2013/12/13

ESKU GABE

Txiza egiteko manerak eta manerak daude. Zutik, eserita, kukubilko eta, nire gustukoena, esku gabekoa. Egiten dudan gehienetan punteria neurtzen dut. Puntu jakin bat aukeratzen dut eta hor ibiltzen naiz dianan bete-betean asmatzeko kapaz naizen neurtzen. Egia esanda, urteekin punteria galtzen ari naiz eta ez naiz lehen izan nintzen pistoleroa. Orain batzuetan kale egiten dut eta tiroa kontrako bidetik ateratzen zait.


Baina gaurko sarrera honetan ez dut manera hauei buruz hitz egin nahi, jendeak kalean txiza egiteko manerari buruz baizik. Lehen esan dudan bezala, manerak eta manerak daude eta gehiago esango nuke momentuak eta momentuak ere badaudela. Ez da berdin gaueko ordu txikietan kalean inor ez dagonean izkina batean egitea edo herriko enparantzan bermuta hartzeko orduan meza osteko igande batean. Ez da berdin lan egun batean inoren presentziarik gabe egitea edo Bilboko Aste Nagusian beste zortzi mila pertsonarekin batera pixati topaketa izango balitz bezala. 

Badakit kalean egitea gaizki dagoela, badakit edukazioa gutxikoa edo manera txarrekoa izan daitekeela, baina pasa den astean komentatu genuen moduan, horrexetarako ere ez dut ilara luzerik itxaron nahi.

Zer iruditzen zaizue jendeak kalean txiza egitea? Jaietan egotea justifikazio nahikoa da? Isunak jartzea konponbidea da? Badago beste modurik jendeak kalean ez egiteko?

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire ustez,ez dago aitzakirik kalean txiza egiteko.Noizbehinka,denok larrialdiren bat eduki ahal dugu baina,normalean kalean txiza egiten duten gehienak,taberna batera ez sartzeko edo ilara bat ez itxaroteko egiten dute eta batez ere,jaietan kale batzuetatik pasatzea nazkagarria da.
Argi dago isunak ez direla soluzioa,jendeak egiten jarraitzen du eta.Konponbide bat komun publiko gehiago jartzea izan ahal da baina,jendeak heziketa gehiago izatea hobe izango litzateke.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

nire ustez, txiza kalean egitea naskagarria da. Baina jaietan oso normala da jendea jaietan ez duelako nahi tarberna batean edo ilara bat itxarotea txiza egiteko. gainera denok noizbait egin du txiza kalean.
isuna bat jartzea ez dauka soluzioirik jendea segituko du txiza egiten kalean. konponbide bat izan daiteke komun publiko gehiago jartzea horrela jendea jaietan txiza egingo dute komunean eta ez kalean

Janire Cabrera

Anónimo dijo...

Nire ustez, aitortu behar dut bilboko jaietan batzuetan kalean egin dudala txisa, badakit txarto dagoela baina ezin dudanean txisa jasaten eta ilara bat itxaron beharrrean ba izkina batean egiten nuen txisa. Uste dut denok egin dudugula txisa kalean bilboko jaietan.

Ez dut uste isunak jartzea soluzioa izango denik ezta komun publiko gehiago jartzea, beno komun publiko jartzea agian pixka bat murriztuko lukeen jendea kalean txisa egitea, baina beti jende asko egongo da jaietan eta komunak gutxiak izango dira eta gainera komun batzuetan ezin da txisa egin igerileku bat dirudite batzuetan.

Ivan Brey

Anónimo dijo...

Niri ez zait batere ondo iruditzen txiza kalean egitea. Normalean udalekoek jaietan komun bereziak jartzen dituzte horretarako. Kontua da beti jendez beteta daudela edo zikinak daudela eta, nire ustez, txiza kalean egiten dutenek arrazoi hauengatik egiten dute.

Gainera ez dago ezkubiderik, gizonek emekumeek baino errazago daukatelako eta honen ondorioz gu iladak errespetatu egin behar dugu nahitanahiez.

Beste alde batetik, txiza ematen duen usaina nazkagarria da eta gehienetan ondoan egon behar zara jaietan jendea ez delako asko urruntzen.

Nik uste dut isunak jartzea ez da konponbiderik onena. Lehen, behintzat, harrapatzen bazintuzte auzolanak egitera behartzen zintuzten. Azkenean dirua, dirua da eta poltsikoari min egiten dio isunak, bai, baina zigorra gure harrotasuneraino doa zuzen.

Silvia

Anónimo dijo...

Dakigunez, alkoholekin lotsa galtzen dugu eta arruntak ez diren gauzak egin ohi ditugu. Horretaz gain, komunak maskuria bezain beteta egon ahal dira eta nohizean behin zikinagoak. Ez dut portaera hori justifikatu nahi baina jaiak jaiak dira. Artikuluan ez du ezer esan baina haurrek kalean egiten dute, bai badakit ez direla errudunak baina kalean txikitatik egiten hasten badira, normala den bezala ikusiko dute. Uste dut adibide hau ez da hain larria eta denborarekin zuzen daiteke.

Beste gauza zeharo desberdina egunero egiteko ohitura edukitzea da. Heziketaren arazo handia edukiko zenuke kasu horretan. Asma dezakezue zer pasatuko lukeen, guztiek txiza kalean egingo bagenu, usaina jasanezina izango litzateke, ezta?.

Nik nahiko lotsagarria naiz eta komunara joaten saiatzen naiz baina ezagutu behar dut noiz edo noiz, jaietan noski, kalean egin dudala.

G.U.

Anónimo dijo...

Jendeak kalean txiza egitea ondo iruditzen zaidala ezin dut esan gezurra bailitzateke, kalean jendeak txiza egiten ikusteak nazka handia ematen nau eta.
Gazteentzat, mutilak edo neskak, jaietan kalean txiza egitea normala izaten da. Gorputzaren barruan bi kalimotxo sartzen dituztenean heziketa galtzen dute eta apezpikuren semea izan arren, berdin izaten da, kasu hauetan gazte gehiena berdinak izaten direlako.
Isunak jartzea ideia bat izan ahal da baina ez dela konponbidea uste dut. Normalean gazteek ez dute dirurik edukitzen eta horregatik isuna haientzat ez litzateke, beren gurasoentzat baizik.
Garai honetan gazteak nahiko pasotak izaten direnez, haiekin gogorragoa nintzateke. Errusian, Tsarren garaian, Tsarrak tabakoz bizioa kentzeko sudurrak moztu agintzen zuen. Bada, ni hain gogorra ez nintzateke sudur bat bakarrik daukagulako. Nik belarri bat bakarrik moztuko nieke eta horrela bestearekin kalean txiza egitea debekatuta dagoela entzungo lukete.
Hasieran pixka bat gogorra litzateke, baina kaleak garbi garbi egongo lirateke.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Denok dakigu kalean txiza egitea txarto dagoela eta argi dago uneak eta uneak dagoela baina, emaitza berbera da. Txiza egin ostean kalea zikin egongo da eta kiratsa egongo da. Jainkoari esker, oro har jendea lan egun batean bulegora joaten denean ez du txiza egiten kalean. Horixe bakarrik behar genuen! bestela kaleak are txartoago egongo dira baina, berdin da lan egun batean edo Bilboko aste nagusian kalean txiza egiteari txarto deritzot, kaleak gero oso zikin daude eta.
Oro har, jaietan ez dago behar beste komun edo oso urrun daude. Gainera, denbora asko itxaron behar dugu, ilara asko dagoelako. Eta nola daude kaleko komunak? Batzuetan irteten saiatzen zara eta zikin-zikin egoten dira. Hori nazkagarria denez azkenean kalean egitea erabakitzen duzu. Behintzat, ez da hain nazkagarria!
Noizean behin, kalean txiza egin dut , beti gauez eta jaietan! Baina, onartzen dut ez dela justifikazio nahikoa. Hori dela eta, normala iruditzen zait portaera hori zigortzea. Bestela, bakoitzak nahi duena egingo du eta hori ezinezkoa da.
Horrez gain, kalean ez dago txiza egiterik, debekatuta dagoelako. Orduan, isunak ipini behar dituzte. Ez dut uste isunak jartzea konponbidea denik baina, zer gehiago egin dezakete udalek? Heziketa falta da eta askotan,jaietan heziketa ahazten zaigu. Behintzat, isunak ipintzen badituzte, egin aurretik bi aldiz pentsatuko dugu dirua ez galtzeko. Dirudienez, gehien inportatzen zaiguna hori da eta gure portaera aldatu ahal dugu diruagatik.
Nuria

Anónimo dijo...

Karrikan txiza egiteari txarto deritzot eta norbaitek hori egi nahi badu, edukaziorik ez daukala jakin behar du. Gauzak egiteko leku egokiak dauzkagu. Beraz, txiza egin nahi izanez gero, komunera joan behar du eta kito. Egunero nire bi urteko alabarekin parkera joaten naiz eta umeek egiten dute gurasoek egin nahi ez dutena, hau da, euren seme-alabek txiza egiteko gogoak edukitzean, parkean bertan egiten dute, eta hau egitea hitz batez azal daiteke, sekulako txerrikeria!
Gizakiok, hala helduok, nola txikiek, gizakiaren arauak errespetatu behar ditugu, gustatu ala ez gustatu. Denok dakigunez, parke gehienetan ez dago komunik. Alabaina, euren alboan tabernak daude eta taberna hauetan, bai. Beraz, gizakiok animaliak bezalakoak ez izateko, gure gauzak egin behar ditugu egin behar ditugun lekuetan eta ez, nahi dugunetan.

koldo 4a

Anónimo dijo...

Niri kalean txisa egitea asko kostatzen zait.Esku bateko hatzamarrekin kontatzen dut kalean txisa egin dudanean.Jaietan,adibidez Bilbokoetan,nahiz eta gero eta komun gehiago jarri,jende asko dagoenez ez dira nahikoak izaten.Gainera asko edaten dugunez gero..."Txisodromora"
joatea beharrezkoa izaten da.
Lehengo egunean Sestaon nengoen metroko igogailua ixaroten.Bat-batean gizon bat izkina batean hasi zen txisa egiten.Niri oso txarto iruditu zitzaidan,egoera nahiko larria.Kasu honetan beharbada isuna jarriko nioke.
Txisa kalean egitea,oro har,txarto ikusten dut.Txakurrak ez gara eta ahal badugu taberna batean sartu behar gara.
Amaia.

Anónimo dijo...

Parranda egitea gustatzen zait eta udan, batez ere, ekainetik Bilboko Aste Nagusiak arte herriz herri joaten naiz. Denok dakigunez, parranda ona egiteko, gauaz egin behar da eta hori dela eta, taberna guztiak itxita daude eta bakarrik txosnak dauzkagu edozein edari edateko. Leku berezi hauetan ez dago komunik eta horregatik, denok edozein lekutara joaten gara txiza egitera.
Nik, behintzat, badakit edozein lekutan txiza egitea txarto dagoela, baina beste lekurik ez badago, ez da hainbesterako. Horregatik, denok, bai mutilok, bai neskek, egiten dugu. Norbaitek portaera aldarazi nahi badigu, erremedio batzuk ipini behar ditu gure kaleetan. Gainera, nire ustez, hau konpontzea ez da hain zaila. Zientziari esker, oraintxe bertan badauzkagu tresnak portaera txar hau murrizteko, hau da, gure gizartean badauzkagu komun kimikoak eta komun hauek edozein lekutan ipin daitezke. Beraz, denok, gure gauzak egiteko, leku bat edukiko dugu eta jaiak bukatu eta gero, bakarrik joan beharko dute haien bila. Horregatik, arazo honek norbait kezkatzen badu, badaki botere publikoek egin behar dutena hau konpontzeko. Horrela, datorren urtean, gauzak mantentzen badira, denok jakingo dugu norenak diren errudunak.

koldo 4a

Anónimo dijo...

Kalean txiza egitea txarto dagoela pentsatzen dut, kalea zikintzen delako eta inguruan geratzen den usaina nazkagarria delako. Baina ados nago momentuak eta momentuak daudelarekon. Gauza larria izaten denean, batzuetan ez dago beste aukerarik, guztioi gertatu zaigu edonoiz jaiaren batean gaueko ordu txikietan...
Egia da jaietan egotea ez dela justifikazio nahikoa kalean txiza egiteko. Adibidez, Aste Nagusian, batez ere azken egunetan, leku batzuetatik ibiltzea jasanezina da usainagatik. Baina bestalde, jaietan ipintzen dituzten komun publikoak hobetu ahal direla uste dut. Hasteko, normalean ez daude asko eta izugarrizko ilarak sortzen dira erabili ahal izateko, eta ohikoena, oso zikinak daude eta oso txarto usaintzen dute. Askotan pentsatu dut, haien lekuetan kokatu eta gero, azken egunera arte ez dituztela garbitzen.
Ez dut uste isunak jartzea konponbiderik onena denik, agian egunerokoan lagundu dezake, baina nire ustez guztion esku dago arazo honen konponbidea, bakarrik gogoratu behar dugu heziketarekin jokatzea ez dela hain zaila.

Ixone G