2012/03/09

AHAZTU EZIN DENA

Duela gutxi familia batek bere txakurra auto barruan ahaztu zuen, leiho guztiak itxita. Arduragabekeria honen ondorioz, txakurra hil egin zen, itota. Txakurrak azken hatsa eman bitartean familia IKEAn erosketak egiten ari zen, imajinatu gabe txakurraren egoera eta are gutxiago haren oinazea. Autora bueltatzean hasi ziren aieneak eta penak, familiak ezin zuen sinetsi gertatutakoa ezta txakurra hilda zegoela ere.

Tamalez, hau ez da txarto bukatu duen lehen ahazte kasua izan eta seguruenik ez da azkena izango. Orain arte, egon egon dira halakoak eta beronetan auto barruan ahaztu dutena ez da animalia izan, baizik eta umeak.Niri neuri zaila egiten zait halakoak ulertzea, hots, umea edota txakurra auto barruan geuk sartu dugula ahaztea, umeak txikiegiak baitira bakarrik sartzeko eta txakurrek norbaitek atea zabaltzea behar baitute, oraindik “Pantxo” bezalako txakurrik ez dago eta.

Hala ere, badago honi azalpenik aurkitzen dionik. Gizarte erritmo honetara egokitzeak ahalegin handia eskatzen digu, zenbaitetan egunaren 24 orduak ez dira nahikoak eginbeharreko guztiak egiteko, eta presio hau omen da halako deskuiduak eginarazten dizkiguna, heriotza bat deskuidua dei badaiteke. Halaber,egia da, nahi izanez gero, dena justifika dezakegula, baina seguru nago familia hauek behin baino gehiagotan damutu direla zorioneko deskuiduaz, norberaren umea, edo sarreran aipatutako kasuan txakurra, norberak egindako deskuiduaren ondorioz hil dela jakinda bizitzea oso gogorra izan behar baita.

Zer uste duzue? Badute justifikaziorik halako kasuek? Nahiko zigorra da heriotza horrekin bizitzen jarraitzea?

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Halako gauzak gertatzea ulergarria da, baina ezin da justifikatu. Txakurra hiltzen uzteagatik isun izugarria ezarriko baliete, beste pertsona batzuk kontu handiagoz ibiliko lirateke, beraz, gogor zigortzearen aldekoa naiz. Hala eta guztiz ere, kontuan hartzen badugu antzeko nahigabeak umeekin ere gertatzen direla, onartu beharko dugu jazotakoa ez dela batere harrigarria. Nire esku egongo balitz, seme-alabak edo txakurrak izatekotan, azterketa zorrotz bat gainditu behar izango litzateke. Horrela ez genituzke "istripu" guztiak desagertaraziko, baina kopuru handi bat, behintzat, bai. Badakit faxista samarra dela, baina, nire ustez, hobe da faxista izatea haurrak edo animaliak hiltzea baino.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nire ustez , halako kasu ez dute justifikaziorik , nahiz eta batzuek pentsatu baietz .Ezin dut ulertu nola pertsona bati bere txakurra edo ume bat ahaztu ahal zaion autoan , eta esaten dutenak lelokeriak edo deskuidoak direla esango nieke gauza horiek aitzaki direla eta deskuido horiek ezin direla justifikatu .
Horrez gain , pentsatzen dut ez dutela nahiko zigorra heriotza horrekin bizitzen jarraitzea .Pentsatzen dut kasu barzuetan kartzelara joan behar izango lukete eta horrela haiek eta beste batzuek ikasgaia ikasiko lukete.
Jose

S. G. (Gurutzeta) dijo...

Hasteko, txakurraren kasua ez da, nire ustez, deskuidua, baizik eta arduragabekeria izugarria. Familiak ez zuen txakurra ahaztu kotxearen barruan, haiek txakur gizajoa han utzi zuten IKEAn ezinezkoa baitzen txakurrarekin sartzea. Familia arduragabe horri sekulako isuna ipiniko nioke. Beste kasu batzuetan, berriz, gertaera oso ondo ikasi behar da.

Adibidez, umea kotxean ahaztea nahiko gogorra da. Amak edo aitak ez dute inoiz halako gauzak egin nahi, eta gertatuz gero, pertsonaren egoera kontuan hartu behar dugu. Egoera batzuetan -gurasoek estres handiaren garaian bizi badira, esaterako- halako gauzak gerta daitezke. Ez dago justifikaziorik, jakina, baina ulerkorragoak izan behar dugu. Oso erraza da esatea geuk ez genukeela gure umea kotxearen barruan ahaztuko, baina gauza bat oso argi izan behar dugu: beti ezin dugu gure burua kontrolatu. Hau da, kanpoko faktoreek, adibidez, estresak, gure buruan ondorioak izan ditzakete, eta gehienetan, geu konturatu gabe. Horregatik, halako zorigaitzak ez dira, nire ustez, zigortzeko, gurasoek jada betiko zigor ikaragarria izango baitute.

Anónimo dijo...

Duela lau urte irratian ume txiki bat auto baten barruan hil zela autoan bero handi egin zuen eta.Bera amari ahaztu zitzaion.Nik ezin izan nuen abiste hau sinetzi.Oso larria da animali bat ahaztu baina ume bat!!!.Ez dauka barkamenik.Umeak ez dira animali bezalakoak ahazterako..Lau edo bost honi buruzko albisteak entzum ditut.Nik ez daukat hain gogo txarra,batzuetan gauza batzuk ahazten zaizkit;giltzak,erosketak...Kasu hauek ez daukate justifikaziotik
victor m a2

Anónimo dijo...

Beren lekuan ez nuke nahi egon. Gixajoak: txakurra baita bere nagusiak ere! Justifikazioa ez da kontua, kontzientzia baizik. Nire ustez, beti justifikaziok aurki ditzakegu. Izan ere, gure bizitza justifikazioren beteta dago. Gauza asko txarto egiten ditugu eta gure burua barkatu behar dugu, noski, baina nik uste dut justifikazio bat edukitzea ez dela nahikoa, larruan gozo bizitzea baino. Gauza bat egin baino lehen ondorioak pentsatu behar ditugu. Azkenean soilik malur bat gertatuz gero, gure portaera zuzendu behar dugula badirudi. Hau da arazoa. Esaera zahar batek dionez: luzez pentsatu eta laster obratu. Nire ustez hau da bidea, eta horrela aritu behar dugu.
X