2009/12/04

ASKOZ ERE GEHIAGO

Esaldiak egitea ez da hitz batzuk edonola lotzea, esaldiak egitea askoz ere gehiago da. Esaldien esanahiak ez dira soilik esaldia osatzen duten hitz guztien batura, esaldien esanahia askoz ere gehiago da.
Esaldiak usainak, zaporeak, sentimenduak, ilusioak, … eta koloreak ere badira; beraz, hurrengo esaldietatik biri ipini kolorea, margotu, eta esaguzue irakurtzerakoan zein kolore etortzen zaizuen burura.

EGURALDI ZOROA BENETAN AURTEN DUGUNA

EZ DAGO EZER GOZOAGORIK MAITE DUZUN PERTSONAREN MUSUA BAINO

GOIZEKO ZORTZIETAN HOBE DA AUTORIK EZ HARTZEA

IZUGARRI GUSTATZEN ZAIT GABONETAN KALEAN DAGOEN GIROA DAKIENAK

ERABILTZEN EZ DUELAKO GALTZEN DA HIZKUNTZA BAT

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik lehenngo esaldiari grisa jarriko nioke, eguraldi ilunak kolore hori izaten baitu, eta laugarrenari urdina Gabon hauetan kolore hori leku askotan ikusi ahal dugulako.

Anónimo dijo...

Bigarrenean kolore bat baino gehiago izan daiteke. Kolore guztien konbinaketa edo nahi baduzue arrosa.
Laugarrena horia eta intermitentea guztiok ikusteko eta jakiteko zer egin behar dugun.

Anónimo dijo...

Egia esaterako hitzari buruz y kolorea ezer ez dakit. Baina koloreari buruz eta sentimenduak, sentsazioak zerbait gehiago dakit: urdina:hotza
gorria: calor,eta abar...
Amaia C