2012/10/13

EROSI ETA GERO BOTA

Euskaldun bakoitzak urteko 48 kilo janari botatzen du zaramara, 218 euro xahututa. Hauxe da lehengo egunean egunkarian agerturiko berria. Irakurri nuenean neu ere multzo horretakoa ote nintzen galdetu nion neure buruari eta zer pentsatu eman zidan.

Euskalduneko datu horiek bider euskaldun guztien kopurua badira kontuan hartzeko zenbakiak, kontuan izanda hemendik ez oso urrun jendea gosez hiltzen ari dela. Datu hauei azalpena bilatu beharko genieke, zer dela eta botatzen dugun hainbeste janari zaborretara. Kalean inkesta bat eginez gero segur aski mundu guztiak esango du oso zuhurra dela erosketak egiten dituenean, behar beharrezkoak dituen gauzak baino ez dituela erosten. Baina argi dago ez dela horrela.


Beharbada erosketak ondo egiten ikasteko ikastaroren batera joan beharko genuke, edo ahora zer eraman ez dutenen aurpegi horiei arreta handiagoa eman beharko genieke supermerkatura joaten garenean zer erosiko dugun ondo pentsatzeko.

Zure ustez, zerk eragiten digu kontsumituko ez  duguna erostea? 

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik uste dut janari gehiegi erosten duguela, ez dugu denborarik dena jateko eta botatzen dugu. Ez dakit non dagoen errua, baina bi gauzak egin ahal dugu hau ez pasatzeko.

Normalean supermerkatura jan baino lehen eta gozez joaten gara erostera. Joan zaitezte arratsaldeko hiruretan! Gozerik ez badugu , gutxi erosten dugu.

Eta bigarren maina hilabete baterako ez erostea da, egun gutxirako baizik. Momentu horretan behar duzuna erosi, eta ken ezazu bada ezpada hitza.

Sorte ona supermerkatuan!

Shei (G)


Anónimo dijo...

Nik uste dut jendeok gero eta mainatiagoak garela, eta supermerkatuan ez dakigula ondo erosten.
Nire amak badaki erosketak ondo egitea,lau seme alabekin eta soldata normal batekin ikasi zuen eta, gainera, irakaslerik gabe.
Gure gizartea oso kontsumista da eta gero eta gauza gehiago erosten baduzu hobeto egongo zarela iruditzen da.

Orain, gauzak aldatzen ari dira, eta diruenez, jede askok ez du jateko, eta lotsagarria da janaria zaramara botatzea.
Denon artean zeozer egin behar dugu, ez asko, baina gutxienez gehiegi ez erostea gero zaramara botatzeko.
EDU SARDON

Anónimo dijo...

Berria irakurri nuenean lotsa eman zidan,nire etxean ere janaria zaramara botatzen dugulako.Arazo honek etxeko andre naizenetik kezkatu nau.
Supermerkatura joaten naizenenean, zerrenda bat eramaten saiatzen naiz.Beste truko bat da,erosketak egitea goserik gabe,bestela gehiegi erosten dut.Nire amak sobera dena erabiltzen du beste janari bat egiteko,baina ni sukaldaria naiz beharragatik,ez dut denborarik eta gogorik nire buruari nahasteko.
Nahiz eta ondo planifikatzen saiatu,noizbehinka janaria zaramara doa.Ez daukat irtenbiderik,baina egia da gero eta janari gutxiago botatzen dudala.
I.V.

Anónimo dijo...

Argi dago , datu hauek nahasgarriak dira , baina teleberria ikustea ere bai, egunero hilketak , pobrezia , goseak hiltzen dagoen jendea , eta abar . Eta zein da gure erantzuna ?BIHOZMINA. Baina , benentan zer axola zaigu jendea? Orain dela asko, Amnistia Internacional delakoak munduari mezu izugarria jakinarazi zion munduan haur minutuko hiltzen da . Ziur nago denok berri honekin tristatzen garela , baina lehen esan dudan bezala zein den gure erantzuna . Ezer ez .
Ikaskide bat aipatzen duen bezala gero eta mainatiagoak gara zein janaria zein bizitza batez beste. Neure buruari galdetzen diot zer behar dugun begiak irekitzeko eta mundua ikusteko .
Barkatu hobeto bizitzen ez jakina , aldatzeko asmoa daukat , ordea.

Anónimo dijo...

Gero eta jende gehiago ezin du janaria erosi egunero berriz, janaria botatzen dugu. Gauza bat argi dago! Ez dakigu erosketak ondo egiten.
Erosketak ondo egiten saiatu naiz baina batzuetan ez da hain erraza.
Astean behin supermerkatura joaten naizenez, denetariko erosten dut. Hozkailua betetzen dut astebeterako.
Supermerkatura zerrendaz joaten banaiz ere, beti gauzak gehiago erosten ditut. Badaezpada, falta egin da.
Etxeetan ez ezik dendetan ere bai janaria xahutzen dira. Adibidez, ontziak apurtzen direnean, janariak zaramara botatzen dute. Jendeak erosten ez duelako. Ziur aski, janari hori ere estadistiketan barruan dago.
Nik uste dut janari hori baliatu ahal dela, jende asko beharrak pasatzen ari da eta.
Baina egia da, diru gehiago da xahatzeko eta aurrerantz hobeto pentzatu beharko du zer erosi eta zertarako erabiliko dugun.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Nire ustez, “buruaz” beharrean “begiez” erosten duguna da arazoa. Jende gehienak hipermerkatuetan edo denda handietan erosketak egiten ditu; han, hamaika produktu daude: produktu arraroak, interesgarriak edo askotan telebistan ikusten diren.
Leku handi horietan, denda osoa gurutzarazi gaituzte. Bide horretan gauza gehiegi ikusten dugu; era erakargarria jarri dira eta gainera, iragarkiei esker produktu asko gure buruan badaude. Horrez gain, kartel handi eta deigarrietan eskaintza asko egiten dizkiguten; etxera heltzen garenean, hainbeste eskaintza ez zirela edo behar ez genuela konturatzen gara. Supermekatuetara joaten gara erosketa merkeagoak egiten ditugulako ; baina azkenean, diru gehiago gastatzen dugu eta gauzak behar dituguna baino erosten ditugu. Eta non amaituko dira gauza horiek?, zaborrean….elikagaiak badira usteltzen direlako edo gauza horiek ez ditugulako behar.
Etxekoek diru hainbeste ez xahutzeko bi gauza egiten ditugu. Alde batean, auzoko dendetara itzultzea irabazi dugu; agian gauzak garestiagoak dira, baina behar dituguna soilik erosten dugunez gero, azkenean aurreztuko dugu (bai diruan bai elikagaietan bai beste produktu batzuetan). Beste aldetik, supermekatuetara joaten bagara zerrenda behar dugunekin joango gara eta hori bakarrik erosiko dugu; gauzaren bat behar dugula uste badugu eta zerrendan ez dago, hurrengoan erosiko dugu.
Lorena F

Anónimo dijo...

Kantitaea ikustean harrituta geratu nintzen, baina dirua ikustean infartu bat eman zidan... Nire etxean berdina egiten da, egunero botatzen dugu janari asko, baina ez nuen pentsatzen hainbeste zela.

Uste dut pentsatuko bagenu, ez genukela egingo, baina gizarte honetan ez daukagu denbora gauza honetan pentsateko. Dirua daukagunez, janaria prestatzen dugu eta jaten ez badugu, zaramara botatzen dugu pentsatu gabe ondo dagoen ala ez.

Bi aukera daugagu. Lehenengoa gutxi erostea da eta bigarrena janaria izozkailua sartzea. Ni bigarrena egiten ahalegindu nintzen, baina azkenean nire izozkailua taperrak betetzen zen eta azakenean zamara botatzen nuen.

Promesa bat egingo dizuet, hurrengo hilabetean gutxiago erosiko nuen.

David C.