2009/11/20

IBAIZABALGO PIRATA

Oraindik gogoan ditut uda haiek. Barakaldon autobusa hartu, Portugaleteraino heldu eta han gasolinoa hartu beste aldera pasatzeko, hango hondartzetan eguna pasatzearren. Gasolinoan edo botean pirata txikia sentitzen nintzen eta metro gutxi horiek zeharkatzea itsasoz bestaldeko lurretara heltzea bezalakoa zen. Minutu gutxiko bidaiatxoa hilabete batzuetako itsas esperientzia ahaztezina izaten zen nire ustetan.

Egun,lanagatik batzuetan eta nostalgiagatik besteetan,Erandiotik Barakaldora pasatzeko hartzen dut gasolinoa eta pirata txiki hori berriro sentitzen dut nire barnean. Ziur aski, batez ere,adin bat daukazuenok bote hauen inguruko oroitzapenen bat edo abenturaren bat izango duzue gurekin konpartitzeko, gauzak nola aldatu diren ikusteko. Bestela esaguzue bote edo gasolino garraiobideari buruz zer uste duzuen eta gaur egungo mundu globalizatu honetan etorkizunik ote duen.

18 comentarios:

anonimo dijo...

Nik uste dut gasolino mundo honetan ez daukadanik etorkizunik .
Jendeak auto hartzen du edo metroz , trenez edo autobusez hartzen ditu , arinagoak direlako eta ez dute denbora askorik itxaroten .
Nik txikitan gasolino hartzen nuen eta asko gustatzen zitzaidan , baina gaur egunean ez dut gasolinorik hartzen , nahiago dut metroz edo autobusez hartu .
Nire ustez denborarekin gasolino eta garraiobide zaharrak pixkanaka , pixkanaka desagertu ahal izango dira .
Jose

Anónimo dijo...

hamazazpi urterekin hasi nintzen gasolinoa ezagutzen. Areetatik Portugaletera. Bilbaon ez nuen ikusi San inazio izan ezik. Joan den bizitza apurra da, eta bera joango da ere bai. Ez dugu gogoratzen zikina, deserosoa eta arriskutzua dela. Bizitza aldakorra da eta behar ez duguna zaborra bihurtzen da eta ez dugu nahi.
fglez

Manu dijo...

Ni txikitan Erandiora joatera gasolino hartzen nuen eta marinel bezala sentitzen nuen asko gustatzen zitzaidan. Baina egia da gaur egunean ez dauka etorkisun,ia jende denak autorik daukate edo leku batera joatera nahiago dute autobusa edo metro hartu,gasolino baino azkarragoa eta erasoagoa dira eta gainera leku gehiago heltzen dira.Gasolino oso erromantikoa da baina gutzi praktiko.

Manu

Anónimo dijo...

Portugaleten bizi nintzenean, Las Arenasera gasolinoa hartzea nahiago nuen denbora gutxi itxaron behar nuelako. Gasolinoa Bizkaiko Zubia dibertigarri baino gehiago zen. Ez zait importa garraiobide moderno bat ez dela. Nire uztez balio sinbolikoa du. Desagertzen bada pena emateko dit.
Soraya

Anónimo dijo...

Gaur egun gasolino ez dauka etorkizunik. Gaur beste garraiabideak gasolino baino garrantzitsuenak dira. Baina pena bat da gasolino desagertuko bada. Txikitan ni gasolino hartu nuen, Erandiora heltzera.

Olga G.

Marian V. dijo...

Normalean ez dut erabili gasolinorik, nahiago dut beste garraiobide mota, oso deseroso iruditzen zaidalako batez ere euria egiten duenean. Behin, txikitan hartu nuen Erandiora joaten den gasolinoa. Izugarriko beldurra sentitu nintzen eta gainera zorabiatu nintzen. Bueltatu genuenean gasolino ikusterakoan negar egin hasi nintzen, Barakaldora heldu arte.
Romantikoa iruditzen zait, batez ere oporretan bazaude, baina egunero erabiltzeko ez da egokia.

Anónimo dijo...

Txikitan nintzenean gasolinoa askotan hartzen nuen batez ere Erandiora joateko nire neba han bizi zelako. Nik ez nuen pirata bat bezala sentitu nahi, nik itsasontzi barruan egon nahi nuen bakarrik nabigatzen oso atsegin zitzaidalako, nire aurpegiaren kontra haizea sentitzeko, uhinen kulunkaz nabaritzeko, itsasoren usaina hartzeko.... Egia esanez Bilboko itsasadarran itsasoren usaina hartzeko ez da literalki noski! baina begiak ixten eta irudimen handi batekin itsaso erdian egoten nintzela uste nuen.
Benetan, gasolinoa kentzen badute penagarria izango da.
bbb

Anónimo dijo...

Nire ustez, denbora asko iraungo dute, baina desagertuko dira.
Nik pentsatu nuen metrorekin jendea ez dutela erabiltzen, baina Portugaletekoa eta Barakaldokoa bizi-biziak daude.
Oso egoki eta prakikoak dira, baina zoritzarrez, jendea autoz edo metroz joatea nahiago du.
Gogoratzen dut, orain dela bost edo sei urte, besta bat zegoen, Sestaotik Erandiora joan zen. Besteak baino garestiagoa zen, eta horregatik jendea ez du erabili. Gaurko gasolinoak dirua galtzeko hasi duenean, seguruenez desagertuko dira.

Ivan R.

Ana dijo...

Ni, txikitan, Santurtzin bizi nintzen eta horregatik, Portugaleteko zubia hartzen nuen Areetara joateko. Inoiz ez zait gasolino asko gustatzen, erortzea beldurtzen zaidalako, eta ez dakidalako ondo igeri egitea. Orduan, zubia nahiago dut.

Baina esan behar dut gasolinok zerbait polita dauka; ez dakit zer den, baina irudi oso polita da haiek ikustea.

Anónimo dijo...

Nik txikitan hondartzara joaten nintzenean, Erandiora joateko gasolinoa erabiltzen nuen. Gero trena hartzen nuen Erandiotik Plentziara joateko. Orain auto bat daukat eta erosoago denez, autoz joaten naiz hondartzara.
Nirekin lan egiten duen mutilak egunero gasolinoa erabiltzen du. Bizikletaz joaten da Barakaldotik Zamudiora eta itsasadarra
pasatzeko oso baliagarria da.
Edurne

Anónimo dijo...

Uste dut gasolinoak ez daukala etorkizunik beste garraio publikoak daude eta, azkarragoak eta erosogoak gainera eguraldi txarra egiten badu ezin da erabili gasolinoa. Azkenean oroipen bezalakoa geratuko da.

Pili

MARIMAR dijo...

Txikitan, ni Portugaletera joan nintzen gasolino hartzera eta asko gustatu zitzaidan baina gasolinotik jaitsi nintzenean beldurra nuen asko mugitzen zelako eta itsasora eroriko nintzela pentsatu nuen.
Nik ere uste dut gasolinok ez duela etorkisunik, jendea orain, metroz edo autobusez mugitzen direlako askarragoa eta erosoagoa bai dira.

Anónimo dijo...

Txikitxoa ninztenean amarekin hondartzara joateko gasolino hartu nuen, ez zegoelako beste gauza edo errezago zelako. Lehen ez zegoen hainbeste garraiabiderik eta edonork ez zuen kotxerik.Garai honetan guztiz desberdina da. Ea ea denok kotxea daukagu eta ez daukana arraroa iruditzen zaigu.Ez dakit zenbat egunero hartzen duten, baina uste dut desagertuko dela. Guretzat haurtzaroren sinbolo berezi da, seguraski galdu litzaigukenean pena handia euki genuke.
Olga P.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean, nire ahizpa eta biok autobusez joaten ginen Bilbotik Portugaletera, gero botez Areetara heltzeko. Trenez joan ahal ginen hara zuzenki, baina horrela egiten genuen, dibertigarriagoa zela iruditzen zitzaigulako. Horretaz oso oroimen onak gordetzen ditut.
Gaur egun ere, gende askok hartzen du botea. Adibidez, Getxoko etxekoandreak ikusten ditut larunbatero, Portugaleten goizez antolatzen den merkatura botez joaten, erosketak egitera. Ez da harritzekoa, itsasadarra zeharkatzeko modu azkarra da eta neuk ere noizbehinka hartzen dut. Txakur bat daukadanez, berarekin zubi esekia hartu nahi badut, erdiko alde zabalean joan behar dut eta eguraldia txarra denean hotz itzela jasatzen da. Hori egitea baino hobea da txakurrarekin botez pasatzea, orain aintzinean baino estalitago dagoela.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean, nire ahizpa eta biok autobusez joaten ginen Bilbotik Portugaletera, gero botez Areetara heltzeko. Trenez joan ahal ginen hara zuzenki, baina horrela egiten genuen, dibertigarriagoa zela iruditzen zitzaigulako. Horretaz oso oroimen onak gordetzen ditut.
Gaur egun ere, gende askok hartzen du botea. Adibidez, Getxoko etxekoandreak ikusten ditut larunbatero, Portugaleten goizez antolatzen den merkatura botez joaten, erosketak egitera. Ez da harritzekoa, itsasadarra zeharkatzeko modu azkarra da eta neuk ere noizbehinka hartzen dut. Txakur bat daukadanez, berarekin zubi esekia hartu nahi badut, erdiko alde zabalean joan behar dut eta eguraldia txarra denean hotz itzela jasatzen da. Hori egitea baino hobea da txakurrarekin botez pasatzea, orain aintzinean baino estalitago dagoela.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Lehen garraio komunikabideak orain baino txarragoak dira, denbora gehiago behar izaten zenuen bezalako bidea egiteko. Garai hauetan gasolinoak ez dauka etorkizunik baina denoi gustatzen zitzaigun gasolinoz itsasadarra zeharkatzea. Ni nire amarekin joaten nintzen gasolinoan nire osabaren etxera joatera, lehenegoan oinez zeharkatzen genuen Barakaldo, gero gasolinoz Erandioraino eta azkenean autobusez San Ignazioraino. Ia-ia egunez txango bat zen, horregatik beti joaten gara goizean eta nire osabaren etxean bazkaltzen genuen.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Batzuetan txikia nintzenean gasolinoa hartzen nuen. Lehen Barakaldotik Erandiora modu azkarragoa heltzeko izan zen. Rontegiko zubia egin zutenetik, ordea, autobusa hartu nagiaho dut. Nire ustez gaur egun metroa hobea da, erosoagoa delako.
Ana

leire dijo...

Orain dela urte asko gasolinoa hartzen nuen lan egitera joteko. Erandion lan egiten nuen eta grraiobide honek hartu behar izaten nuen.
Ni inoiz ez sentitzn pirata bat bezala, baina hau motatako garraiobidea gustatzen zait desberdinak dela eta.
Uste dut, amaieran, desagertuko dela jendeak ez du erabilzen ta.