2014/10/17

BIAK BELTZAK

Aitortu behar dut. Badakit ez dagoela aitzakiarik, baina egia esaten dugunean hobeto egiten dugu lo gero. Kosta ala kosta, baina gure bekatuak handiak ala txikiak konfesatzen ditugunean lasai asko geratzen gara.

Aitortu behar dut. Ez dut ondo gogoratzen noiz izan zen, baina egin nuen. Ziur nago guztiok noizbait egin dugula, baina gutxi dira egin dutenean onartzen dutenak.  

Aitortu behar dut. Beharbada nahigabe izan zen, baina egin nuen. Ez nuen nahi, baina egin nuen eta orain hementxe nago zuei kontatzeko.

Aitortu behar dut. Behin lanean boligrafo beltz bat  … etxera eraman nuen. Material-arduradunari eskatu, arratsalde horretan erabili eta etxera joateko unean atzeko poltsikoan gorde nuen. 

Aitortu behar dut. Gaur goizean telebistan BANKIAko diru-txartelen auzia ikusi dudanean boligrafo hura burura etorri zait. Haien diru-txartel beltza eta nire boligrafo beltza.

Aitortu behar dut. Boligrafo beltz bat etxera eramateko kapaz izan banintz, etxera zer eramateko kapaz izango nintzatekeen txartela beltza eduki izan banu?

Zuek ere baduzue ezer aitortzeko? Zer uste duzue diru-txartel beltzei buruz?

16 comentarios:

Anónimo dijo...

Nork ez du ezer hartu bere lanean? Nik boligrafoak eta folioak hartzen ditut lanean.Ere, aitortu behar dut, zerbait inprimitu behar dudanean,lanean egiten dudala.

Badakit txarto dagoela, baina besteek egiten dutenez... nik ere egiten dut. Hori da pasatu dena Bankian. Mahai gainean utzi zizkietela txartelak eta pentsatu zuten denetarik egin ahalko zutela inork ez zuelako ezer esango.

Baina zorionez, epaile batek frogatuko du gorbataz jantzita txartelak zituztenek lapur handiak direla.Jakin nahiko nuke nola justifikatuko luketen hainbeste gastu.

Benetan, lapurreta egin dutenek, kartzelara joatea, eta hartu zuten dirua itzultzea espero dut.

ALBERTO SEO. B2

Anónimo dijo...

Bai, aitortzen dut, batzuetan nire lanean gauzaren batek eraman dut, adibidez, boligrafo bat, papera, fotokopiak egin dut...gauza-mota hori izan da. Egia da, ez dago ondo egitea eta "erruduna" naiz hortatik. Denbora askotan zehar lanean ohitura egitea zen, nahiz eta ohitura txarra bat zen. Baina nire ustez, urte hauetan gertatu den diru-txartel beltzerekin lotsaizun bat da. Nahiz eta delitu bat izatea pentsatzen dut, espero dut epaileek zor zaiena ematen dute. Eta errudunak badira zigorra betetzen dute...eta batez ere dirua bueltatzen dute. Baina hau beste istorio bat da.

Rakel B2

Anónimo dijo...

Denok noizean behin zerbait hartu dugu eskatu gabe. Beherbada, nahi gabe eta beste momento batzuetan jendea ez nauean ikusten.
Etxean heltzen zarenean eta konturatzen zara poltzikoan daukazun duzun tresna hartu duzula eta hau ezinbestekoa dela lan egiteko bai niretzat bai nire lakideentzat, momento horretan ez dakizu zer egin, barre egin ala negar egin.
Hala ere, ez da lapurketa Bankian gertatutakoa bezala, hau ezineskoa da niretzat.
Fidel SDC

Anónimo dijo...

Nire ustez, denok ahal beste eramaten saiatzen gara. Batez ere, lanean! Nire kasuan, bulego batean lan egiten dudanez, boligrafoak, folioak eta abar hartzen ditut. Baliteke txarto egotea. Baina, lanean dohainik lortuz gero, dendan erosteak ez dauka zentsurik. Esate baterako, aurten euskaltegiko liburua fotokopiadendan bazegoen ere, bulegoan inprimatu nuen. Badakit oso ondo ez dagoela baina, denok gauza bera egiten dugu. Izan ere, erosoagoa da bulegoan inprimatzea fotokopiadendan erostea baino. Horrela ez dut zertan dendara joan. Gainera, askotan pentsatu ohi dugu lapurreta horien bidez nagusia izorratzen dugula eta hori bai gustatzen zaigula! Horregatik, boligrafoak eduki arren, boligrafo gehiago hartzen dugu, badaezpada! Egia esanda, hartu ostean etxean daude hautsa hartzen. Orduan, zergatik egiten dugu? Izorratzeagatik.
Bakoitzak ahal duen heinean eramaten du. Bulego batean lan egiten duenak boligrafoak eta foliak hartzen ditu eta torlojuak egiten dituenak torlojuak eramaten ditu. Berdin da!
Dena den, ez da gauza bera gauza horiek lapurtzea edo diru-txartel beltza erabiltzea, balioa zeharo desberdina baita. Agian, aitzakia bat baino besterik ez da baina, lapurreta horiek egin dituztenek, diru gehiegi lapurtu dute eta oso lotsagabeak izan dira. Txartela beltza izan banu, ez nintzatekeen erabiltzeko kapaz izan, desberdina delako. Nire lanean ez zait bururatzen edozein gauza eramatea, lana galtzeko arriskua baitaukat. Horregatik, lelokeriak bakarrik hartzen ditut, diru gutxi balio dutelako. Gainera, hori nagusi guztiek badakite!
Baina, lapurreta horiek egin dutenek ondorioak ordaindu behar dituzte eta egia esanda, kartzela joateak berdin dit, hemen inork dirua itzultzen duen eta. Horregatik, dirua itzuli nahiko nuke
Nuria

Anónimo dijo...

Egia esan, denok noizbaiten gauzaren bat hartu dugu bai lanean bai denda batean. Hau txarto dagoen arren jarraitzen dugu egiten. Gauza txikiak izan omen dira baina denok egiten badugu, negozioek diru asko galduko dute. Bankiako arduradunek hartutako dirua beste pertsonena zen eta haurrestutako diru barik gertatu dira.
Gaur egun lapurtzea oso merkea da, errudunak denbora gutxi igarotzen baidute kartzelan eta irteten direnean dirua izaten jarraitzen dute.
M.R. 8-10

Anónimo dijo...

Ume bat izanez gero, segur aski, gauza batzuk aitortzeko edukiko nituzke. Txikitan bekatu bat neukan bakoitzean, hurrengo igandean ahalbait eta azkarren apaizarengana aitortzea joan behar nuen infernura ez joateko.
Lehen apaizek bekatuari buruz hitz egiten zigutela, egunero Jaungoikorekin hitz egitean, nahiko argi zeukaten. Baina azken urteotan hala telebistan, nola egunkarian agertu ziren berriak ikusitakoan bekatua dena eta ez dena hain argia ez daukat.
Hain zuzen ere, behin festa baten ostean Jaungoikoa ikusi nuen, behintzat Jaungoikoa zela esan zidan, eta berdez jantzita eta trikornio batekin zegoela kontatu ahal dut.
Beno, lehorrera itzultzen, diru-txartel beltzei buruzko telebistan ikusi dudana esan ahal dut soilik.
Hasieran berri hauek ezagutzeak harritzen ninduen. Baina, orain asteburuero uste dugunean dena ikusi dugula berrietan ustelkeriaren kasu berri bat ikusi ahal dugu eta dagoeneko ustelkeriari buruzko berriek ez naute harritzen.
Nire ustez, herrialde honetan ustelkeria gure herrialdeko kulturaren atal bat da. Beraz, askotan lapurtzea kultura izaten da eta kultura delitu dadila ez dut sekula entzun.
Horregatik, epaileak adierazteko deitu dituen gizartearen zutabeei buruz, ziztrin batzuk izan arren, ezin dugu txarto hitz egin.
Honetaz aparte, pasa den astean RAEk hiztegiaren azken argitalpena kaleratu zuen, bada entzun dudanaren arabera "etica" hitza kendu du ez erabiltzeagatik.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Geure aitorpenak bizi gara denon artean.Ondo dago sentitzea eta esateko kapaz izatea hobeto. Batzuk beste batzuk baino kontzientzia gehiago daukagu eta gure morala ere badoa gurekin, beraz zerbait aitortu behar sentitzen badut, lehenengo ondorioak onartu behar ditut eta gero tokatu zait ikastea damutasuna ulertzeko.

Egia esan,bai boligrafoak bai fotokopiak eramateak ez dakit ondo ala txarto egoten, niretzat balio dut zer sentitzen dudan egiten dudanean. Hortaz esango nuke; hartu behar duzuna eta utzi ahal duzuna.

Nagore B2

Anónimo dijo...

Bulegoan boligrafo bat edo ospitalean tirita kutxa bat lapurtzeko gai bagara,segur aski,txartel beltza bat ere erabiltzeko gai izango ginateke.Azken finean,akzioa bera da.Beraz,guztiok txartel horietarako eskuratu ahal izan bagenu,gehienok erabiliko genituen.
Ez dut esan nahi denok lapurrak garenik eta gertatu dena lotsagarria iruditzen zait.Baina,herrialde honetan,lapurtzeko ohitura daukagu eta jende askok ez du lapurtzen aukera ezagatik.
Argi dago, milaka euro lapurtzea boligrafo bat lapurtzea baino askoz larriagoa dela eta zigorra zentzagarria izan behar izango litzateke beste batzuek ez errepikatzeko.
I.G.

Anónimo dijo...

Denok pentsatzen dugu gu onenak garela eta egiten ditugun gauzak beti ondo daudela. Hala ere, beste pertsona batek gauza berdina eginez gero, gauzak erabat desberdin ikusten dira. Egunero, edozein gauza erostean, zergak ordaindu behar ditugu eta normalean horrelaxe egiten ditugu. Alabaina, beste une batzuetan gauzak ez dira horrela egiten. Batzuetan, etxeko lanak egitekotan, beste pertsona bati eskatu behar diogu guk egiten ez dakigulako.

Hortaz, etxeko lanak egitean BEZa ordaindu behar dugu eta hau gutxienez %21 da, hau da, faktura 100 € badira, gero beste 21 € gehiago ordaindu behar dugu, guztira fakturan 121 € dira. Horrela, kantitate txikia bada, ez da hainbesterako eta ez zaigu batere inporta. Haatik, faktura handitzen bada, ordaindu behar dugun zerga handitu egiten da , eta hemen pikarokeria sortzen da, denok ordaindu behar dugun kantitate txikiena ordaindu nahi dugulako.

Bestalde, nire ustez, txartel beltzak erabiltzea beste gauza desberdin bat da, hau da, politikoek euren eskuetan gure dirua daukatenez, ezin dute nahi dutena egin. Batzuek pentsatzen dute gure dirua eurena dela eta hau ez da horrelakoa. Norbaitek gure dirua erabili nahi badu, eta hori egiteko eskubidea badauka, geroago azaldu behar du nola gastatu duen eta zertarako erabili duen gure dirua. Ez dugu ahaztu behar diru hori gurea dela, eta ez politikoena.

koldo V 4a

Anónimo dijo...

Guztiok daukagu zerbait gauza aitortuko genezakeen. Batzuk ondo bizi ahal dira gezurrak erabiliz, baina beste batzuek egia esan nahiago dute. Nire ustez, batzuetan egia esatea beharrezkoa da gero hobeto geratzen baikara. Baina beste kontextuetan gezurrak erabilgarriak lirateke ondoan dagoen sentimenduak zaintzen nahiko genituzke.
Adibidez,tarjeta beltzak erabili dituztenak, bakarrik bere beharrak ikusi zituen, eta ez zitzaien importa bankiako bezeroren dirua erabiltzea. Ez dute aitortu ezer, gezurtiaz jarraitu baizik.
Nire ustez, gu beti saiatzen gara egia esaten , baian aitortu behar dugu batzuetan gezurra erabili dugu eta bai, propagandazko boligrafoak edo paper zuriak hartzen ditugu lanetik. Eta segur aski gu politikoak baino txarrago sentitzen gara!!!
Laburbilduz, agian egia esatea aukera onena da baina beharrezkoa.....?? Hemen dago zalantza.
A.A 10-12

Anónimo dijo...

Beldurtu naiz denok noizbait lapurtu ote dugu. Horregatik nik ere aitortu behar dut.
Bulegoan lan egin nuen eta han oso erreza eta normala zen folioak, boligrafoak eta abar hartzea edo lapurtzea, begiratuaren arabera. Baina ezin dugu konparatu, izan ere, jokabide honengatik gure empresak ez daude txarto.
Bankiak, hala ere, porrot egin zuen eta errua da zuzendarien erabakiak. Dirudienez, txartel beltzak erabiltzen zuten, ez zekitelako delitua zela. Inork ez zekien delitua zen?
Harrituta nago, Zer pentsaten duten lapur hauek, denok leloak garela.
Lagunekin hizt egin dudanean beti ondorio batean heltzen gara tipo hauek ez dira lapurrak. Tipo hauek pentsatzen dute superior direla. Eta hain bereziak direnez zergatik jarri behar dute mugarik.
Orain justiziak zigortu behar die, eta espero dut kartxelan amaituko dutela.

Isabel G. (10-12)

Anónimo dijo...

Kaixo guztioi:

Aitortu behar dut…zuen komentarioak irakurtzen ari naizela eta zeharo harrituta geratzen naizela, denak lapur batzuek zarete!!!!
Nire inguruan bakarrik lapurrak daude.

Aitortu behar dut… epailea naizela eta ikerketa bat irekitzea erabaki dut. Zuen IPak lortuko ditut eta lapurtu duzuen guztia orain arte itzuli beharko duzue.

Horrela doan herrialdea!, enpresak porrot egiten ari zarete.

Baaa….aitortu behar dut nik ere lanetik gauza batzuk hartu ditut, baina nireak ez dira lapurketak egokitze bat baizik soldatarik lapurtu didaten guztia berdintzeko.
Boligrafoekin eta orriekin zuen bezala hasi nintzen eta gero hiruzpalau ordenagailua ere hartu nuen, auto ofizial bat eta azkenean idazkari bat arte etxera eraman nuen.

Aitortu behar dut gustura hartzen duzunean bizio batean bihurtzen dela.

Nik espero dut Audientzia Nazionaleko lankideek lotsagabe hauek espetxera bidaliko dituztela hainbeste gauza eraman dute guztientzat ezer ez dutela utzi.

Baina ez dut uste hori gertatuko dela, badakigu nola diren gauzak herrialde honetan.

Eta zuek inoiz ez zarete kontseilari enpresa batean izango… lapurtzeko arte txiroak zaretelako.

L.A.F. (10-12)

Anónimo dijo...

Bai , aitortzen dut. Asko gustatuko litzaidake txartel beltza bat Bankia bezalakoa. Nahiz eta guztiok kritikatu , zer egingo badugun lanean emango ginateke txartel hori?
Bankia kasuan lapurrak direla argi dagoela uste dut baina hori da gizakiaren izaera.
Dirua itzuliko dutela espero dut baina segurazki beste kasuak Bankia bezalakoak agertuko dira.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Nik ere aitortu behar dut.Batzuetan lanean, etxean behar dudan gauzak, hartu ditut zauri bat zaintzeko.
Uste dut denok zerbait lapurtu dugula lanean edo beste leku batera, txikitan edo heldutan. Badakigu txarto dagoela baina guztiek egiten dutenez, guk ere bai.
Bankiako txartelak erabat desberdina da. Diru pilo bat gastatu dute kezkatu gabe eta gero laguntza behar izan diete aurreratzeko.
Horrez gain, gizon horiek ( lapurrek hobeto)jendeari bere etxetik bota diote ahal ez ordaintzeko.Lotsagabeak dira.
Espero dut kartzelara joatea eta batez ere, gastatu dutena itzultzea. R.F (10-12)

Anónimo dijo...

Aitortu behar dut. Txikia nintzenean behin batean eskolako margoak hartu nituen, gero nire amak eskolara bueltatu zituen eta noski errieta egin zidan. Ez dago ondo gauzak hartzea, baina hori guztiok egin dugu inoiz. Txartel beltzak beste gauza bat da. Txartel beltzen bidez diru asko lapurtu egin dute. Nik uste dut diru guztia bueltatu behar dutela eta gainera kartzelara joan behar direla. Hau onartezina da!!!
E.A 10-12

Anónimo dijo...

Egia esateko,denok zerbait hartu dugu gure lanpostutik.Nire ustez hori ez da lapurtzea,oso gauza txikiak baitira.
Politikari horiek,txartelarenak,egin dutela guztiz diferentea da.Diru asko lapurtu dute eta hainbeste diru lapurtzeagatik gartzelara joan behar dira.Boligrafo bat hartzeagatik ez dut uste inor gartzelara joango denik.
Beste gauza da zer egingo genuke guk haien kasuan egongo bagina.Dirua hartuko genuke?Beharbada bai,dirua oso erakargarria da eta tentazioa hor dago.Dena den,nik nahiago dut orain bizi naizen moduan bizitzea,hau da,diru gutxiarekin baina gauero ondo lo egiten.
Amaia.S.