2009/11/06

KOLORE ANITZEKO MARKAK

IRAKURMENA
Teheranen ere IKEA nahi dute kopian bederik

Zer deritzozue IKEA fenomenoari?
Ezagutzen duzue Barakaldoko IKEA denda? Zer pentsatzen duzue beraz?
Bidezkoa iruditzen zaizue Irango jendeak egiten duena?


Hiriak eta saltokiak
Zer uste duzue irakurri duzuenaz?
Zer-nolako aldaketak ekarri dituzte gune komertzialek erosteko orduan?
Periferiako gune komertzial anonimo horiek gizartea norabide gabeko ildo batean sartzen dute?
Erospenaren frenesia jai bihurtuz, nora doa gizatasuna?

HIZKA-MIZKA:

PUNTAKO MARKAK vs MARKA ZURIAK


Puntako markek egindako produktuetan marka horien bermea daukagu eta horrek dakarrena.

Marka zuriko produktuak merkeagoak badira zerbaitengatik izango da, ezin dute kalitate bera eduki. Merkea beti garesti.

Marka zuriek eraldatu dute merkatua bezeroak erraz ohitzen baitira merkeago erosten, nahiz eta kalitatea baxuagoa izan.

Merkatua banatzaileen eskuetan dago eta ez ekoizleen eskuetan, zein produktu sal daitekeen eta zein preziotan lehenengoek erabakitzen baitute.


Merkeagoak dira egileak publizitatean eta promozioan gastatzen ez baitu eta krisi garai honetan dirua aurrezteko bidea da.

Sarri askotan, kalitatearen aldetik, produktuak marka liderrek saldutakoak bezalakoak dira.

Denda askotan leku berean aurki ditzakegu, bata bestearen ondoan, edo fabrikatzaile berak eginda.

Diru gutxiago daukaten pertsonek horrelako produktuak eros ditzakete merkatua zabalduz.

iruzkinik ez: