2012/03/09

ANIMALIAK PASEOAN

Goizero ikusten ditut betiko auzokoak txakurrekin paseatzen eta askotan gogoratzen naiz ume koskorra nintzela neuk ere txakur bat eskatzen niela etxekoei. Urteak eman nituen txakur bat nahi nuela esaten, nota bikainak ateratzen nituen, etxean ondo baino hobeto portatzen nintzen, eguneroko mandatuak egiteko beti boluntario agertzen nintzen … , baina alferrik, etxekoek ez zuten amore eman eta ni txakurrik gabe geratu nintzen.

Amak askotan esaten zuen txakur bat edo edozein animalia edukitzeak ardura handia eskatzen zuela eta gero ardura horiek berarentzat izango zirela. Nahiko temati aritu nintzen konbentzitu nahian, ardura hori neuk hartuko nuela esaten nion, egunero zainduko nuela eta txakurra oso ondo egongo zela nirekin, baina amak, ni baino tematiagoa denez, ez zuen etsi. Beraz, txakurrik gabe geratu nintzen eta oraindik txakurra duten umeak ikusten ditudanean inbidia dut. Nire ustez, ona izan daiteke umeei animalia bat zaintzearen ardura ematea, nik neuk etorkizunean nire seme-alabei txakur bat erosteko asmoa badut.

Zuek izan zenuten animaliarik txikitan? Zein? Ume bat kapaz da animalia bat ondo zaintzeko?

18 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik, egia esan, beti izan dut harreman txarra txakurrekin. Ikusi bezain laster zaunka hasten zaizkit. Beti pentsatu izan dut: ‘Hauek badira gizakiaren lagunik onenak…’ Zaunka eta zaunka. Orain dela pare bat urte jakin nuen horren arrazoia: horoskopoa, alegia. Zer izango eta txakurra naiz horoskopo txinatarrean! Eta badakizue txakurra txakurrekin ez dela oso ondo konpontzen.

Txakur-istorio eta istorio txakur asko konta ditzaket. Baten bat kontatze aldera, etxean entzundako bat kontatuko dizuet. Gerra garaian frontean amorrua, errabia, zuten txakurrak xaxatzen omen zituzten frontearen alde batetik bestera. Aitak frontearen beste aldetik etorritako txakur bat hartu eta zaindu omen zuen. ‘Titan’ jarri zion izena. Nik ez nuen ezagutu baina gerra bukatu ostean, urte dezentez bizi izan zen gure etxean. Titanek bazuen berezitasun bat: arrazista hutsa zen. Garai hartan ijito edo motzail asko etortzen ziren etxera diru eske. Titanek orduan ateratzen ei zuen gordeta zuen amorru guztia, zaunka eta hozka ihes betean jartzen zituen eskaleak. Arrazista zen txakurra! Aitak beti esaten zuen txakur hura zela berak bere bizitza osoan maite izan zuen faxista bakarra.

(JML)

Anónimo dijo...

Nik txikitan txori asko eduki nituen ,ondo zaintzen nituen ,egunero ura eta janaria ipintzen nituen.Txakur bat edukitzea guztatuko litzaidake Baina nire gurasoek ez ninduten utzi.
Bestalde , nire ustez ume bat ez da kapaz animalia bat ondo zaintzeko ,batez ere txakurrak oso ardura handia delako ,gainera egunero atera behar dira eta pentsatzen dut agian hasierran egingo luke baina demborarekin nekatuko litzateke .
Jose

Anónimo dijo...

Txikitan inoiz ez neukan animalirik nire amak ez zuelako nahi. Gainera,horri buruzko komentarioak esateak erantzun bera zeukan, ezetz, ardura handia behar izaten zuelako haiek zaintzeko eta bakarrik nahiera bat zelako. Orain, berriz,bere erantzuna ulertzen dut garai hartan bakarrik zegoen dirua gauza garrantzitsuak erosteko eta animalia edukitzea jan gabe ez zen ezibesteko gauza bat.
Egia esan, frogatuta dago animaliak oso onak osasunerako batez ere, helduentzat eta umeentzat baina, azkenean denbora nahikoa daukagu haiek zaintzeko? Azkenean, animaliak animalien eskoletan egon beharko dute guk gauza guztiak egiteko eta egunek berrogei ordu eduki beharko dituzte.
M.J.

Anónimo dijo...

Lehenengo eta behin, "arrazista" zen beste txakur baten berri izan neula esan nahi nuke. Nire aitak txikitan izan zuena zen. Oso txakur ona izanda ere, beltzak edo ijitoak ez zitzaizkion batere gustatzen. Garai hartan nire aitonak beste herrialde batzuekin merkataritzan aritzen zen eta horregatik txakurrak pertsona arrotzak ikusi ohi zituen. Agerikoa da ez zela arrazista, baina otsoek, eta, beraz, txakurrek, berehala erreparatzen diote desberdina denari. Umeei dagokienez, neuk behintzat oso argi daukat izugarri ona dela euretzat animalia baten ardura izatea, beti ere benetan behartzen bada umea betebeharrak egitera. Bestela, kaltegarria ere izan daitekeelakoan nago. Gainera, kontuan izan behar dugu txakur bat izatea, arrazaren arabera, estresagarria izan daitekeela, altzairak hondatu eta zaunka egin ahal dutelako. Hau da, umearentzat oso komenigarria izan daitekeela baina gurasoentzat, aitzitik, oso txarra. Halako gauzez jabetzea oso garrantzitsua da gero ez damutzeko. Amaitzeko, gurasoek onartu behar dute, azken finean, umea zaintzeko gai bada ere, eurek izan behar dutela agintzen dutenak, txakurrek diziplina behar dutela, eta, nire ustez, umeak oso gutxitan dira diziplina hori ezartzeko gauza. Horrela aritzen ez bada, txakurra kaltetzen da, eta horretarako hobe da ez izatea.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Beti animaliak gustatzen zait, baina pisu batean edukitzeko ez.Txikitan nire gurasoek pisu batean ezin izan dela txakurrik eduki, esaten didate. Eta niretzat egia da. Animaliek espazioa behar dute, eta pisu batan espazioa gutxi dago. Baserri batean espacio gehiago dago, eta hemen bai, animaliak libreki mugitu behar dute. Hemen animaliak hobeto dauden, uste dut. Animaliak erantzukizun handi batak dira. Gurasoek animalia zaindu behar dute, eta umeek gurasoak zaintzea lagundu behar dituzte.
Josean A2

Anónimo dijo...

Txikitan animali batzuk eduki nituen.Lagun bat bi perikito oparitu zizkidan baina niri beldurtu zitzaizkidan eta normalean ez nuen kasurik egin.Nire neba batzuetan sukaldean askatzen zintuzten,baina niri ez zitzaidan gustatzen.
Gero nire ama oilasko arrosa txiki bat erosi zigun azoka batean baina niri ere ez zitzaidan gustatzen.
Askenean bi dortoka eduki nituen.Hauek gehiago gustatzen zitzaizkidan eta nik garbitzen nituen.Behin bat dortoka bat balkoian erori zitzaidan baina ezer ez pasatu zen bere oskola oso gogorra zalako eta berari babestu zitzaion.
Umeek animaliak bakarrik jolasteko nahi dituzte eta gero bere ama zaindu behar ditu.

c.p.

Anónimo dijo...

Nik txikitan animaliak asko gustatzen zitzaidan , nire gurasoak arrainak, dortokak eta arratoiak erosi zizkidan eta gero nik ez nituen zaindu eta azkenean, nire gurasoak haserre ipini zuten. Eskolaren oharrak eman eta gero, ni beti txakur eskatzen nien baina inoiz ez zidaten erosi. Gainean nire medikua esan zidan ezin nuenela erosi alergia neukan eta. Oraintxe di txakur txiki dauzkagu, bat nirea da eta besta nire aizparena da. Eta badaki nork aterartzen dira txakurrak? Nire gurasoak ateratzen dira txakurrak. Nire aizpa eta biok ez daukagu lotsarik. Horregatik, txikitan nire gurasuak esan zidaten guk ez genuenela zaindu, arrazoi handia zituen. Guk irresponsableak gara.
Maria A2

Anónimo dijo...

Nik inoiz ez nuen txakurrik. Bakarrik bi dordoka eta kolorezko arrain bat, hori da dena. Niri, txakurra duten umeek ere inbidia asko ematen zidaten, baina gurasoei kexatzen nien arren, inoiz ez zidaten txakurrik erosten.

Orain aukera daukat, baina nire lanak denbora asko lapurtzen dit eta txakur bat edukiko banu egun osoa bakarrik egongo liteke.

Beharbada, egun baten, txakurra eduki ahal izango dut...

D.T 1B

Anónimo dijo...

Niei animaliak gustatzen zaizkait baina txakurrak asko gustatzen zait eta nire anaiari ere bai baina ez duela txakurrarik etxean nahi gure amak esan digu. Nire osabak oilo bat eroso nion eta nire herria eraman nuen. Gere nire etxean bi txoriak eta arrain bat neukan baina orain ez daukat ezer baina beno animaliak asko gustatzen zait eta nik ez daukat denborarik txakur bat edukitzeko baina espero dut egun batean txakur bat erosiko dut.

V.B A2

Anónimo dijo...

Nire gurasoei beti animaliak gustatu zitzaizkien baina etxerako ez. Niri denarentzat, baina beno animaliak erantzukizun handi bat direla uste dut eta umeek edozein urte ezin dute kargorik egin,gizon helduak bai.

Txikitan arrainak, perikitoak eta saguak eduki nituen.Nire amari lehen ez zitzaizkion animaliak gustatzen, nik arrainak nire gelan neuzkan eta ni ez nengoenean etxean nire amak askotan hiltzea saiatzen nituen.Eta perikito bateri leihotik bota zuen eta ere sagu bateri eta gero hil zirela esaten zuen.

Nire ahizpak eta nik urte asko etxean saguak sartu ditugu, nire gurasoek jakin gabe eta gero gauez saguek agertzen zituzten eta bronka.

Baina beno, orain nire amari txakurrak gustatzen zaizkio, lehen beldurra zeukan eta txakur bat daukagu, bull dog frances da , Ringo deitzen da eta berarekin oso pozik gaude.

ELIA2

Anónimo dijo...

Animaliak gustatzen zaizkit. Txikitan animali batzuk eduki ditugu nire etxean, adibidez, txori batzuk, dortoka bat …beti animaliak txikiak ziren. Gogoratzen dut behin bat gurasoak nire nebari bi oilo erosi dizkiotela eta zoriontsua izan zen. Orain katu bat daukat eta oso pozik dago berarekin. Uste dut ume bat animali bat ondo zaintzeko laguntzarekin kapaz dela. Bakarrik ezin dut egin. Hasieran umearentzat joku bat da baina azkenean “zigor bat” bezala ikusiko du. Animali bat edukitzeko arduraduna izan behar da.
rakel a2

Anónimo dijo...

Ni bi urte arte nire gurasoarekin bizi naiz baserri batean ,horregatik,
txikitatik animalia asko eduki dut,txakurrak,katuak ,zaldiak ,behiak,eta abar....eta batzuetan ni baino hobeto bizi diren pentzatu dut,
nire aitak beti animaliak oso ondo zaintzen dituelako.
Animaliak edukitzea beharkizunak ditu,janaria ematea,kalera ateratzea,albaitariarengana eramatea..eta abar eta hori batzuetan jende askori ahazten zaio eta horrela hasten dira arazoak ,adibidez,zuk txakurra erosten baduzu,txakurrak hil arte zurekin egon behar du baina txakurrak handia egiten direnean edo uda heltzen denean oporretara joateko, jende askok kalean uzten ditu.
Bukatzeko, animaliak zaindu behar duzu,bestela ez eduki!!!!!
EKAITZ A2

Anónimo dijo...

Nik txikitatik hainbat animalia izan ditut; txoriak, dortokak , arrainak eta txakur bat ere bai. Benetan polita da , baina animaliek lan handia ematen dutela aitortu behar dut , pisu batean batez ere.Arrainontzia garbitzea , txakurra ateratzea, albaitariari ordaintzea, eta beste zeregin batzuk .Hala ere ,kasu askotan , animaliak izatea , txakurra edo katua batez ere , oso onuragarria izan daiteke txikientzat eta zaharrentzat .

Anónimo dijo...

Nik tzikitan bi tzori neuzkan,nirea eta nire anaiarenak ziren,oso politak ziren eta oso gustatzen zitzaizkigun.Baina umeak ginen eta horregatik ezin izaten genuen ono zaintzen.Hasieran guk gure gurasoeei animali bat eskatu genuen.Azkenean nire gurasoek bi tzori erosi zituzten baina guk ez genuen ezer egin.Nire aitak egunero jaula garbitzen zuen,janari prestazen zuen eta gehiago egin zuen.Beti esaten zuen txori hauek hil eta gero ez dugula beste animalirik erosiko.Hobeto zen,ni eta nire anaia umeak ginelako beste gauzekin jolastu nahi izango genuen.Umeentzat animaliak ardura handiegia da.
victor m a2

Anónimo dijo...

Txikiak garenean animaliak aso gustatzen zaizkigu baina denborarekin hainbat traba aurkitzen ditugu. Zalantzarik gabe, animaliek jaramon handia behar dute

Beste gaia atera nahiko nuke, nik txakur bat neukan eta zoritxarrez, behin eta berriz gaixotu egiten zen. Medikurengana joaten nintzen bakoitzean puska bat kostatu zitzaidan.

Maitasuna ematen diogunez gain, ahalegin ekonomikoa ere egin behar du

G.U.

Anónimo dijo...

Nik txikitan ez nuen animaliarik izan, baina gero, bai. Orain dela urte batzuk arrainak izan nituen, oso politak ,baina berehala hiltzen ziren, uraren erruagatik zela esaten zidan arrainak saltzen zizkidanak. Azkenean ez nekien nire kulpa zen edo dendariarena. Beno, orain bi txori dauzkat, zaintzeko denbora gutxi behar dute. Niri txakur bat izatea gustatuko litzaidake, baina ez daukat denborarik. Eta uste dut ume batentzat oso gomendagarriak dira.

N.S dijo...

Txikitan animalia ugari izan nituen, batez ere, arratoiak,arraina, dortoka handi bat, txitak eta baita zetarrak ere. Azken hauek edukiz eta zainduz nire ahizpek eta nik nola bihurtzen duten tximeleta ikus ahal izan genuen. Egia esan, esan behar dut oso ondo zaintzen genituela animalia guztiak, txitak izan ezik. Ez cakit zergatik baina oso txarto portatzen ginen beraiekin, lepoa okertuz hil ere egiten genituen.Orain horretan pentsatzen dut eta astakeria iruditzen zait.
Bestalde, txakurrei dagokienez,nahiz eta ume gehienek bere gurasoei txikitan txakur bat eskatu, nik ordea,ikusi ere ez nuen nahi, beldur ematen zidatelako. Hala ere, egun batean eskolatik itxuli nintzenean nire amaren etxean, bat aurkitu nuen, baina zelako txakurra! Ez zen txikia ez. Sukaldeko mahaia bezain luzea zen. Hasieran, gogoratzen dut nire amari esaten niola, txakurra etxean geratzen bazen, nik beste etxe batera bizitzera joango nintzela.Berak esan zidan aste bat besterik ez zela egongo gurekin, izan ere, lagun batentzat oparia zela. Hau egia dela lagun batentzat zela baina aste pasatu eta gero beste opari bat erosi behar izan genuen, maitasuna hartu genuen eta ez genuen nahi txakurra joatea.
Askotan entzuten dut hobe da, ume bat etxean badago animaliak ez edukitzea, Hala ere, nire ustez animaliaren arabera,umeentzat ona da edukitzea, animalia edukiz maitatzen eta zaintzen ikasten da. Gainera esan behar dut oro har, animaliek umeak asko zaintzen dituztela.
N.S

Anónimo dijo...

Haurrek beti animali bat eduki nahi izaten dute. Txikitan nintzenean baita nik ere. Egia esan nik animali asko eduki nituen, bi txori, dordoka bat, hiru txita, bi arrain, baita galaper bat ere. Guztiak Berri Plazetan erosi nituen. Lehen bi txita erosi zizkidaten, emea eta arra ziren, hazi zirenean batak kresta handi bat zuelako. Balkoian zeuden eta barandaran goizez “kikiriki” abestera igotzen ziren eta sarritan kalera jauzi egiten ziren. Beraz nire amak esan zidan baserri batera eraman behar genituen haiek hobeto bizitzeko. Nik gogoz negar egin arren hara joaten ziren txitoak. Gero kanario bat opari zidaten, kurrito deitzen zen. Hamabost urte bizi zen, hogei urte nintzenean hil zen kurrito, eta zelako atsekabea eduki nuen! Kurrito izan zen nire azken maskota. Dordoka Loli deitzen zen. Nik ez nekien dordokak hibernatzen. Nik hilda zegoela pentsatuz komunetik bota nion. Komunetik bota aurretik bizi egoten jakin nuenean, gogoz negar egin nuen. Arrainak beren burua hil zuten, arrainontzitik ihes egin zutelako, eta sukaldearen erdian aurkitu nituen, eta berriro negar egin nuen. Eta beno, galaperra baserriko nagusiei oparitu nien, eta jan egin zuten. Uf! Benetan, oso gogorra da animali bat zaintzea, horregatik, nire ustez, nahiz eta haurrak zaintzeko kapaz izan, animali bat edukitzea ardur handia da. Zoritxarrez adurak beti atsekabeak ekartzen ditu, beraz hobe da umeak atsekaberik ez edukitzea. Horregatik, beren kabuz bizi direnean, nahi duten animaliak edukiko dituztela, baina garai hona arte, ez dela komenigarria iruditzen zait.
X