2011/10/04

NOLAKO ZEINUA HALAKO PERTSONA

Urrian jaiotakoak librak gara, hau da, dotoreak, orekatuak, justiziaren aldekoak, … akatsen bat ziur dugula, baina, perfekziotik hurbil gaude oso. Edo horixe bera, behitzat, irakurri dut nonbait gutaz.

Ez naiz oso zalea, baina aitortu behar dizuet lantzean behin, ezkutuan, horoskopoari begirada bat botatzen diodala esku artean aldizkari edo egunkari bat dudanean. Denbora pasatzeko edo arin irakurtzen delako egiten dut eta ezinezkoa iruditzen zait pertsona zentzudun batek irakurtzea eta, batez ere, sinestea. Baina, tira, denetarik egon behar.

Ez dut bere zodiakoaren zeinua zein den ez dakien inor ezagutzen. Denok dakigu zer garen eta, ondorioz, nolakoak izan gaitezkeen. Ziur nago noiz edo noiz zeuek ere irakurri duzuela zuena, ala ez? Ziur nago noizbait pentsatu duzuela zuen ezaugarriak eta zeinuarenak bat datozen edo egun horretan idatzitako gorabeherak beteko diren.

Ikastaro honetako lehenengo sarrera honetan ez dizuet zein den zuen zeinua edo zeintzuk diren bere ezaugarriak konta dezazuela eskatuko, ez; horoskopoaren inguruko iritzia baizik.

18 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik aldizkari bat nire eskuan jaisten denean horoskopoa irakurtzen dut, baina aitortu behar dut irakurtzean ez dudala arretarik jartzen. Ez dakit zergatik irakurtzen dudan, agian kuriositateagatik, baina horoskopoa irakurri bezain laster ahaztu egin zait irakurritakoa.

R.A.

Anónimo dijo...

Normalean ez dut horoskoporik irakurtzen haietan fedea ez dudalako, baina noizean behin, nire aitaren egunkaria hartzen dudanean, kuriositatez irakurtzen dut. Adarjotze bat iruditzen zait.
I.G. Gurutzeta

S. G. Gurutzeta dijo...

Nik gaur egun ez dut horoskoporik irakurtzen, baina egia esan, lehen bai. Nerabea nintzenean gogoratzen dut lagunekin Super Pop aldizkariko horoskopoa irakurri ohi genuela. Batek ahoz irakurtzen zuen besteen horoskopoa eta gero esan ziguna komentatzen genuen. Nahiz eta lelokeriak ziren, guk sinesten genuen...

Denbora pasa eta gero, egunkariak irakurtzen hasi nintzen. Beraz, egun batean konturatu nintzen El Correo egunkariko horoskopoak niri gertatukoa asmatu zuela. Hori pentsatu nuen! Eta momentu hartatik aurrera, egunero El Correoko horoskopoa irakurtzen nuen.

Hala ere, orain ez dut irakurtzen, aspertu bainintzen, edo agian egun batean egia ez zen zerbait esan zuen eta horregatik ez dut sinesten orain, ez dakit...

A.C. Gurutzeta dijo...

Nik ez dut horoskopoetan sinesten, baina egia esateko, aldizkariren bat erosten dudanean horoskopoa gainetik irakurtzen dut.

Nire ustez, gehienok sinetsi ez dugu sinesten baina zer jarriko duen jakiteak erakartzen gaitu nahiz eta kasurik ez egin.

Anónimo dijo...

Aldizkari bat erosten edo egunkari bat irakurtzen dudanean ez naiz horoskopoa dauden horrira joaten ea zer jartzen den ikustera, baina egia da azken horrietara ailegatzen hari naizenean segundu batzuk erreparatzen ditudala nire horoskopoa ikusten, baina bakarrik momentu batetan zer jartzen duen ikusteko eta gero eguna pasa ahala ia gertatu egin den frogatzeko, hau da, modu esperimental batean.

Nire ustez, horoskopoen kontua inbentsio bat da, ez dut uste hilabete konkretu batetan jaiotzeagatik desberdina izango zarela beste batekin konparatuta. Pentsatzen dut ingurua eta sozietatea dela aldatzen gaituena.

E.S Gurutzeta

Anónimo dijo...

Zuen iritziak irakurri ondoren web gunean bilatu dut gaurko horoskopoa ea zer esaten duen. Ni ekainaren 3an jaio nintzen, eta horoskopoak esaten du geminis naizela eta momentu txarra garaituko dudala. Zihur nago denok daukagun hainbat egun txar, eta baikorrak izan behar garela gainditzeko.
Aldaketa garrantzitsua gertatzen ari dela esaten du ere. Ados nago, baina zergatik ez da zehatzagoa izaten? agian horoskopoak ez du gehiago esan nahi, badaespada.
Horoskopoak ez du eragin handia nire bisitzan baina ados nago zuekin, kuriositatea ematen du.
SDP Gurutzeta

Anónimo dijo...

Gaur egun inoiz ez dut ikusten horoskopoa,baina egia esan gaztetxagoa nintzela,bai gustatu zitzaidan.Orain lelokeri bat iruditzen zait,ordea,orain dela bost urte nire lehengusinarekin eskuak irakurzera joan ginen.Ez dut gogoratzen zenbat diru ordaindu genuen baina dena gezurra zen,gainera barregarria iruditu zitzaigun,horrexegatik ez dut sinesten.
V.Z.Gurutzeta

L. R. Gurutzeta dijo...

Egia esanez, denbora asko pasa da nire horoskopoa irakurri nuen azkenengo alditik. 12 urte nituenean, gazteentzako aldizkariak erosi ohi nituen, eta bertako horoskopoak eta horrelakoak irakurtzen nituen. Baliteke, garai hartan, horrelako gauzak kontuan izatea, txikia nintzen eta. Gaur egun, berriz, ez dut horoskopoetan sinesten, eta bertan jartzen dena gezurra baino ez da, nire ustez. Pertsona bakoitza desberdina da, eta horregatik ez da posiblea "Piscis", "Aries" edo "Leo" diren pertsona guztiei gauza berak gertatzea beti. Denbora pasatzeko irakurriz gero, ez daukat problemarik, baina gauza horietan benetan sinestea ez da batere ona.

Anónimo dijo...

Nire buruari beti galdetzen diot nork idazten dituen horoskopoak. Gauero, telebistan aztiak agertzen dira kanal ugaritan, horregatik uste dut jende askok ikusten dituela saio bezalakoak.

Nik esango nuke horoskopoak negozio erraldoiak direla, hau da, ez direla benetakoak.

D.T.

Anónimo dijo...

Arrazoiak esaten dit ezinezkoa dela horoskoporen inguruko gauzak, hau da, pertsonen ezaugarri fisiko eta mentalak, etorkizuna asmatzea eta halakoak… egiazkoak izatea. Batzuetan ematen du benetan betetzen direla, baina, ziur aski, gurasoek gure jaio data okertuko balute, gurea ez den beste zeinuaren ezaugarriak gurekin bat datozela pentsatuko genuke. Azken finean, zeinu guztiak ederrak direla esaten zaigu eta denok atsegin dugu halakoak garela pentsatzea. Horrela egainatzen gaituzte. Gero kalera irteten gara eta jendea ez da hain ederra, dotorea, edo azkarra… Aramis Fuster eta antzekoak ikustea baino ez dugu.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Hasteko esan behar dut nik ez dudanik sinesten horoskopoetan. Orain dela egun gutxi telebistan ikusi nuen, nire ustez etb bitan, programa bat eta han esaten zuten horoskopoak mito bat zirela. Ni ideia honekin ados nago, egunkarien horoskopoak gauza generalan ipintzen dituzte eta horrela beti zure bizitzan pasatzen den zerbaitekin identifikatu ahal duzu.

David MV

Anónimo dijo...

Nik ez dut sintesten horoskopoetan. Nik ez dut uste jaio ginen momentuan astroetako egoerak gure nortasuna mugatzen duenik, eta, are gutxiago, gure etorkizuna asmatzeko balio duenik.
Hala ere, euskal esaera zahar batek dioenez: "Zenbat buru hainbat aburu". Jende asko bat ez datorrelako nik esan dudanarekin. Denok dakigunez, badago jende asko etxetik irten baino lehen zer gertatuko den jakiteko, bere horoskopoa irakurri behar duena, edo erabaki bat harteko zer esaten duen horoskopoa jakin behar duena.
Beraz, hau guztia esanda, nekez sinetsi ahal dut horoskopoak desagertuko direnik, kuriositateagatik edo beharrarengatik jende askoren bizitan inportanteak baitira.

I.R (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Ez dut aldizkarietan edo egunkarietan agertzen diren horoskopoengan sinesten, eta ez dut denbora galtzen txorrada horretan irakurtzen. Benetako astrologia beste gauza da, ez du ezer ikusirik prentsa agertzen denarekin, Gure patua izarretan idatzita egon ahal da? Dena posiblea da.
Ez jolastu ez duzuen ezagutzen ahalmenarekin.

K.

Anónimo dijo...

Aldizkari bat euki dudanean, batzuetan horoskopoa irakurri dut. Nahiz eta jakin jartzen duena ez dela egia, kuriotsitatea daukat jakiteko zer jartzen duen. Lagunekin, horoskopoak irakurtzen ditugunean, bata besteona irakurtzen du eta barre batzuk egiten ditugu elkar. Batzuetan barregarriak izan daiteke.

Martina G.

Anónimo dijo...

Ez dut sinesten horoskopoetan baina noizean behin irakurtzen ditut.Zergatik? Ez nuen jakingo zer esan. Agian kuriositateagatik edo bakarrik jakiteagatik zer gertatuko zaidan aste horietan. Ziur nago jende askok sinetsi ez arren,irakurtzen duela aste horietako patua jakiteko. Azkenean denok zerbaiten sinetsi nahi dugu, batzuek Jainkoangan, beste batzuek zientzian eta halaber gure patuan.
C.R.

Anónimo dijo...

Aitortu behar dut horoskopoak irakurtzen ditudala denbora pasatzeko eta kuriositateagatik!

Beste gauza da idatzita dagoena. Idazlariak aspertzen dira eta horregatik asmatzen dute horoskopoan idazten dutena.

Badago jendea horoskopoetan sinesten duena, baina lehen esan dudan bezala lelokeriak dira.

Nire ustez, horoskopoa horria betetzeko erabiltzen da!!!
Tania.R

Anónimo dijo...

Martxoan munduratxen garen pertxon gustiak, altuak eta begiberdeak izango bagina, oroskopoan sinetsiko nuke. Baina ez dut uzte sentibera, zintzo, eta abar... izatea Martxoan munduratzeagatik, hori ezinezkoa.

Anónimo dijo...

Nire ustez, pertsona askori etorkisuna esagutzeko gustatzen zaie, gertatuko dena jakin nahi dute. Horregatik, uste dut pertsona askok horoskopoa irakurtzen dutela. Pertsona horientzat horoskopoak beti asmatzen du, beti bizitzaren zerbait aurkitzen dute horoskopoan. Logikaz, batek nahi duena ulertzen du.

Nik batzuetan horoskopoa irakurri dut baina bakarrik denbora pasatzeko, ez du horoskopoetan sinesten.

C.H.