2008/10/10

ZURTZ INTTE


Lehen aipatu bezala, krisialdia bazter guztietara heldu da eta hedabide guztietan zur eta lur uzten gaituzten berriak aurki ditzakegu. Segidan dituzuen berriak lagin bat baino ez dira, baina aski dira arazo berri honen tamainaz jabetu ahal izateko.


· Ezkonberriek bereak eta bi egin behar dituzte aurrekontuan ezkontzako gastu guztiak sartzeko: gonbidatu gutxiago, menua askoz merkeagoa, eskuz egindako gonbidapenak, argazkiak CD formatuan, eurek grabatutako musika erabili, …
· Dibortzioek behera egin dute izugarri azken hilabeteotan
· Azken bolada honetan Balentzian apaizgaien kopurua bikoiztu egin da
· Espainiako soldadua izateko aurrez izena ematearen kopurua handitu egin da
· Krisia dela eta, hurrengo urteotan delinkuentziak gora egingo duela aurreikusten da
· Lantokietan bajak eta lanera ez agertzea murriztu egin dira nabari


2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Iepa! Egia da azken hilabeteotan krisiaren gaia besterik ez dagoela guztion ahotan, baina errefrauak dioen bezala ekaitzaren ostean dator barea eta nik uste dut horren zain gaudela guztiok, ez al da horrela ala? Animo eta segi krisiari aurre egiten!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain krisi honekin dirurik gabe ikasi nahi dugu. Eta oso konplikatua da. Horregatik gauza berberak egin nahi dugu, baina diru gutxiagoarekin, eta, hori dela eta, jantoki merkeagoak eskontza ospatzeko aukeratu dugu, ez dibortziatu dirua ez galtzeko,... Dirurik ez daukagunean, asko pentsatu behar dugu ondo erabiltzeko geratzen zaigun dirua