2009/10/23

HEMEN EZ DAGO ERRETZERIK

Iragarki hauetan modu berezi batez ikus dezakegu zein ondorio dituen erretzeak. Erretzea txarra dela denok dakigun arren, askok eta askok oraindik jarraitzen dute erretzen eta laster leku publiko guztietan erabat debekatuta izango dute, Espainiako gobernuaren lege berria indarrean egoten denean.
Batzuen ustez, lege berri hau ondo dago eta ez-erretzaileen eskubideak bermatzeko garaia da; beste batzuen ustez, ordea, erretzaileek ez dute inolako eskubiderik eta laster ghettoetan baino ez dute erreko.

Ondo deritzozue leku publikoetan erretzeari? Zergatik?
Nahikoa da lege berri bat indarrean egotea?
Zer gehiago egin ahal da?
Zer iruditzen zaizue erretzeari uzteko kanpaina hau?

Argazki gehiago ikusi nahi baduzue, egin klik hemen

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni Marijo naiz eta inoiz ez dut erre. Oraindik arte erretzaileak jabeak izan direla eta eskubide asko dauzkate tabakoa erretzeak prestigioa eman zielako. Hala ere, hori bukatuta dago eta ez erretzea modan dago osasunerako ona delako. Horrexegatik gero eta jende gehiago erretzeari uzten ari da. Legeak betetzen dira eta orain leku gehiagotan haise garbi dago. Legearen alde nago baina konturatzen naiz erretzaileentzat oso gogorra dela eta denon artean lagundu behar diegu tabakoa uztera.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bazen garaia!Nire ustez, oraindik indartu bebehar dela legea,behintzat jatetxe guztietan ez-erretzaileen gunea dago gustura afaltzeko.Tabernaz taberna joaten garen bakoitzean,zelako kiratsa daukagun etxera heltzerakoan, hau arropetan nola birikietan eta gainera dohainik, elkarren errespetatu behar dugu batez ere leku publikoetan.
AJ

Josune erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut erretzen. Nire ustez leku publikoetan erretzea debekatzea ondo dago, erretzaileek bere bizitza arriskutzuan ipini nahi badute bere erabakia da, baina besteon bizitza errespetatu behar dute.
Egia esan, oso zaila da erretzaileei konbentzitzea erretzeari uzteko, horregatik nik uste dut neurririk onena izango litzatekeela tabakoa saltzea debekatzea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta erretzailea izan, leku publikoetan ez erretzea debekatzeari ondo deritzot, ez-erretzaileen eskubideak errespetatu behar direlako.
Ez erretzeko kanpainak gero eta gogorragoak dira. Dena den, bakarrik minutu batzuk ez erretzeko besterik es dute balio. Erretzeari uzteko bakarrik kobentzituta egonez posible da uztea.
Raul

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain arte tabakoren kontrako legea inori ez zaio gustatu.
Ez-erretzainleentzat eskasa eta gutxiegi zen leku gehienetan erre ahal zelako; erretzaileentzat, ordea, gehiegizkoa zen.
Lege berriarekin , gutxienez ez-erretzaileak atseginez izango dira , oso gogorra delako.
Leku publikoetan ez erretzea erabaki ona dela pentsatzen dut guztion osasun bermatzen delako.

M.V.L

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

tabakoa txarra da bai erretzen dutenentzat baita erretzaile pasiboentzat ere. Horregatik ondo iruditzen zait leku publikoetan erretzea debekatzea zeren eta horrela erretzaileak ez garenok ez dugu zertan tabakoarekin harremanik edukiko.
Gainera horrela erretzaileek bere kontsumoa murriztu dezakete.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aurreko kometarioan ahaztu zait izena jartzea ( marta gurutzeta)