2009/04/03

AUSKALO ZERTARAKO DIREN!!!

Ez dakigu ondo, beharbada izango da oporrak hor bueltan daudelako, baina OHEA iruditzen zaigu historiako asmakizunik inportanteenetariko bat. Arrazoi asko egon daitezke, baina, hitz gutxitan esanda, OHEAn egin ditzakegun gauza gehienak onak dira, adibidez, …

Baina, asmakizun guztiak ez dira onak izan, ugari zentzugabekoak izan baitira. Begira, bestela, argazkietako asmakizunak. Bitxiak, behintzat, badira eta auskalo, agian gutxi barru geuk ere erabiliko dugu baten bat.











Idatz ezazue zuen ustez zeintzuk iruditzen zaizkizuen asmakizunik onenak eta absurdoenak (oporretan gaudenez gero, izan zaitezte orijinalak)

Por zierto! Gure ustez, absurdoena MOLDEKO OGIA da zeren eta ogi hori karratua den eta hestebeteak borobilak.

4 comentarios:

Josune dijo...

Nire ustez inolako zalantzarik gabe ohea da asmakizun onena. Hau betidanik pentzatu dut. Ohean, zuek esan duzuenez, gauza asko egin ahal dugu. Niri lo egitea asko gustatzen zait, eta egia esan, ordu asko egon naiteke ohean.
Bestalde, guztiok dakigunez, beste asmakizun onak ere badaude. Argazkietan, agertzen da artazi bereziak eta nik ez nuen ezagutu. Ni oso txarra naiz artaziekin edozein gauza mozteko, beti txarto egiten dut, horregatik, asmakizun oso ona iruditzen zait.
Eta aipatu behar dut beste asmakizun oso ona: txokolatea. Txokolatea asko gustatzen zait, edozein momentutan jateko ona da, baina zoritxarrez ezin dugu egunero jan, asko loditzen duelako.
Bueno ONDO PASA OPORRETAN!!!

Anónimo dijo...

Dudarik gabe, ohea da asmakizun onena, baina txokolatea ere ezin dugu ahaztu; izan ere, asko laguntzen digu momentu latzenetan, ezta?

Lorena dijo...

Ados nago, ohea da asmakizun on bat, baina niretzat, duda barik, garbigailua da XX. mendeko asmakizunik onena. Orain ez dugu ezertan hartzen, garbigailua erabiltzen ohituta gaudelako, baina une batean imaginatu nolakoa izango litzatekeen gure gaurko bizitza garbigailuarik gabe, prest gaude arropa eskuz garbitzeko?

Anónimo dijo...

Onena? asko dira, baina bat aukeratzerakoan telebista. Bestela pentsa ezazue zenbat denbora ematen dugun bere aurrean.