2009/04/30

BIZITZA BONBOI KUTXA BAT DA

Batzuetan Truman bere showan bezala sentitzen naiz. Telebistaren aurrean orduak eta orduak eman ondoren iruditzen zait bizitza telebistako eszenatoki erraldoia dela eta batzuek hainbat froga ipintzen dizkigutela ustezko audientzia handitzeko.



Txikitatik musika eta dantza izar distiratsua izan nahi izan dut. Ondo abesten dut, ez Susan Boylek bezala, baina tira, ez naiz bera bezain zatarra.



Abenturazko oporrak gustukoak ditut, diru gutxi eta auto-stopa dira nire motxilaren lagunik preziatuenak. Behin, biziraupen-ikastaroa bat egin ondoren, irla bakarti batean eman nituen pare bat hilabete kokoak eta arrain nimiñoak jaten. Oso esperientzia polita, baina bertan 15 kilo galdu nituen.

Orain proiektu batzuk ditut, etxe bat eraiki, glamurrez jositako hotel batean sartu …, ez dakit, agian egunen batean Patagoniara joango naiz nire bi lagun berriekin, Juanito eta Jose Luisekin.


Bizitza erreality-showa da ala showa bakarrik?
Zer iritzi duzue programa horietaz?

3 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Egia esan, nire ustez, gure bizitza show bat da. Gure munduan denetariko gauzak ikus ditzakegu eta batzuetan badirudi telebistako telesaio bat.

nuria.barakaldo erabiltzaileak esan du...

Bai, bai...batzuetan pentsatzen dut gauzak gertatzen zaizkigula filme batean bezala bai dibertigarriak, bai tristeak.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

KUTXA LELOARI ESKER GURE BIZITZA IKUS DITZAKEGU GERO ETA SHOW GEHIAGO BAIT DAUDE,ETA JENDE NORMALA JOATEN DELAKO.Ç
CASTRE