2012/10/19

GRAFFITIEN ARTEA


Graffitia artea omen da, kaleko hormetan ikusten ditugun koloredun edo kolore biko marrazki horiek artea omen dira. Harrigarria! Beti pentsatu izan dut oso itxura txarra ematen zutela, zikin itxura. Izan ere, film guztietan edo gehienetan auzo marjinaletako sinboloa izan dira beti, auzo aberatsetan ez baitzen holakorik agertzen.

Ez dakit, agian jakin behar da marrazki horiek baino haratago begiratzen eta bertan dagoen mezua ulertzen. Baina nik ez dut gauza handirik ikusten. Batzuetan umeek egindako marrazkiak iruditzen zaizkit, begi handiko panpina handiak,. kolore biziko paisaiak … besteetan ulertzerik ez dagoen letrak, zerbait aldarrikatzeko edo auskalo!

Eta, komuneko ate atzeetan dauden zikinkeria horiek? Horiek ere graffitiak ote dira? Ez ote dira izango jendeak idatzitako tontakeriak? Garai batean halakoak zuhaitzetan, espaloietan, eskolako koadernoetan… idazten ziren eta inork ez zuen esaten graffitiak zirenik, gaztetako txorakeriak baino ez ziren.


Agian, artista hauen obrak ulertu ahal izateko ikastaroak egon beharko lirateke, graffitiak egiten ikasteko egon egongo dira eta. Baina, ondo pentsatuta, margolariek ere ez dituzte graffitiak egiten ala horiena artea al da?

Zuek  zer uste duzue, graffitiak artea dira?

Argazkigilea: Ana Pi.

10 comentarios:

Anónimo dijo...

Niretzat, graffitiek edozein beste arte bat bezalakoak dira. Graffitiak politak eta itsusiak dira. Batzuetan, hormak apurtutak edo zikinak daude,eta imajina txarra ematen dio hiriari , horregatik, graffiti polit batekin, imajina aldatu ahal da.
Niri ez zaizkit gustatzen graffiti politikoak. Nahiz eta pintura hauek graffitiak ez izan, pertsona askok graffitiak helburu horretarako erabiltzen dituzte.
Yolanda V

adrian dijo...

Artea emozioak adierazteko bide bat izaten bada, Graffitiak arteko modu izango da. Niretzat, ordea, artea ulertzen ez dudanez gero, graffiti bat ijusten dudanean bakarrik marrazki bat ijusten dut eta kito, horregaitik graffiti bat niri gustatzen zaidan ala ez jakiteko nola dagoen edo nolakoa den arabera.

Anónimo dijo...

Nik uste dut baietz, graffitiak arte dira. Ondo eginda badaude, noski!
Kalean ibiliko orduan graffiti asko ikusi ahal da. Batzuk onak dira eta beste batzuk ez. Baina museoan ere bai: Koadro guztiak ez dira onak!
Adibidez, ni museora Joan nintzenean, koadro batzuk umeak egindako marrazkiak iruditu zitzazkidan.
Baina gauza bat argi dago, txarrak direnean itxura txarra ematen dute. Gainean, hormetan ez ezik trenetan edo autobusetan ere, gazteek graffitiak pintatzen dituzte, eta ados nago marrazki horiek zikin itxura ematen dutela. Dena pintatzen dagoenez, auzo marjinal bat dirudi.
Behin eta berriz ikusi ahal dugu kalean graffitiak. Batzuetan etxaurreak apaintzen dituzte eta ez dira hain itsusiak. Nik uste dut etxaurre horiek politegiak direla, behintzat, ez dira hain tristeak.
Nahiz eta graffitiak gustatu, egia da, auzo aberatsetan ez dago marrazki horiek. Marrazki horiek egiten dituztenean laster kentzen dituzte. Batzuetan mezu bat dute, adibidez, politkari buruz hitz egiten dute. Besteetan gazteetako txorakeriak dira eta hormak zikintzen dituzte.
Nik uste dut gauza bakoitza bere lekua daukala eta graffitiak ezin dira autobusetan edo hormetan egon. Leku egokian egon behar dute.
Nuria b1

Anónimo dijo...

nire ustez, graffiti egiteari Arte deitzea handiegia da.
Graffiti batzuk harrigarriak dira eta zihur nago oso zaila dela graffiti bat egitea, baina amaieran, koloretako marrazki bat da, politagoa hala itsusiagoa.
Agian, adierazteko modu bat da, kaleetan dauden jendearen iritzia, pentsamena, baina ez dut uste Artea denik.
Gainera jende askok ez du errespetatzen besteen ondasunak edo denon ondasuna eta edozein hormetan margotzen dute, eta horregatik pentsatzen da graffiteroak zikinak direla, naiz eta ez izan guztiak.
EDU SARDON

Anónimo dijo...

Normalean artista jende berezia eta bihurria da. Nire lagun minak, artista da eta gogoratzen dut txikitatik, berak nire liburu guztiak margotzen zituela. Irakasleak beti, niri bronka botatzen zidan liburuak ez zaintzeko eta margotzeko, baina nire lagunaren marrazkiak zoragarriak izan ziren, benetan. Nire ustez, graffitiak artea dira, nire lagunaren marrazki bezalakoak. Margotzen dituzten graffitiak jende gaztea dela uste dut eta gaurko margolariek, finkatuak, ez direla hain gazteak. Horregatik, horiexek ez dituzte graffitiak egin, baina segura aski euren gaztaroan beste marrazki desberdinak egiten dituzte, adibidez, liburuetan, edo komuneko ateetan. Nire ustez, pinturarekin hunkituz gero, dudarik gabe artea da, eta graffiti askok askotan zirrara ikaragarria egiten digute, ezta? Zalantzarik gabe, bai, graffitiak artea dira.
X

Anónimo dijo...

Aurreko gaian esan dudanez ,nire ustez zerbait sentiarazi didana artea da.Gehienetan graffiti bat ikustean zirrara ezberdinak sentitzen ditut.Batzuetan marrazkia egin duenak transmititu nahi duena, ez dut ulertzen.Hori gertatzen badu ,beren koloreak eta irudiak gozatzen ditut,eta kitto.
Egunkari batean irakurri nuen dendari batzuek beren dendaren pertsianak marrazteko ordaintzen zietela .Udaletxeek ere etxeen irudia hobetzeko margolari hauei kontratatzen diete.
Graffitiz buruz gehien gustatzen zaidana,opari bat izatea da.Gizarte honetan denak prezio bat dauka baina haiek bere lana oparitzen didate.Horregatik nahiz eta beti ez ulertu ,uste dut bere asmoa dela bere lana erakustea eta kalean dago bere erakusketa.Gainera beren artelanek iraungipena daukate.Hori dela eta,eskuzabalak direla pentsatzen dut.
I.V.

Anónimo dijo...

Nik ez dakit asko graffitien gainean; baina hormetan izenak edo esaldiak idaztea baino gehiago dela uste dut. Batzuetan hormetan “pintadas” ikusten da beste batzuk “artea" ikus dezakegu, eta azken hauek graffitiak dira.
Nire ustez, bai hormaren bai edozer lekuaren gainean izen bat, esaldi bat edo irudi bat era berezi ipintzea graffiti da. Era berezi ez da edozer era; koadroaren margolariak edo liburuan idazleak bezala sentitzen dutena jartzen dute; pintzelaren ordez spray erabiltzen dute.
Batzuetan arazo bihurtu da; tren, auto edo autobus guztietan idatzita agertzen dira eta garbitu diru asko balio du.
Dirudienez, kaleko artea da. Jendeak era berezi kexatzeko erabiltzen du eta isun garestiak ipintzen diote. Baina azken garaian, arte alternatibo hau kaleak apaintzeko erabiltzen dute; batzuetan sariak eginez eta beste batzuetan “grafitero”-a kontratatuz.
Lorena F.

Anónimo dijo...

Nik uste dut graffitiak arte direla.Eraikin batzuek ordaintzen diete margortzeko.eta oso ondo geratu du. Nire atariaren ondoan orma bat dago.Baina beste batzuk daude,ez dira
artistak.zikinak dira.Ordaintzen bada
nago ados margortxen dutela.Ordaintzen ez bada zikina da.
nahiz eta asko daude.Leku denetik.
jose gurutzeta(b1)

Anónimo dijo...

Kaixo!
Edozein gauzari artea deitzen diote. Ez da egia orain dena artea dela eta denek artea egiten dutela, ezetz. Bakarrik jenioek artea egin ahal dute, zergatik? Artea zerbait berezia delako eta jenioak jaiotzen direlako, ez da jenioa egiten. Mundo guztiak ezin du arterik egin, artelan bat berezia delako. Marrazkia horma batean polita izan ahal da, baina niretzat arte hitza oso handia da. Egia esan politak diren graffitiak gutxi daudela, gehienetan itsusiak dira eta ingurua itsustzen dute.
Josean B1

Anónimo dijo...

Artea zer den definitzea oso zaila da. Komunikatzeko era bat dela esaten dute adituek, eta horretarako mezu bat egon behar da, mezu hori igortzen duen norbait, eta jasotzen duena, noski. Graffitiei dagokienez, hiru osagai hauek ez daude argi, sarritan mezurik ez dagoelako, hau da, izorratze hutsarengatik egiten direlako. Beste batzuetan badago zerbait adierazteko asmoa, baina trebetasuna, arlo guztietan gertatzen den bezala, zerbait urria da, eta azkenean mezua ez zaio heltzen jaso behar duenari. Gainera, inor gutxik atsegin ditu graffitiak, batez ere, horma desegokietan egiten direlako, eta hor dago koxka. Museoetan egongo balira, askok arte modernotzat hartuko lituzkete.
Ana Pi.