2009/06/23

KURTSOAREN BUKAERA HELDU DAAA …

Kurtsoari urrian eman genion hasiera eta aste honetan agur esateko unea ere heldu zaigu. Beste urte bat pasa izan da eta balorazioa egiteko momentua da. Horregatik, zuen ikastaroaren balorazioa ezagutu nahi dugu onerako ala txarrerako. Balorazioa, batez ere, zuen aprobetxamenduaren inguruan egiten baduzue hobeto.


Era berean, blog honi buruzko iritziak, iradokizunak eta gomendioak eskatzen dizkizuegu datorren urtean hobetzeko. Nolako bloga nahi duzuen, zeri buruzkoa, … horrelako gauzak interesatzen zaizkigu gehien bat.

Bukatzeko, gogorarazi behar dizuegu oporretan ere bloga mantentzeko asmoa daukagula, behintzat uztailean, betiere zuen parte-hartzeak jarraitzen badu. Udako blog honetarako ideiarik baduzue helarazi beheko komentarioetan.

4 comentarios:

Josune dijo...

Nik eskerrak eman nahi dizkizuet kurtsoagatik, oso ondo egon da.
Klasean oso ondo egon gara eta nik, behintzat, asko ikasi dut. Eta nire ustez aurrerapen asko egin ditut. Gainera klaseko giroa oso ona izan da.

Eta blogaren gainean, egia esan, hasieran ez zitzaidan ideia ona iruditu, baina gero denborarekin gustatu zitzaidan eta ikusi duzuenez, hemen nago astero idazten. Niri datorren urtean gustatuko litzaidake hau egitea, eta aurtengo gaiak oso onak izan dira, betiko gaiak eta eguneroko berriak.
Eta bueno hurrengo hilabeterako, idatz ditzakegu gure udari buruzko gauzak, kontatzeko zer egingo dugun, non, nola...

Bueno bukatzeko berriro eskerrak eman nahi dizkizuet
kurtsoagatik eta blogagatik,ONDO PASA UDAN ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!

Anónimo dijo...

URTE HONETAN ASKO IKASI DUGU BAI KLASEAN BAI BLOG HONETAN IDATZI DUGULAKO.BEHINTZAT NI.GAINERFA DENA ONDO ATERA DA, HAU DA, BEHAR NUENA LORTU DUDALAKO.
BLOG HONI EZ DIOT GAUZA TXARRIK IKUSTEN, BI MINUTUTAN KOMENTARIOA UTZI ETA GAINERA IKASTEN DUZU.
ONDO PASA UDA HONETAN
CASTRE

Anónimo dijo...

Beno, klaseak gustatzen zaizkit eta asko ikasi dut, eta blogari buruz, ideia ona iruditzen zait, niri asko kostatzen zait pentsatzen eta hitz egiten edozeri buruz eta blogarekin denetarik eztabaidatu ahal izaten du.

Pili

Anónimo dijo...

Kurtso honetan nire objetiboak ez nituen heldu.Hamabost estrato egin nahi izan nituen baina ez zen posible. Agian blogan kurtso honetan ariketa asko egon zeudelako, denbora asko pasatu nuen ordenagailuan aurrean. Baina beno azkenean asko ikasi nuen eta horrela osakidetzaren atariko proba gainditu nuen, momentuz honetan niretzat hori inportanteena da.
Arantza P.