2013/12/05

LUZE JOKO DU

Ez dakit hau kontatu ahal dudan blogean. Urteetan irabazitako prestigioa dut eta galtzeko arriskua hartzen dut kontatuz gero. Baina zuek komentarioetan “drogazaleak, zurrutazale amorratuak, putazaleak eta ninfomanoak” zaretela aitortuta, nirea peccata minuta, inportantziarik gabeko zerbait da.

Urteak ditut aldean, baina orain dela ez asko gaztea izan nintzen, laurogei edo laurogeita hamarreko hamarkadan. Garai hartan ugari izan ziren musika munduan egun bateko ospea izan zuten taldeak eta abeslariak. Gutxi batzuk onak eta beste asko, gehienak, txarrak. Izenik ez dut esango lehen komentatu dudanagatik, baina1989an “Cuarenta pricipales” irratian orduro jartzen zuten abeslari karan horietariko bat Bilbora zetorrela entzun zuenean hortxe zegoen leihatilen aurrean sarrerak erosteko zain nire lehengusina.

Hortxe zegoen bezperatik, gaupasa egiten. Beno, hortxe geunden lehengusina eta ni, biok, ilaran, ilara luze-luze batean. Futbol-zelai bi betetzeko beste neskato zeuden ilaran, baina diskoteka txiki-txikia, guztiok sartzeko tokirik ez, beraz.Kalkuluak eginda, arazo handirik gabe sartuko ginela uste genuen.

Gau hotza egun hartakoa. Hamarretan leihatilak zabaldu eta lehenengo sarrerak hasi ziren saltzen. Denok urduri eta berriro kalkuluak egiten, gauean ilara luzatu egin zen, nonbait. Gure txanda zenerako, sarrera guztiak salduta. Kaguuuuuuuuen txos! Aste bete eman nuen ohean gaixorik, gripeak jota. Harrez geroztik ez naiz ilaran inoiz jarri eta ez naiz jarriko, ezta ogia erosteko ere.

Inoiz egin duzue ilara? Zertarako egingo zenukete? Zertarako ez?

19 comentarios:

Anónimo dijo...

Inoiz ez dut itxaroten gaupasa egin baina, noizean behin ilarak egin ditut. Batez ere, gaztetan! Gaztea nintzenean une horretako abeslaririk ospeena etorri zen Bilbora eta gazte gehienek bezala nik ere kontzertura joan nahi nuen. Sarrerak saltzen hasi bezain laster hara joan nintzen sarrerak erosteko asmoarekin. Ez dut gogoratzen zenbat denbora itxaron genuen baina, behintzat lau ordu aldera egon nintzen ilara egiten. Egia esanda, jende asko bazegoen ere, ilara nahiko azkar zihoan eta oso ondo pasatu nuen. Lagunekin nengoenez dibertigarria izan zen eta gainera, azkenean sarrerak erostea lortu genuen. Horregatik, une horretan merezi izan zuen ilara egitea. Gaztetan ere sarritan egin nituen ilarak diskoteka batzuetara sartzeko. Une horretan horiek diskoteka famatuenak ziren eta denok hara sartzen saiatzen ginen. Diskoteka sartu ostean sarritan giroa ez zen pentsatu genuen bezain ona, jendez beteta zegoelako. Hainbeste jende egonez ezinezkoa zen mugitzea eta azkenean beste diskoteka batera joan behar genuen. Hori bai ergelkeria zela!
Dena den, egun ez dut ilarak egiten ,denbora galtzea gustatzen ez zaidalako. Are gutxiago ilarak egiten ditut zerbait erosteko edo sarrerak lortzeko. Uste dut gehienetan modak direla. Denok une berberan gauza bera lortu nahi dugu eta horregatik ilarak dago. Moda pasatu ostean errazagoa da gauza hori lortzea. Nire iritziz ilarak egitea denbora galtzea da horregatik, ez nuke ilara egingo ezer erosteko, itxaron ezean gauza asko erosi dezakegu eta. Berdin da gauza horiek modan dauden edo ez.
Nuria

Anónimo dijo...

nik ilara batean itxaron behar nuen eta zelako ilara! luzeegia zen eta itxaron behar genuen hiru ordu kontsertura sartzeko baina sartu egin genuen. Egia esanda, jende asko bazegoen ere, ilara ez zihoan oso azkar baina oso ondo pasatu nuen nire lagunekin. hala ere, sartu genuenenan kontsertura teloneroak zegoen eta oso astuna zen abeslaria nire ustez oso txarto abesten zituelako.

nik beste ilara bat egingo nuke beste kontsertu ala pelikula bat ikusteko. adibidez thirty seconds to mars ikusteko asko gustzaen zaidalako

Janire Cabrera

Anónimo dijo...

Nohizean behin,ilara egin dut,sarreraren bat erosteko,denda batean zerbait ordaintzeko edo monumenturen bat ikusteko baina,ez zait batere gustatzen ilararik egitea,beraz,egin baino lehen,oso argi eduki behar izaten dut ilara egitea merezi duela.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Behin egin nuen ilara kurtso batean apuntatzeko. Gau osoan kartetan kolasten eta momentu onak pasatzen egon ginen.
Hizkuntza eskoletan zen eta batzuetan jendez beteta zegoen. Azkenez ez zegoen arazoak apuntatzeko eta guretzat oso arraroa zen ez zegoela jenderik.
Asteburuetan ilaran geunden diskotekara sartzeko. Modan zegoen eta ez zen oso handia. Horregatik ordu erdi pasatzen genuen itxaroten. Lehen merezi zuen baina orain pentsatzen ez du merezi gainera barruan jendez beteta zegoen eta ezin izaten zuen mugitu.
Orain modan dago beherapenetan ilara egitea baina uste dut ez du merezi gauza hori egitea.
Y.G.

Anónimo dijo...

nik inoiz ez dut ilara handia egin.Oraindik ezer ez dut ezagutu zerbait hainbeste importante ilara handia egiteko.Kontzertu batera joan nahi badut ez daukat problemarik sarrera aurkitzeko.
Gogoratezen dut behin batean futbol partidua ikusi nahi nuela eta azkenean ilara ez egiteagatik sarrera gehiago kostatzen nintzen baina bueno ilara aurreztu nuen
Ruben

Anónimo dijo...

Momentu honetan gogoratzen zait duela ama bost urte edo Max Centerreko zineman ilera luze bat egin nuela, bai, beste garai izan zen denok badakigu garai honetan hori ezinezkoa dela pirateriako errunuda delako edo oso garestia delako edo bi gausa horiek direlako.
Gigoratzen zait egun hauetan udan geundela eta uzerdi asko neukan eta ia lipotimia sortu zitzaidan.

J. C. (BOGA)

Anónimo dijo...

Normalean ez zait gustatzen itxarotea, beraz, gauza gutxiengatik egingo nuke ilara. Musikazalea naiz, eta gustoko ditudan abeslariak edo talde bereziak ikusteko bakarrik egin dut ilara luzeak. Nerabea nintzenean batez ere, ordu batzuk itxaroteko gai nintzen baina sarrerak lortzeko ilara batean gaupasa egiteari gehiegi deritzot eta ez dut inoiz egin.

Egin nuen azken ilara orain dela urte bat eta erdi gutxi gorabehera izan zen, Madrilen ospatu zen "Sonisphere" jaialdira sartzeko. Sarrera lortzea erraza izan zen baina gero sartzeko orduan oso desberdina izan zen eta ilara luze bat egin behar izan nuen. Gainera, gero, jaialdi guztietan bezala, barruan egotean gauza guztietarako egin behar dira ilarak; komunera joateko, edariak erosteko eta abar. Dena dela, itxaronaldia merezi izan zuen, musika talde liluragarriak ikusi nituelako, batez ere Metallicarena oso kontzertu berezia izan zen niretzat eta amaieran, zorionez, gitarra jotzeko punta bat arrapatu nuen.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Ni txikia nintzenean urtero hilara handia handia egin nuen Errege Magikoak ikusteko. Gogoratzen zazpi urterekin ia ia hiru ordu egon nintzen Meltxorri opariak eskatzeko eta azkenean Baltasarrekin egon nintzen eta ez zait batere gustatzen eta askenean egun horrek ez nuen ezer eskatu oso haserre nengoen eta.

Hamasei edo hamazazpi urterekin Warner bros parkean nire lagunekin hilarak handia egin genuen jende asko zegoelako eta inposiblea zen bestela montatzea, vaina bakarrik hilera hauek egin ditutez nago hain soratuta beste gausak hilara egitea.

Ez zait gustatzen hilara itxarotea, dena dela, etorkisunean seme-alaba edukiko banu, berriro hilarak egin behar izango nituzke.

V.B.

Anónimo dijo...

Egia esanda ilera asko egin ditut.Azkena Gijonen izan da Mark Knopfleren kontzertua ikusteko. Kontzertua izan zen leku zoragarri batean,Gijoneko Unibertsitatean baina sarrerak oso estuak ziren eta azkenean ilara luze bat egin behar nuen baina ilara egitea merezi zuela uste dut.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

noizbenka denok ilara egin behar dugu, zerbait erosteko, zineman, supermerkatuan..niri ez zait batere gustatzen ilarak egitea baina ezin dugu beti lehenak izan.
badago gauzak merezi dituela ilara egitea, adibidez kotzertuak (gustatzen zaizun bat noski) horretarako ez nuke importa ilara egitea baina kontzertuak bakarrik.
One (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Nire bizitzan iloara asko egin ditut, baina batez ere ilara bat gogoratzen dut, San Mames, futbol zelaian, gau bat pasatu nuen Erregearen Koparen finala sarrera erosteko, beste garaiak ziren, ilara hartan oso ondo pasatu nuen jendearekin, kalimotxo edaten genuen eta farre egiten genuen.

Gau hartan jende asko ezagutu nuen eta harekin geratu nintzen madrilen Athletic animatzeko.

Iñigo M.

Anónimo dijo...

Jendea gaztea denean, edozein gauzarako nahiko zalea izaten da ilara egiteko. Nahiz eta eguraldi txarra egin, batzuk kontzertu batera joateko aste bat arte ilara egiten egon ahal dira.
Gaztetan kontzertu batzuetara eta Athleticen kopa azkenaldietara joateko ilara egin nuen ere, baina ordu batzuk bakarrik itxaroten sarrerak erosteko egoten nintzen.
Orain, ordea, lan kontratu ezmugatua harrapatzeko bakarrik ilara egingo nuke pazientzia galdu baitut eta orain supermerkatuan bakarrik ilara egiten dut.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Egia esan, inoiz ez dut egin ilara luzeegia, ez daukadalako pazientziarik leku berean denbora asko egoteko eta, zorionez, momentuz ez dudalako aurkitu ezer hainbeste merezi duela.

Bakarrik igarotzen dut denbora asko itxaroten Gabonetan, Erregeak ikusteko nire seme-alabekin, beste erremediorik ez baitaukat.

Beraz, ez nukeela ilara luzea egingo diru asko lortzeko kasuan izan ezik uste dut. Kar,kar,kar...

V.Vera

Anónimo dijo...

Ez daukat pazientziarik itxaroteko, Horregatik ez dut ilarik egiten sahiestu ahal badut.Baina denok prezioa daukagu.
Barakaldon beren produktuak (etxetresna elektrikoak, telebista, etabar) merkeagoak saltzen dituen denda bat dago.Hori dela eta egunero ilara luzea dago.Zerbait erosteko bi edo hiru ordu itxaron behar izan dut.Batzuetan denbora pasatzeko liburu bat eraman dut, baina beti hitz egiteko gogoa daukan norbait aurkitzen dut.Garbigailu, telebista ..erosi nahi badituzte horri buruz hitz egiten hasi gara eta tableta, ordenagailua... erosi nahi badituzte eguraldiari buruz hitz egiten dugu.
Ilara bat ez itxaroteagatik, gona zoragarria berriro apalategian uztea gai naiz.Harategian edo edozein janari dendetan hiru edo lau pertsona itxaron ari direnean,une batean menua aldatzen dut eta erosi gabe beste denda batera banoa.Horregatik nire etxean inork ez dit galdetzen ea zer dagoen afaltzeko,dakitelako dagoen ilaren menpean dagoela!
I.V.

Anónimo dijo...

Edozein egunetan ilera batean ipini behar gara zerbait erosteko, supermerkatuan, denda batean… baina gogoan daukadan aldi batean lau ordu egon nintzen ilera batean telebista bat erosteko. Lagun batek esan zidan barkaldoko denda batean telebistak merkeagoak zirela, orduan, horra joan nintzen. Dendara heltzerakoan ilera dendarean kanpoaldean amaitzen zela ikusi nuen eta hor hasi zen lau horduko itzaronaldia. Denbora itzaron eta gero telebista erosi nuen eta ehun euro aurrestu nituen, ez dakit zergaitik saltzen dituzten hain merkeak, baina arratsaldea galtzea importa ez bazaizu eta ehun euro aurrestu nahi badituzu gutxi gora-bera, joan zaitezte "casa del electricistara"

jorge.s

Anónimo dijo...

Bai, nola ez! Nire bizitzaren zehar ilada asko egin behar izan ditut. Oso urrunera joan gabe, azken aldiz atzo izan zen. Nire alaba txikienak Sestaoko kontserbatoriaren abesbatzarekin abesten zuen eta hara abiatu ginen nire ama eta ni bera ikustera.

Denborarekin soberan gindoazela pentsatzen genuen baina guztiz harrituta geratu ginen ilada ikustean heltzerakoan. Urrunetik ikusten zen gutxienez berrehun pertsona zeudela han bilduta. Gainera hots handia egiten zuen eta, are gehiago, ea erdi ordu itxaron behar izan genuen aretoan sartzeko. Zorionez sarrerak jadanik geneuzkan baina hala eta guztiz ere gehiegizkoa aurkitu nuen ilada.

Beste alde batetik, gehien denbora ematen dudan ilada batean itxaroten hemengo polikirolegian izan da. Ni Sestaokoa naiz baina orain dela 3 urte Barakaldora etorri nintzen bizitzera. Nire haurrak betidanik eskolaz kanpokoak egin dituzte eta gimnasia erritmikoa egiteko apuntatu nahi nituen Lasesarreko polikiroldegian.

Hango langileek esan zidaten oso zaila zela eta lekurik eduki nahi banu, hobea zela goizeko seiretan joatea. Niri oso goiz iruditu zitzaidan leihatilak normalean zortzietan irekitzen dituztelako. Adarra jotzen ari nindutela pentsatu nuen eta horregatik ez nien kasu handirik egin. Badaezpada hurrengo egunean zazpietan joan nintzen eta heltzerakoan konturatu zitzaidan arrazoi zeukatela… Jende pilo bat zegoen han ilada bat egiten eta gainera ez dakit zergatik baina egun hartan leihatilak egon ziren itxita bederatziak arte. Ba, han eman behar izan nuen goiz osoa ezer egin gabe, ITXARON izan ezik… Beno, azkenean nahi nuena lortu nuen, behintzat…

Anónimo dijo...

Askotan ilarrak egin ditut baina gehiago gogoratzen dudan pasaden urtean egin nuen Erroman. Oporretan joan nintzen nire bikotearekin eta egia da ilar asko egin genuela baina txarrena zen Vaticanoaren barruan hiru ordu pasatu genuenean eguzkitan Capilla Sixtinara sartzeko. Erroman udan gutxi gora-behera berrogeita bost gradu egiten da, horregatik, han egotea jasanezina zen. Hori bai, itxarotea merezi zuen.

Bestalde, kontzertuetara joateko ilarrak ere egin ditut. Fito eta fitipaldis gustatzen zaizkit eta lau aldiz joan naiz bere kontzertuak ikustera. Gero, Port Aventuran udan jende asko dago eta orduan, denbora handia itxaron behar duzu atrakzioetara igotzeko.

Nire ustez, itxarotea pena merezi badu, ez zait axola ordu eta ordu pasatzea.

ALBA L.



Anónimo dijo...

Ilara asko egin ditut nire bizitzan eta denak gogoratzen ditut. Batzuk amaiera ona izan zuten eta beste batzuk txarra. Hiru ilara gogoratzen ditut. Lehena bilbon izan zen eta Athletikeko partitudo batentzako sarrera izan zen ez dakit zenbat ordu eman nuen San Mames kanpoan baina azkenean sarrera lortu eta partidua irabazi zuten zorionez.

Bigarrengo ilara itxaron nuena Roman izan zen, koliseoa ikusteko eta ilara horrek inoiz ez zela amaituko zirudiuen 5 ordu egon nintzen han zutik tontoa egiten eta nire burutik pasatu zen ilarak ateratzea eta beste leku batera joatea azkenean han geratu nintzen eta merezi izan zuen.

Azkenengo ilara bbk batean izan zen eta egon nintzen gaueko hamarretatik goizeko zortzietaraino eta gaua osoa han barruan pasatu ondoren lagun bat bidali zidan mezu bat esanez gurutzetako bbk ez zituztela sarrerarik jarri.

Orduan ba guztiak pasatu dugu ilarak nire ustez batzuetan pozik amaitu dugu eta beste batzuetan norbaiti hilik nahian, baina horrela da bizitza.

Ivan Brey

Anónimo dijo...

Edozein ilaran bazaude eta fijatzen bazara,konturatuko zara jarrera desberdina dagoela gizonen kasuan eta emakummen kasuan.Gizonez pazientzia gutxiago daukate gehienetan.
Nik ilara egiten dut baina ezinezkoa denean,batzuetan denbora asko galtzen bait da halako egoeretan.
Kontzertu baterako egiten dituzten ilarak harrigarriak dira.Baina konturatzen bazara jende asko oso gaztea izaten da eta haientzat ez da esfortzu handia izaten.Ondo pasatzen dute taldeka joaten direlako eta abeslea oso gustatzen zaielako.
Nik gorrotatzen dut eskuko telefono denda batean sartzen naizenean.Gehienetan jendez beteta daude eta pertsona bakoitzarekin denbora luze egoten dira.
Amaia.