2008/10/11

HAU DA HAU BIZIMODUA!!!


Une honetan ez dago ezbairik: MUNDUA KRISIAN DAGO!!! Azkenean mundu globalizatu honetan ditxosozko krisialdia sumatu dugu gure patriketan.

Momentu txar hauetan ikusten da, inoiz baino hobeto, gizakiok daukagun irudimena arazoei aurre egiteko eta, ondorioz, asko dira leku guztietatik ematen dizkiguten aholkuak eta erabiltzen hasi garen trikimailuak krisiaren kalteak ekiditeko.

Duela gutxi, Galizian bizi den emakume baten kasuak harritu gintuen. Emakumea supermerkatura joaten zen eta bertan produktuen prezioak aldatzen bide zituen: supermerkatukoa kendu eta berak etxean egindakoa ipintzen zuen. Emakumeak, inolako lotsarik gabe, edozeri aldatzen zion prezioa eta ondo gainera! (begira bestela argazkia. Mila eta piko euro balio zuen telebista 12 eurotan utzi zuen).

Ez dago esan beharrik berehala harrapatu zutela, baina emakumearen adibideari jarraituz zuei bururatzen zaizkizuen trikimailuak zerrendatzea proposatzen dizuegu komentariotan.


2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aupa lagunok.sorterik ez nago krisian.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Emakumearen ideia ona da, baina bankuekin egin behar da.