2011/10/04

LAU KANDELA

Gaur, urriak 4, baina orain dela lau urte munduratu nintzen. Hortxe nengoen, zirrikitu batetik begiratu, burutxoa apur bat atera eta zalantzak: atera ala ez atera. Ez nekien zer topatuko nuen zibermundu hartan, ez nekien zer-nolako harrera izango nuen euskal munduan eta, garrantzitsuena, ez nekien egingo nuenak ezertarako balio izango zuen. Dudatsua naiz berez, baina egoera hartan are gehiago. Arnasa hartu eta atera egin nintzen, birritan pentsatu gabe.

Hura udazkeneko egun polita izan zela esan didate, hotza baina oskarbia. Ez dakit horregatik den, baina orain ere baditut gogoko udazkeneko egun hotzak eta oskarbiak. Nik dakidala, egun horretan ez zen ezer berezirik gertatu. Beno, nire familiarentzat nire etorrera, baina horretaz gain ezer apartekorik ez, ez tragediarik ez komediarik. Arratsaldean etorri nintzen, kostata, 6ak aldera izango ziren agurra eman nionean mundu honi.

Argi dago ez dudala munduratu nintzen egun hura gogoratzen, baina ingurukoek gauza asko kontatu didate.

Eta zuek zer dakizue munduratu zineten egunaz? Zer kontatu dizuete egun hartaz? Nolakoa izan zen?

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Beno, nik ez dut gogoratu ezer, logikoki. Nire gurasoak kontatu dute gauza batzuk: Ostirala den, euria ari zuen eta nik ez duen bazkaldu nahi. Nik bi egun nuen bazkaldu gabe, baina gero hasi bazkaltzen nuen eta gaur arte.

Anónimo dijo...

Ni munduratu astelehen batean, udanean, hogeitamar urte arte.
Nire ama ez da etxean egon. Bere amaren etxean egon da. Familia osoa itxaron nire helduera ari dira.
Beraz ordu bietan heldu naiz, janariako orduan.
DGC

Anónimo dijo...

Ni martxoan munduratu nintzen, eta badakizue, normalean neguazkeneko egunak hotzak eta euri-euritsuak direla. Baina nire egunan ez, oso egun polita izan zen eta uda iruditu zen, oskarbia eta argitsua eguna izan zen.
Nire ama beti gogoratzen ibiltzen da Gurutzetan -jaio nintzen lekuan- "merkadillo"-ko eguna zela eta jende beteta zegoen auzoa.


-JR-

Anónimo dijo...

Argi dagoenez, ni ez naiz gogoratzen munduratu nintzen egunaz eta nire amak ez dit ezer berezirik kontatu, bakarrik esan dit oso egun gogorra izan zela berarentzat nik ez nuelako irten nahi. Badirudi oso gustora nengoela nire amaren barruan.

R.A.

Anónimo dijo...

Ni "pedo bat" bezala munduratu nintzen. Hori esan zidan nire amak. Ez da gauzen ederrena esan zidatenik baina bere alde ona dauka, zeren eta nire amak ez zuen ezer jasan. Igandea zen eta goizeko hamarrak ziren, presarik gabe munduratu nintzen. Etxean nire neba zegoen itxaroten, pozik omen zegoen ni ikusteagatik.
S.D.P.

Anónimo dijo...

Ni orain dela hamazortzi urte munduratu nintzen ekainaren hamasei batean. Ez naiz ezertaz gogoratzen noski. Gainera, haur goiztiarra izan nintzela kontatu didate,goizeko zazpi eta erdietan jaio nintzelako eta horregatik,aharrausika hasi nintzela diote.

Martina G

Anónimo dijo...

Niri ere gutxi kontatu didate.Beste batzuk bezala ere Gurutzetan jaio nintzen, nire kasuan martxoan.
Badakit arratsaldeko zortziak zirela ni munduratu nintzenean eta apur bat kostatu nuela ateratzea egun batzuk lehenago jaio egin behar nuen eta.
Argazki bakarra daukat egun hartako. Nire amaren besoetan nengoen lasai eta pozik.Ia hogeita hamar urte pasa dira egun hartatik.

D.T

Anónimo dijo...

Nire gurasoek ziotenez, jaio nintzen egunean, eguraldi kaskarra egin zuen. Antza, euria ari zuen eten gabe. Honen inguruko beste pasadizoa zen, egun horretan hainbat haur jaio zirela klinikan, baina denak mutilak, ni izan ezik. Mutila izanez gero, nire gurasoak ni Iñigo deitzekoak ziren. Familiaren ezaugarri nabarmenenak ez ditudanez gero, beti komentatu da ea erizainak haurraz okertu ziren eta euren Iñigo hortik dabilen.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Egia esaten badizut, ez dakit askori ni jaio nintzen egunari buruz. Ni 1997ko irailaren 1ean munduratu nintzen Gurutzetan, Barakaldoko mutil gehien bezala egun horietan. Osteguna zen eta interneten ikusi dut eguraldi hona egin zen. Nire gurasoak ikusten ditudanean galdetuko diet zerbait gehiagorik zer pasatu zen ni jaio nintzen egunean jakiteko.

David MV

Anónimo dijo...

Ez naiz gogoratzen horretaz, noski! Lehenengo alaba nintzen eta nire jaiotzearekin nire gurasoak pozaren pozez zeuden. Nire amak dionez egun polita eta eguzkitsua zen, hain zuzen uztailaren egun bat zen. Nahiz eta momentu hori emakumearentzat gogorra eta mingarria izan, ia emakume guztiek gauza bera esaten dute munduratzea merezi duela. Sufrimendu handia jasan eta gero, oparirik onena da eta.
C.R.

Anónimo dijo...

Ni jaio nintzenean 1968ko udaberria zen, aldaketa eta itxaropen garaiak ziren. Mundua hobetzen zen, gutxienez hori zirudien. Gaur, 43 urte geroago, egoera kontrakoa da; inoiz baino okerrago gaude, luze urtean zehar lortutakoa galtzen ari gara egun hauetan, eta inork ez du ezer egiten hau sahiestzeko. Ikusi duzuenez gaur ez dut baikorra sentitzen.

K.

Anónimo dijo...

Nik gutxi dakit munfuratu nintzen egunaz. Bakarrik dakit goizean munfuratu nintzen eta uste dut hots zegoela otsailan zelako. Uste dut ez diodala inoiz galdetu nire amari. Ez dut ikusmina eduki. Agian, txikitan galdetu nion baina orain ez dut gogoratu egin nuen.

Nire seme-alabek galdetzen didate, horretaz jakitea oso gustatzen zaie.

C.H

Anónimo dijo...

Errege eguna pasa eta gero jaio nintzen. Badakizue hilabete horretan hotza egiten duela, baina pentsa behar nuen une egokiena izango zela. Gauza bixi bat gertatu zitzaion amari senidearen liburua inskribatu behar ninduenean. Nahiz eta urtarrilaren hamarrean jaio, funtzonarioak jaioteguna txarto idatzi zuen, horren ondorioz, bi urtebetetze daukat!!!
Tania R.

Anónimo dijo...

Orain dela hogeita hamibi urte eta hilabete batzuk, baina ez dakit gauza asko egun horri buruz. Badakit zesaria bat izan zela. Aurreko egunean, medikuak esan zion amari ospitalera joateko amaren sabelan lekirik ez neukalako eta ateratu bahar zidaten.

MAM

Anónimo dijo...

Imaginatu ahal duzuenez,ez dut ezer gogoratzen.Nire amak istorioa urtero kontatzen dit,nik urte pilo dauzkadanez askotan entzun ditut.Udan izan zen eta ganieran igandean,arratsaldeko bostetan izan zen,horregatik uste dut udako argia eta siesta izugarri gustatzen zaizkidala.
I.V.