2009/10/16

LANLEKUA NONAHI

IRAKURMENA:

Txinako eskulan merkea
Zer deritzozue Txinako lan egiteko ereduari?
Zer uste duzue Txinako produktuei buruz?
Zer iritzi daukazue txinatarren lan baldintzei buruz?
Zenbat orduko lana egin behar dugu?


Derrigorrezko erretiroa auzitan
Erretiroa derrigorrezkoa ala borondatezkoa izan behar da?
Zein da adinik egokiena erretiroa hartzeko?
Zein izan daiteke erretiratzeko adina bete ondoren lanean jarraitzeko arrazoia?
Nola irudikatzen duzue zuen erretiroa?


HIZKA-MIZKA

ETXEAN (TELELANA) ALA ENPRESAN LAN EGIN

Nork bere ordutegia aukera dezake.

Lan-harreman txarrak saihets daitezke.

Etxetik bertatik lan egiteak beste gauza batzuetarako aukera eman diezaguke.

Lanera joateko erabiltzen den denbora beste zerbaitetan erabil daiteke.

0-0-0-0-0-0-0-0-0-0-0

Lan-harremanik egon ezean, pertsonak gero eta bakartiagoak izango dira.

Langile arduratsua izan behar da etxetik lan egiteko, diziplina handikoa, alegia.

Etxetik lan egiteak ez digu besteengandik ikasteko aukerarik ematen.

Etxea eta lanlekua berbera izatea ez da komenigarria, esparru pertsonala eta profesionala bereizten ez baitira.

iruzkinik ez: