2009/05/22

GIZONAK VS EMAKUMEAK

Badirudi emakumeak gizonak baino kudeatzaile hobeak direla, edo, behintzat, horixe adierazten dute datuek. Nazioarteko burtsetan galera gehien izan dituzten enpresek emakume gutxi dituzte bertako batzordeetan. Aitzitik, munduko 500 enpresa onenetatik bi edo hiru emakume dutenek %5eko etekin gehiago lortzen omen dute.

Honek guztiak argi uzten du emakumeek hobeto kudeatzen dutela, lan taldean ondo aritzen direla, zuhurragoak direla inbertsio kontuetan, epe luzerako lana egokiago antolatzen dutela..... nagusi hobeak direla, nonbait.

Hau jakinda komentatu beheko komentarioetan zuk emakumea ala gizona nahiago duzun nagusitzat eta horren zergatiak.

8 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, argi dago emakumeok nagusi hobeak garela, gauzak hobeto planifikatzen ditugu eta gure lankideekin nahiz eta batzuetan arazoak eduki, hobeto moldatzen dugu.
Segur aski, lan guztietan emakumeok nagusiak izango bagina, mundua hobeto joango litzateke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Agian izango da dugun ezkutuko instintoagatik, baina argi dago emakumeok gizonak baino argiagoak garela eta honek gauza askotan hobeak izanarazten gaitu, ardurako lanetan, esate baterako.

Arazoa da lan horiek lortzea oso zaila egiten zaigula ez balio ez izateagatik, gizartean dagoen matxismoagatik baizik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Monentuz bakarrik gizanak izan ditut nagusiak bezala, baina denetarik dagoela uste dut,hau da, bai emakumek bai gizonek nagsi honak izan ahal dira.castre

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Langile gehienak emakumeak badira hobeto gizon bat nagusitzat, emakumearen artean arremanak pixka bat bereziak dira eta baina egia da nolakoa den egokiera.

Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NiK uste dut behingoz utzi behar ditugula topikoak alde batera. Sexua ez da guztiz erabakigarria enpresa batean agintzeko. Gauza guztietan bezala, gizonak zein emakumeak kapazak izan daitezke edozein arlotan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

beharbada desberdinaren bat egongo da emakumeen eta gizonen artean, agintzeko momentuan; baina, nire ustetan, desberdintasun inportanteena egon behar da pertzonen arteko ezaugarrien artean eta ez gizona edo emakumea izateagatik.

Leticia. Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut emakumeak nagusi hobeak garela eta gainera dena hobeto antolatzen dugu. Ia- Ia etxe guztietan emakumeek dirua eta anak antolatzen dituzte eta ia beti gizonek egiten dituztenak baino hobeto egiten ditugu. Arazoa da mundua oso matxita dela eta enpresetan oso zaila da nagusiaren lanpostua lortzea. Nagusi batzuek, gizonak badira, emakumeak nahiago dituzte lan egiteko txukunagoak, eragileagoak, jasankorragoak direlako eta gainera emakumeak bere lanean ondo badaude baino zintzoagoak dira.
Vanessa G.

Lorena erabiltzaileak esan du...

Esperientzia ondoren duda barik gizonak nagusi hobeak direlakoan nago. Ez dakit zergatik, baina argi dago emakumeok gizonek baino izaera konplexuagoa daukagula.