2009/05/08

BETI ZUREKIN!

Duela aste batzuk iragarri genuen profezia berriro dakargu blog honetara, baina oraingo honetan lehoi horien liderrak bere taldekideei esandakoak lagunduta.

… eta bigarren milenioko bederatzigarren urteko bosgarren hilabeteko hamahirugarren egunean, zauritutako lehoia berpiztu egingo da. Hain ozena izango da bere orroa non Ipar Hispaniako herrixka batek, estandarteak eskuan eta danborrak burrunbaka, ibai ertzean bere gudariei sekulako harrera egingo dien. Eta urak berriro baretu egingo dira …

Nostradamus


Komentarioen bitartez bidal iezazkiezue zuen animoak gure lehoiei edo kontaguzue azken kopa irabazi genuen egun hartan egindakoa edota finalean zer egingo duzuen

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Barça oso denboraldi ona egiten ari den arren ez du tripletea lortuko, kopa Athleticek irabaziko baitu. AUPA ATHLETIC!!!!!

Anónimo dijo...

atzo you tubean athleticek irabazi zuen azken koparen laburpena ikusi nuen. Santiago Bernabeu eta madrileko leku guztiak zuri-gorriz jantzita zeunden.horregatik mestallan horrelako giroa lortzen badugu ez du barçak irabaziko,nahiz eta, gaur egunean munduko talderik onena izan.aupa athletic!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!9-8 irabaziko dugu,  noski penaltietanCASTRE

Josune dijo...

Nik uste dut kopa Atheticek irabaziko duela. Guztiok dakigunez, Barça taldea oso ona da baina esperantza eduki behar dugu. Horregatik asko adoretu behar dugu gure taldeari.

AUPA ATHLETIC!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

Irabaztea ala galtzea berdin da. Gure taldeaz harro sentitu behar dugu eta momentu onetan zein txarretan garenari eutsi behar diogu.
ATHETIC ZEU ZARA NAGUSIA!!!

nuria.barakaldo dijo...

Niri ez zait asko guztatzen futbola eta etxean normalean ez ditugu partidak ikusten baina badakit partida hau oso importantea den eta azkenean gustatuko litzaidake gure taldeak irabaztea,noski!

Lorena dijo...

Aluzinagarria da Bilbon, beno Bizkaia osoan, gertatzen dena Ikustea. Leku guztiak zuri-gorriz jantzita daude, erakundeetatik auzoko denda bateraino, erakusteko Athetic ez da bakarrik futbol talde bat, erlijio bat baizik. Nahiz eta Mestallan irabaztea oso zaila izan, lortuko dugulakoan nago, besteak beste, zalegori esker.

ATHLETIC, ZUREKIN BAT!

Oharra: Nire emaitza da,
Athletic 3 - 2 Barça.
Zein da zuena?

Anónimo dijo...

ANDER BARAKALDO

Badirudi espainiako ligan bakarrik jolasten dute real madrilek edo barÇak.Orduan,horregatik athleticek copa irabazi beharko du,ligan ere beste taldeak jolasten ari dira eta.

Anónimo dijo...

BarÇa talde ona da eta bere futbol-denboraldia oso ona izan da. Ez dakit Athleticek irabaziko duenik baina gogo handi-handia ipini beharko dute irabazteko, jende osoa amets izugarri dauka eta, beraz, ezin dute huts egin.
Niri ez zait gustatzen futbola baina ...... AUPA ATHLETIC!

Pili

Anónimo dijo...

Niri ez zait batere gustatzen futbola ikustea, baina espero dut Athletic irabaztea eta biharko partidua ikusiko dut. Kopa irabazi duen urtea gogaratzen dut, jai handia izan zen, ez geneukan klaserik. Urte hau hura bezalakoa izatea nahi dut, lanik gabe.

Edurne

Rocío dijo...

Denok urduri gaude gutxi falta baita partida hasteko. Zein giroa dagoen kalean! Izugarri polita da balkoi guztietan banderak ikustea, modu honetan erakusten da bizkaia osoa bere taldearekin dagoela.

AUPA ATHLETIC!!!

Anónimo dijo...

Oraingoan ez da posible izan, baina bizi izan dugun ilusioak ere merezi izan duela uste dut. Beraz, ziur nago bihar gure taldeak izango duen harrera oso oso ona izango dela, haiek merezi baitute. AUPA ATHLETIC!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!