2009/06/05

EGUZKI-IZPI BAT, OOO!!!


Azkenean, kostata ere, hementxe dugu EGURALDI ONA eta berarekin batera beltzaran egoteko irrika. Gure hondartzak, zelaiak, terrazak eta etxeko balkoiak jendez josita daude eguzki-izpi guztiak harrapatzeko. BUELTA eta BUELTA. Orain alde honetatik, gero bestetik. Orain ahoz gora eta gero ahoz behera. Sufritu eta sufritu … ahalik eta lasterren kolore zuria kentzeko eta beltzarantzeko.

Zer uste duzue honetaz?
Hasi zarete eguzkia hartzen?
Nola hartzen duzue eguzkia?
Baduzue trukurik arin beltzarantzeko?

11 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Nire azala oso zuria denez, inoiz ez naiz egon oso beltzaran.
Egia esan, eguzkia ez zait batere gustatzen, horregatik ez dut eguzkia hartzen. Niri ez zait inporta nire azala zuria izan, pozik nago nire gorputz zuriarekin,jeje! Eta gainera ez dut ulertzen zergatik jende askori beltzaran egotea gustazen zaion.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri gero eta gutxiago gustatzen zait eguzkia hartzea. Azala zuri badago hobeto.

Rocío erabiltzaileak esan du...

Niri uda izugarri gustatzen zait eguzkia ikus dezakegulako. Izan ere, eguzkia oso ona da osasunarako kontuz hartzen badugu eta gure azala babesten badugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

udan gustatzen zait baina zuhaitz baten aspian egoteko, eta hondartzan edo igerilekuan egotekotan uran egotea guztatzen zait.
castre

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok dakigunez eguzkia hartzea ez da ona baina bestalde medikuek esaten dute hezurrentzat oso ona dela, azkenean beti bezala badirudi soratuta itzuliko gaituztela. Nire amona neska zenean egun osoa ilagi gainean lan egiten zegoen eta gaur egun oso ondo dago.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri eguzkia hartzea gustatzen zait baina arratsaldearen azken eguszkia, seietan edo...
Oso zuria naiz horregatik kontuz ibili behar izaten dut.
Eguzkia gehiegi hartzea kaltegarria da osasunarentzat, azalako-minbizi atera ahalko duelako.

Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut eguzkia hartzen, eguzkiak mina ematen didalako.
Niri zuria izateak bost axola dit, baina, beltza egon nahi izango banu, makillajea erabiliko nuke

Edurne

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da beltzaran bazaude udako arropak hobeto ematen dizula, baina zenbat kostatzen den kolore apur bat hartzea! Eta niri, egia esan, ez zait batere gustatzen solairumera joatea.

Lorena erabiltzaileak esan du...

Eguzkia hartzea asko gustatzen zait. Lehen lagunek "muskerra" deitzen zidaten 6 ordu inguru eguzkia har nezakelako eskuoihalatik mugitu barik, edo "Sugea" pelatzen nintzenean.
Zorionez, nahiz eta orain eguzkia hartzen jarraitu, neurri gehiago hartzen ditut azala babesteko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eguzkiaren onena itzalia da, horregatik hemen oso ondo gaude, egun osoa eguzki gabe, udan osoa eguzkirik gabe eta momentu guztietan eguzkirik gabe. Hemen zelaiak oso politak dira, denbora osoa euria egiten eta ezinezkoa da etxetik euritakorik gabe irten. Zelako bizitza. Beno bestalde hemen larruaren minbizia oso zaila hartzea izango da, ez kexatu, hemen oso ondo egoten da eta guztatzen ez zaionari Ribera Mayara joan daiteke.

Bato.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait eguzkia baina bere argiarangandik. Ez zait gustatzen eguzkia hartzen, ni hondartzara banoa bakarrik bi edo hiru ordu egoten naiz, paeo bat, bainu bat eta beste paseo lehortzeko eta etxera berriro. Ni oso zuria naiz eta eguzkiak beldurra ematen dit askotan erre egiten naiz nahiz eta eguzkitako kremak erabili. Kontuz ibili behar dugu eguzkiarekin kaltegarria izan ahal da.
Vanessa G.