2011/07/29

BAGOAZ

Txikitan, hegazkin baten burrunba entzun, zerura begira eta hasten nintzen nora zihoan pentsatzen begiak itxita. Bidaiariak imajinatzen nituen eta hor, airean, beren artean neu ere. Leku ederrak, antzinako kulturek lagatako aztarnak eta hondartza zoragarriak nituen aurrez aurre, ukitu ere egin ahal nituen. Baina begiak ireki eta oinak lurrean.

Orain ere, heldutan, ohitura bera izaten dut hegazkin bat entzuten dudanetan. Zerura begira, begiak itxi eta bidaia hasten dut. Ametsetan nahi dugun lekura joan gaitezke.

Laster hartuko dut hegazkina oporretara joateko. Txikitan imajinatutako bidaiak egiteko aukera izango dut eta, ziur aski, zeruan nagoenean hor, behean, lurrean beste bat hasiko da pentsatzen nora doan hegazkina, bidaiariak imajinatuko ditu eta barruan bera ere badagoela pentsatuko du.


ZEIN DA ZUEN AMETSETAKO BIDAIA?

Azken klase egun honetan bakarrik gauza bat:



ONDO PASA OPORRETAN ETA BUELTARA ARTE!!!

2 comentarios:

13 urteko neska dijo...

Nire ametsetako bidaia New Yorkera joatea da, baina oso zaila da nire familiarentzat nire aita lanean dagoenean nire ama oporretan dago eta aldrebes, orduan, ezin da. Baina nik seguitzen dut amesten.Primeran pasa joaten zaren lekuan eta asko disfrutatu oporrak, hor seguru eguzkia egingo duela! Muxu bi.

EUSKERABILI? dijo...

Iepa 13 urteko neska:
Ongi etorri zure blogera. Azken sarreretan idatzi duzula ikusi dugu eta sarrera hau ikasturteko azkena bada ere, datorren ikastaroan, nahi baduzu, hemen lekutxo bat izango duzu.
Lasai egon, oraindik gaztea zara eta denbora izango duzu New York-era joateko, bitartean, badakizu, hegazkin baten burrunba entzuten duzunean begira zerura eta pentsa ezazu bertan zaudela.