2009/05/29

ZORO TXIKI HORIEK





Bideoa ikusita, pentsatu ahal dugu gehiegikeria dela eta umeak baino basapiztiak ematen dutela egungo umeek. Baina, gure haurtzaroa gogoratuko bagenu, ziur aski, ikusiko genuke geuk ere egin genuela inoiz honelako bihurrikeriaren bat, ezta?

Beraz, bueltatu berriro haurtzarora eta kontatu garai hartan zuek egindako barrabaskeriaren bat.

9 comentarios:

Josune dijo...

Nik ez dut gogoratzen egin nituen barrabaskeriak, baina segur aski, guztiok bezala batzuk egin nituen.
Baina neska naizenez, nire nebek nik baino barrabaskeri gehiago egiten zituzten, orduan ni nire gurasoen ustez oso zintzoa izan naiz!!!

Anónimo dijo...

Txikitan oso ume zintzoa izan nintzen, bihurrikeriak orain egiten ditut.

Anónimo dijo...

txikitan egiten nituen barrakeriak kontatzen baditut liburu bat idatzi beharko nuke, oso une bihurria izan nintzen eta.

castre

Anónimo dijo...

Txikitan zintzoa nintzen baina batzuetan barrabaskeri bat egiten nuen, adibidez, nik egunero ikusten nuen nola garbitzen zuen nire amak, eta behin hark egiten bezala erabaki nuen, orduan, galtzerdi bat hartu nuen eta lurrin-frasko batekin garbitu nuen egongelako armairua. Lurrin osoa gastatu nuen. Oso isiltuta nengoen eta, nire amak susmo egiten hasi zen eta egongelara joan zenean "panorama" ikusi zuen. Beno bakarrik esaten dut zigorra oso gogora zela eta hilabete baten lehia irekita egon behar zen.

Pili

Rocío dijo...

Ni txikitan oso ume zintzoa nintzen, izan ere, nire gurasoek inoiz ez ninduten zigortzen. Nire ustez, gaurko haurrak aurreko belaunaldikoak baino bihurriagoak dira, agian umeekin batera gurasoak ere aldatu dira.

Anónimo dijo...

Nik txikitan bihurrikeri gehiegi egiten nituen, gutxienez nire amak gutxi ezagutzen zituen, bestela gehiegi zigortuta egongo nintzen. Nik txikitan ez nuen inoiz ideia onik eta nire ahizparen bizitza infernu batean bihurtu nuen, gainer bera ni baino handiagoa zen baina oso makala zen eta nik gauzak egiten niuen eta gero berari errua botatzen nion.
Vanessa G

Lorena dijo...

Egia esan, txikitan ume zintzo-zintzoa nintzen, baina denok bezala, neuk ere barrabaskeria batzuk egin nituen, batez ere nire ahizpa amorratzeko. Ezin duzue imajinatu, zein dibertigarria zen.
Argi dago oraingo haurrak aurrekoak baino azkarragoak direla.

Anónimo dijo...

Egia esan nahiko zintzoa izan zen txikitan. Beranduago, nerabetan asko aldatu nintzen, batez ere lagunekin nengoenean, zein auzoan, zein instituoan. Bolada hartan egin genituen barraskeri ugari eta sentitzen dut baina bihurkeri horietako batzuk, ez daude esaterik.Zorionez, berriz aldatu nintzen,eta orain zintzo ibili naiz.

Anónimo dijo...

Komentariak irakurrita, dirudienez txikitan gaurko gazteak oso haurrak zintzoak ziren. Hobea litzateke gurasoei galdetu haurtzaroan nola ginen. Supermerkatuan gurasoek erosketak egin zutenean nork ez zuen inoiz iskanbila sortu guriditik atera ezin zelako. GDB