2009/10/30

NIRE PERFIL ONENA

IRAKURMENA

Hizkuntza aniztasuna eta gure bizi-kalitatea
Zer uste duzue irakurri duzuenaz?
Aniztasun linguistikoa izan da gure munduaren berezitasunetariko bat?
Nola bermatu ahal da aniztasun linguistikoa?
Zer arrisku maila dauka euskarak zuen ustez?


Zergatik gazteek ez dute euskaraz hitz egiten?
Zer uste duzue irakurri duzuenaz?
Zergatik gazteek ez dute euskaraz hitz egiten?
Zer-nolako euskara maila daukate gazteek?
Egungo gazteak badira elebidunak? Nola moldatzen dira hizkuntza bietan?


HIZKA-MIZKA:
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK

Euskara ezin da meritua izan Euskal Herrian, hemengo hizkuntza baita.

Gaztelerazko hizkuntza-eskakizunak langileen %100i eskatzen zaizkie; euskarazkoa, berriz, ehuneko kopuru txiki bati. Ez al da hau ere diskriminazioa?.


Ezinbestekoa da bezeroen hizkuntza eskubideak bermatzea, zerbitzu ona emango badute.

Euskararen kasuan, ez dago inposaketa bezalako hitzak erabiltzerik, euskarak jasan duen urraketa kontuan hartzen badugu

-----------------------------------------
Beste merituen antzera baloratu beharko litzateke, hainbesteko diferentziarik gabe, alegia.

Gaztelerazko hizkuntza-eskakizunak %100i eskatzea normala da, bizi garen herrialdean gaztelera baita hizkuntza nagusia.

Hainbeste puntu balio izateak hizkuntzarekiko gorrotoa susta dezake.

Inposaketa dela usteak ezer gutxi egiten du hizkuntza ikasi eta erabiltzearen alde.


iruzkinik ez: