu dira urtero bezalakoak. Niri gustatzen zaizkit batez ere neguan direlako gainera hotza egiten du eta hirian argi asko piztuta dago. Hiritik paseatzea atsegina iruditzen zait, ordea ospatzea ez zaizkit batere gustatzen. Urtero bedin dira, egun osoak jaten eta edaten gainera oso luzeak dira egun asko daukagu ospatzeko.
Tradizioa handia da batez ere gure nagusientzat horregatik nahiz eta ez gustatu gabon gaua ospatzen ditut familia elkarrekin, ginera aurpegi ona ipintzen, afaria prestatzen, harrikoa egiten, eta betiko astuna aguantzen, hori txarrena da.
Urtezahar gua berdina da.
Hala ere opariak egitea beste gauza bat da, hori asko gustatzen zaizkit dendaz dena joatea, ospatzeko zerbait pentzatzea,dibertigarria iruditzen zait horregatik gehien gustatzen zaidana erregeak eguna da lehengo opariak elkar ematen ditugu eta azkenik jaiak amitzen dira eta denok lasaitu ahal dugu.
Urte arte
Ines B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonen egunak beti gustatzen zaizkit, familia guztiekin geratzen naiz, kalean giro ona dago eta opariak oparitzen ditugu. Beste eguna ere geratu ahal izaten gara baina gabonen egunetan ez dago aitzakiarik.
Nire etxean ez dut zuhaitza ipintzen ezta jaiotza ere baina gorosti pixka bat eta mihura ipintzen ditut. Nire aitaren herrian gauza horiek hartzen ditut. Gorosti hartzea debekatuta dagoela dakit baina pixka bat hartzen dut, tradizion da nire etxean. Nire gurasoen etxean zuhaitz handia eta jaiotza ipintzen dugu. Haiek eta biok gauza horiek ipintzen ditugu: plastikozko zuhaitza eta jaiotza handia dira eta argiak ere dauzkate. Abenduaren lehenengo asteburuan ipintzen ditugu, tradizionalak gara!
Nire auzokideek fatxadan olentzero txikiak edo Papa Noel txikiak ipintzen ditu baina hirurek beren balkoian gabonen gauza beteta ipintzen dituzte. Orterada dela uste dut eta urtero gauza berdinak ipintzen dituzte. Lehenengo urtean ikusi nituenean izugarri geratu nintzen eta gustatu zitzaizkidan baina urteak pasatzen dituen arabera horterak eta itsusiak iruditzen zaizkit.
Orain gabona bukatu da eta apaingarri horiek gordetu dira datorren gabon arte.
Zorionak eta urte berri on denoi!
Maria B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehen beti nire amaren etxean Gabonetako zuhaitza eta jaiotza ipintzen genuen. Orain nire etxean ezer ez ipintzen dut.
Txikitan zarenean Gabonak gauza berezia zen. Gehien guztatzen zitzaizkigula Erregeak zirela uste dut oso lilugarria zelako dena opariak beteta ikustea.
Orain, helduan, Gabonak beste modu batean bizitzen gara, ez dira hain bereziak.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Apaingarriak ez daukat nire etxean baina dendatik edo etxeetatik aurki ditzakezu. Xelebreenak zuhaitzak, olentzeroa edo errege magoak dira. Nahiz eta jende asko gabonak xelebratu ez zait batere gustatzen, horregatik jan eta jan egiten dugu eta kito. Ez gara bizitzen erlijioa eta ez gara joaten mezara.
Normalean familiarekin biltzea hoberena da beno ez badago relazio txarrik.
Kalean jendea humore ona dauka eta erlazioak hobetzen dira adibidez denok urte berri on edo zorionak ematen dugu.
Mutilak beste moduan bizitzen dira gabonak. Jostailuak eskatzen dituzte eta egun honetan denbora librea aprobetxatzen dute.
Gehienetan modu batean xelebratzea merezi du baina Kontuz ibili behar da Gabonetako gehiegikeriekin.
Y.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonak ez dira nire gustukoen jaiak, nahiz eta txikitatik ospatu. Gabonetako zuhaitza, argiak edota jaiotza jartzen ditut etxean. Egia esan, neuk soilik ipintzen ditut horrelako gauzak. Betidanik horrela izan da eta nire etxeko ohiturak horrela jarraitzen du. Izan ere, gurasoen etxetik joan arren, gabonetan nire gurasoen etxera joaten nintzen gabonetako gauzak jartzera, eta horrela izan zen nire alaba jaio arte. Orain nire etxean gabonak ospatzen ditugunez neuk jarraitzen ditut gabonetako gauzak ipintzen.
Aurten, pixka bat desberdinak izan dira gabonak. Nire alabarekin bi urte besterik ez dituela, pozik pasatu dugulako. Olentzerorekin eta Erregeekin asko disfrutatzen ditu alabak eta opariekin asko jolasten ditu. Eta berak disfrutatuz gero, geuk ere ondo pasatzen dugu.
Hala eta guztiz ere gabonak tristeak direla uste dut. Orain dela sei urte nire ama hil zen eta harrezkero, batez ere gabonetan, ama sarri gogoratzen dut eta nire familiari gauza bera gertatzen zaio. Badakit ama gogoratzen ona dela, bizirik jarraitzen baita, baina gogorra da ospakizunetan ez ikustea.
Benetan gabonak ez ospatzea nahiago izango nuke. Betidanik pentsatu dut jai horiek oso komertzialak direla eta dirua gastatzeko besterik ez dutela asmatu. Baina jarraitzen dut ospatzen, eta opariak erosten. Horrela da bizitza ikusten duguna egiten dugu.
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire etxean, txititan,gabonako jaietan zuhaitz handi-handia ipintzen genuen eta hiru neba-ahizpa apangarriak ipini behar izaten genituen eta beti jaiak bukatu eta gero guztia jaso behar izaten genuen. Olentzeroa etortzen zen zuhaitzaren ondoan opariak uzten genituen. Oso dibertigarria ospatzea eta prestatzea jaiak.Orain ez zait ezer gustatezn jaiak eta nire etxean ez dut ezer egin, ez dut zuhaitzik ipini eta egunak normala bezala bizi naiz baina beti norbaitek arraroa deitzen didate.
Nire ustez, jaietan nahiko jaten dugu eta edan ere bai, horregatik,eztabaidak izaten dira.
Zorionez,urte honetan bukatu dira.
Mila 1 B