2010/01/29

GARAPEN JASANGARRIA

Pasa den astean Beijingo alkateak adierazi zuenez Txinako hiriburuan ez dago bizitzerik. Lantegiak nonahi, lantegiko tximini erraldoiek kea bota eta bota, kutsaduraren aurkako neurririk eza, azken fina, kapitalismo basatiaren alde ilunenak ezbaian jarri du aspaldion darabilgun terminoa: garapen jasangarria.

Garapena eta jasangarria dira errealitate bereko termino bateragarriak ala inolaz ere bateragarriak izan daitezkeenak? Posible da daukagun garapena eta ingurumena babestea? Idatz ezazue beheko iruzkinetan gai honen inguruan duzuen iritzia.

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Denok zerbait egin behar dugu klimatiko aldaketaz.
Ez dakit garapen jasangarriak etorkizun ona emango diguketenik. Nahiz eta aldatu nahi denok, elurrari kalte haundia egin diogu eta poziblea ahal da atzeraezina dela.
Sarritan gobernukoek "moto" saldu nahi digute garapen jasangarriri buruz, baina pentsatezen dut haiek dirugatik mugitzen direla.
lutx

Anónimo dijo...

Argi daukagu munduak gizakien garapen jasanezina jasan duela. Orain arteko egin dugun kaltea ezin dugu konpondu, baina hurrengo belaunaldiengan pentzatuz, ingurumena basbestu behar dugu.
Bestalde, gobuernuek erabaki eraginkorrak hartzen ez dituztenez denok parte hartu behar dugu.
R.G.

Anónimo dijo...

Zein industrial garapenak zein inguruko babesak aldaketa asko dauzkate, beraien haztea, batez ere lehenengo kasuan,izugarria izan da. Ingurunea babesteko arauak oso ahulak dira. Horregatik lantegiko nagusiek isunak ordaindu nahiago dute lantegiak behar dituzten aldaketak egin baino.
Gure eskuotan dago behar dituzten aldaketak lortzea.
A.J

Anónimo dijo...

Zer egiten dugu munduarekin?? ez gara konturatzen ze kalte egiten diogun. Ez da bat ere ez arraro industri hauen kokapena, zergatik daude lantegi erraldoiak hiri hauetan? eskulana merkea delako, beste aldetik lanpostu ugari eskaintzen dute. Gobernua errentagarritasun ahundia lortzen du honelako industreekin eta empresaburuentzat isunak ordaintzea ez da arazoa. Horrela ez dago komponbiderik, herria lampostuak behar ditu eta gobernua eta industrien jabeak ahal duten diru guztia.
Diana

Anónimo dijo...

Betidanik, garapena eta ingurumena lotuta egon dira, baina baita aurrez aurre ere.
Egia da gure bizimodua mantentzeko gero eta gehiago kutsatzen dela eta horrek batera gure ingurumena suntsitzen duela pixkanaka - pixkanaka. Dena den, bestalde, garapen berari esker kutsadura murrizten duten aurrerapen askok asmatu ahal dira. Zoritxarrez, aurrerapen horiek besterik ez dituzte aberatsek.
Badirudi aberatsek, beti bezala, beren eskuetan daukatela gauzak aldatzeko aukera, baina ez beren diruarekin,jakina, pobreenarekin baizik.
Pixka bat kontraesankorra da pentsatzea ez kutsatzea izango litzatekeela garestiago kutsatzea baino.
Ea noiz konturatuko gara ingurumena babestea ez delako gastu bat, etorkizunerako inbertsio bat baizik.
Gaur egun gizartea kutsadurik gabe bizitzeko kapaz da baina zenbat balio ote diogu?
J.R.- gurutzeta

Anónimo dijo...

Mundua aldatzen ari dela argi dago, eta denok prest egon behar duela aldaketa hauek jasotzeko, baina denon artean zerbait egin behar dugu planeta salbatzeko. Baina hasteko gobernuek neurriak hartu behar izango dituzte horrela ez jarraitzeko.Momentuz, bakarrik bilerak egiten dituzte, baina egoera berdin, berdin jarraitzen da.
Marije

Anónimo dijo...

Ezin ditugu presarik egiten, ezin ditugu zentral termikioak egiten, ezin ditugu pake eolikoak jartzen, ezin ditugu konbustible fosilak erabiltzen, gainera petroleoa amaitzen ari da, ez ditugu nahi zentral nuklearrak.
Beste alde, mundu guztiari gustatzen zaizkio gizarte moderno baten tresnak.
Nik uste dut paradoxa bat dela ezin ditugulako elektrizitate barik bizitzea gaur egun.
Best alde, ez dakit energia nuklearrekin edo energia nuklearrik gabe, ez dakit ona baden ala ez, baina edonondik lortu behar dugu merkeago elektrizitatea , garbia eta seguru baden, azkoz hobeto.