2010/03/12

KAGUEN TXOS!!!

Gaur egun txarra dut . Ez, hobeto esanda, egun ona nuen eta norbaitek edo zerbaitek nire onetik atera nau. “Gaur egun zoragarria dugu, baina , ziur aski, baten batek izorratuko digu” zioen horma-irudi batek. Bada, horixe gertatu zait.

Ohetik altxatu eta poz-pozik hasi dut eguna. Igogailua hartu eta txakurra paseatzera zihoan auzoko ergel bat erretzen ari zen barruan. Duela gutxi utzi nion erretzeari eta, gainera, ezin ditut txakurrak leku txiki eta itxi batean jasan. Begiratu diot goitik behera eta ondoan pitbulla zeukala konturatzean isiltzea erabaki dut.

Korrika metrora joan naiz eta eskailera automatikoetatik ziztu bizian jaisten ari nintzenean lodikote bik ez didate pasatzen utzi. Edukazio osoz, mesedez kentzeko esan diet eta kendu direnerako metroa joan egin zait. Atzera begiratu dut eta “eskerrak” eman dizkiet . Dirudienez, nire amaren ezagunak ziren, berataz zerbait esan baitidate.

Bero bero, kalean hotz egin arren, lanera heldu naiz eta ez naiz ausartzen nire nagusiarekin eta lankide batzuekin gertatu zaidana kontatzen ... (zuengan konfiantza dut kontatzeko, baina haietaz pentsatzen dudana hemen idazten badut, jai dut. Esaten dute blog potroso hau ez dutela irakurtzen, baina, …)

Aspaldi honetan, ez dakit , baina, badaude amorrua ematen didaten gauza asko eta asko. Eta zuek, zerk ateratzen zaituzte zuen onetik? Zerk ematen dizue amorrazio handia? Ea denon artean gehien izorratzen zaituztegun gauzen zerrenda egiten dugun!!!


13 comentarios:

Anónimo dijo...

Hipokrisia. Gure gizartean,hori da gure arazoena. Egiten ez duena jendeak esaten du. Kalean irudia ematen dugu eta etxean kontrakoa da.Askotan gauza bat esaten dugu eta beste bat egiten dugu.
Politikan, hopokrisia asko dago.
I.A.A

anonimo dijo...

Niri amorrazio asko ematen zait leku batean sartzen naizenean eta norbait agurtzen dut eta ez du ezer esaten , normalean gauza horiek ez zait gustatzen .
Nire ustez jendea oso falftsua izaten da , arpegira gauza bat esaten du eta gero bizkarara beste gauza bat esaten du .
Niri jende faltsua ez zait gustatzen , ez du egia esaten eta.
Jose

Anónimo dijo...

Nahiko pertson lasai bat naizela pentsatzen dut, baina egun txarrak daude. Lehenago nire ondoko auzokideak- eta ez zen mutil txiki bat- egunero ordu osoan tronboi edo bezalako instrumento bat tokatzen zuen, eta egia esateko, sarritan instrumentoarekin bere buruan emateko gogoak nituen. Gainera, dirudienez, ikasten ari izaten zen eta beti abesti berbera tokatzen zuen. Egun batean, Jainkoari eskerrak, jotzeari utzi zion.
Soraya

Anónimo dijo...

Gehien gorroto dudanetariko gauza bat da goizez alfonbrak astintzen dituzten etxekoandreek ikustea. Ez zaie inportantzen lehio azpitik norbait pasatzen bada, beti ezikusiarena egiten dutelako. Eskolara joaten diren haurren gainean beren zikinkeriak botatzen ikusteak nire onetik ateratzen nau eta haur horiek euren seme-alabak edo bilobak izatea benetan nahiko nuke. Izugarrizko umore txarrez jartzen nauen beste gauza bat da txakurren jabeek haiek botatzen dutena lurrean uztea. Nik, neurearena beti garbitzen badut ere, gero erreta dagoen jendearen komentarioak jasan behar ditut. Gizartean sartuta bizitzea, indarkeriaz baliatu gabe, benetan zaila dela uste dut. Batzuetan ez zait batere arraroa iruditzen tiroka hasten den jendea egotea. Harritzen nauena da, ordea, horrelako jende gehiago ez egoteak.
Ana Pi.

Alvarito dijo...

Nik uste dut gizarte honetan oso geurokoiak garela eta nire ustez ez dago errespeturik, adibidez pertsona lodi bat ikusten dugunean ia beti barre egiten dugu hark gu ikusi gabe eta horrelako gauzak ez zaizkit ezer gustatzen. Horregatik heziketa ona edukitzea behar-beharrezkoa da bestela gizartea gero eta txarragoa izango da.Nahiz eta esperantzak eduki, egoera hau aldatzea oso saila dela uste dut.
Rodrigo.

Marimar dijo...

Nik normalean asko errespetatzen diet adinekoei,baina bultzada asko ematen dizkidatela lehenengoak izateko ateratzen nau nire onetik, adibidez, autobusako geltokian,bultzada bat ematen dizute haiek zu baino lehenago autobusara igotzeko.

Anónimo dijo...

Nire ustez,gizarte honetan,jendea beraz ikusten du.Nik ez daukat arazorik jendearekin,baina,nik pentzatzen dut,jende asko ez daukala errespeturik.Medikuarengana joan behar dudanean,beti,beti,beti, adineko bat kolatzen nau ;eta autobusean bultzatu zaituzte,eseri bat artzeko.
Maria Liebana

Anónimo dijo...

Amorru handia ematen dit bi aurpegi desberdin daukan jendeak, hau da, jende iruzurtiak.
Pertsona batekin dagonean, beste pertsona bati buruz txarto hitz egiten du eta bestearekin dagoenean, kontrakoa. Era berean, edozein gauza gaizki egiten badu eta zerbait txarto ateratzen bada, inoiz ez da bere erruduna, bestearena baizik. Gainera, badaezpada berehala biktimaren papera hartzen du.
Benetan, honek izorratzen nau, pertsona hauek pentsatzen dutelako gurekin egin dezaketela nahi dutena, sentimenduekin zein pentsamenduekin jolastuz.
Badirudi dena berdin zaiela beren helburuak lortzeko. Penagarriak diralakoan nago.
J.R.-gurutzeta

Anónimo dijo...

Nire ustez gizarte honetan hipokrisia handia da.Errasa da egia esatea baina txarrena gara.Beti haiek txarra direla pensatzen dugu baina gu zer garen?
Ivan.A

Anónimo dijo...

Ni metrotik jaisten naizenean eta jendea sartzen saiatu denean, amorrurik gehiena ematen zaidana da.
Ezin dut ulertu zergatik jendea ez duen ulertzen denok momentu berean ezin garela sartu eta irten, lehen irten ete gero sartu...
Normalean gizarte honetan jendeak errespetu gutxi du denetarako baina denok; zaharrek uste dute zaharrak direnez dena merezi dutela, gazteek gero eta errespetu gutxiago daukate eta helduek beren buruaz begiratzen dute besterik ez begiratzen.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Nire ustez gaur egun jendeak errespetoa galgu du. Adibidez eskaileran elkar ikusi dizutenean gero eta auzoko gehiagoek ez dute agurtzen. Bakoitzak bakarrik zurea kexkatzen du, lehen, ordea, berehala laguntza eskaini zuten.
Ana

Anónimo dijo...

Gaur egungo gizartean pertsonek adeitasuna galdu dute.Hainbeste adeitasun eza ikusten da telebistan, eta aldi berean, hainbeste bortizkeria ezen ez gaituen ezer harritzen. Hau dela kausa,portaera ona galdu da, are gehiago, gero eta pazientzia gutxiago daukagu. Alde txarra ikusten dugu gauzetan, horregatik, esaterako, guk errespetoa eduki behar dugu helduekin baina zergatik haiek ez dute gauza bera egiten?
A.J

Anónimo dijo...

Gehien gorroto dudan gauza tabakoa da. Etxera ailegatzea eta nire arropa guztian kearen usaina edukitzea ez dut jasatzen. Horregatik azken bolada honetan tabernak ere gorrotatzen hasi naiz.
Dena den, ez dut esperantza galtzen eta espero dut tabakoaren kontra dagoen legea behin betiko jartzea.
Marta