2013/01/25

DENA GEZURRA OTE?


Lance Amstrong ez da goi-mailako kirolaria. Ez da txirrindularia, ez da heroia, ez da ezer. Iruzurti hutsa da. Zenbat ilusio urratuta! Urte askotako mitoa egun batetik bestera zapuztua.

Garai batean errekor guztiak hautsi zituen gizonak egunotan dopatu egiten zela aitortu du. Telebistan egindako elkarrizketan negarra dariola atera da, lotsabako halakoa. Hori gutxi izango balitz bezala, badira dopina justifikatu nahi izan dutenak, inork ezingo lukeela hori lortu ezer hartu gabe argudiatuz, hainbeste Tour irabaztea, alegia.

Honen iruzurrak kolokan jarri du txirrindularitza, baita txirrindulariak ere. Orain guztioi darabilkigu galdera bera buruan: “Ba ote dago dopatzen ez den txirrindularirik?”

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Galdera honi gaur erantzun behar badut ezetz esango nuela. Batez ere ustekabean harrapatu zaidala eta nahiko tristea utzi zaidalako berria.
Urte asko egon gara kirol hori jarraitzen eta gizon honi laudatzen bere exitoagatik, eta orain gezur bat dela konturatu gara. Baina ez da hori bakarrik, urte asko egon da Lance Amstrong zurumurru horrekin bere atzetik eta beti ezeztatu du, eta orain ez dakigu zergaitik konfesioa egin du.
Nik bi aukera dauzkat, dirua irabazteagatik esan duela edo beste txirrindulari asko bera bezala trampa egin dutela eta orain dena argira atera nahi duelako.
Horregatik ez naiz fidatzen,horrela ez dela izango pentsatu nahi dut, baina itxaron beharko dugu pixka bat eta ikusiko dugu zer gehiago gertatzen den...
-K-

Anónimo dijo...

Momentu honetan, kirolari profesional gehienek zerbait hartzen dutela pentsatzen dut. Urteero irtetzen dira kasu berriak eta pena handia ematen didate. Kirola kontrakoa da, jokoz garbi, laguntasuna,osasuna, baina dirudienez, diruak irabazten du beti eta, amaieran, fama eta dirua lortzeko debekatuta dagoena hartzen baduzu azkarrago lor dezakezu.
Gainera, denok eskatzen dugu kirolariei gero eta gehiago, eta gorputzak muga bat daukala uste dut.
Esan dudanez, pena handia ematen dit Amstrongen kasuaren bezalakoak entzuteak, umeentzat kirol egitea oso garrantzitsua delako. Helduok gara irakasleak eta ondo irakatsi behar diegu, bestela kirolaren helburua galduko da.
EDU

Anónimo dijo...

Oso zaila da esatea egia dela,ezin dugu esan guztiek gauza bera egiten dutela, baian beste aldetik uste dut lelotzat hartzen gaitu esatean bakarrik masajearekin eta pastarekin posiblea dela hainbat km ibiltzea.
Nik unibertsitatean irakasle bat nuen, berak Kelme taldean ere lan egiten zuen eta badakizu zer gertatu zen talde horretan.
Behin galdetu genion gai honi buruz eta ezin argiago erantzun zigun; esan zigun bere lana joku bezalakoa zela, lortu behar zuela edozer gauza mugarik pasatu gabe edo gutxienez mugan bazegoela ondo eskutatzea...
alberto 631978

Anónimo dijo...

Dopajearen kontra nago, baina uste dut txirrindulariek ez ezik beste kirolariek ere dopatu egiten dutela. Badakit txarto dagoela eta ez naiz justifikatzen ari!
Lance Anstrongek egin duena ez dago ondo, baina norena da errua? Bere taldeak ez zekien ezer? Horrek nahiko arraroa dirudi! Nire iritziz nahiz eta txarto egon, guztiek zekiten! Txirrindulariek azterketa asko pasatzen dute, eta bere medikuek ez zekiten ezer? Uste dut taldeko arauak direla eta bultzatzen duena txirrindularia hori egitera bere arauak izango dira!

Duela ez asko, etapak errazagoak ziren baina, gaur egunean ez da hain erraza irabaztea, gainera orain etapek egun asko irauntzen dute.
Kirolaria profesionalak direnean arazoak sortzen dira diruagatik eta oro har, kirol profesionala ez da osasuntsua. Taldeak negozioak dira eta bere etekina bilatzen dute orduan, edozer gauza egiten dute dirua irabazteko. Txirrindulariak bere osasunarekin jolasten ari dira eta etorkizunean ondorioak izango dituzte, hori osasuntsua ez delako! Gehien galdu ahal dutenak haiek dira, bere osasuna da eta! Horregatik, pentsatzen dut haiek ezin dutela aukeratu!
Dena den telebistan agertu ziren irudiak nahiko hunkarriak ziren. Negarrez agertu zen eta bere umeari buruz hitz egin zuen, eta zergatik hitz egiten agertzen da orain? Pixka bat arraroa da, beharrezkoa ez baitzen. Gainera, bakoitzak bere erabakiak hartu ahal ditu, baina aukeratu ostean ondorioak onartu beharko ditu.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Denok dakigu ezinezkoa dela hainbeste kilometro egitea dopatu gabe, baina batzuek substantziak legearen barruan hartzen dituzte eta beste batzuek ez ordea.
Pentsatzen dugu hau gertatzen dela kirol guztietan, segur aski gero eta iskanbila gehiago ezagutuko ditugu.
Ezinezkoa da ia-ia egunero errekorrak hobetzea.
Zergatik ez dira pasatzen Estatu Batuetako taldeetan dopagearen frogak ?

Beatriz Medina dijo...

Guztiok badakigu, txirrindularitza oso kirol gogorra dela. Hala ere, horrek ez du esan nahidopatzeko beharrik dagoenik, txapeldunak izateko. Zoritxarrez Lance Amstrongek baieztatu duena ez gaitu ezustean harrapatu. Aspalditik, dopajeari buruzko zurrumurru asko entzuten ari garelako. Egoera honek pena handia ematen du kirolen funtsa galtzen ari delako, baina kontuan hartu behar dugu egoera hau beste kirol batzuetan ere gertatzen dela. Txirrindularitzan, behintzat, ezaguna da , eta futbolean ... ?

Anónimo dijo...

Beti kirolaren munduan dopajea egon da.Kirol bat profesional bihurtzen denean,irabazteko beharra oso handia da.Orduan inori ez zaio axola zer egin behar duen onena izateko.
Denok eskatzen diegu txirrindulariei aldapa gogorrak igotzea,tenislariei sei ordu jokatzen egotea edo futbolariei astean hirutan jolastea.Gero uste dugu banana,ura mirarigile edo Red Bull batekin beren emaitzak lortzen dituztela,Bai zera!
Nahiz eta denok gaizkide izan,kirolariek gauza bereziak hartzen dituzte nahi dutelako.Gero harrapatzen badituzte elkarrisketa batean negar egiten hasten dira edo Irungo harakin bati errua botatzen diote.
Kirola gure gorputza zaintzeko da baina profesionalek beren gorputzei eskatzen diete ez edukitzea mugarik.Haiek badakite beren buruari kalte egiten ari direla,baina ikuskariak jarraitu behar du!!.
I.V.

Anónimo dijo...

Niri ez zait txirrindularitza gustatzen. Izan ere oso kirol aspergarria iruditzen zait. Egia esan txirrindulari bat besterik ez dut ezagutzen, Indurain, hain zuzen ere. Goian zeukanean esaten zen Indurain Pirinioetara joaten zela ariketa egitera eta gero bere odola atera zutela izozteko. Lasterketan odol osasungarri hori xiringatzen zuten. Odol honekin hobeto ibiltzen zen bizikletaz. Garai honetan hori egitea ez zen dopingentzat hartzen, baina gero jarduera hori debekatu zen, Induraini lasterketak irabaztea laguntzen ziolako.
Nire ustez, txirrindularitza eta dopinga betidanik elkarrekin joan dira. Izan ere, bakar batzuk dira dopatzen ez direnak. Gainera egoera hau baimendu da, eta dopatzen ez dutenak goian ez dira heltzen. Hori dela eta Amstrongek aitortu zuenak ez digu harritu behar. Askotan interesak osasunaren gainean daude eta gaur egun kirol batzuk diru asko erakartzen dituzte, besteak beste, futbola, txirrindularitza, edo saskibaloia. Horregatik drogak hoberena izateko eta izugarri dirua irabazteko erabili ohi dituzte kirolariek.
Nire ustez, osasuna dirua baino garrantzitsua da. Dopingarekin bukatu behar dela uste dut. Azkenean kirola osasungarria egon behar da eta drogak ez dira osasunerako onik. Kirolak guztiontzako eredu izan behar du, osasunaren edota joko garbiaren eredua, hain zuzen ere. Horrexegatik drogak ez!
X

Anónimo dijo...

Dopajearen kontra nago. Baina momentu honetan, kirolari profesional gehienek zerbait hartzen dutela pentsatzen du. Batzuek substantziak legearen barruan hartzen dituzte, beste batzuek ez, ordea. Baina gehienek zerbait hartzen dute, bestela ezinezkoa da hainbeste kilometro egitea dopatu gabe, ezta?
Lance Amstrong eta dopatzen duen kirolaria, orain ez dira heroia, ez dira ezer!.

Anónimo dijo...

Dopajearen kontra nago. Baina momentu honetan, kirolari profesional gehienek zerbait hartzen dutela pentsatzen du. Batzuek substantziak legearen barruan hartzen dituzte, beste batzuek ez, ordea. Baina gehienek zerbait hartzen dute, bestela ezinezkoa da hainbeste kilometro egitea dopatu gabe, ezta?
Lance Amstrong eta dopatzen duen kirolaria, orain ez dira heroia, ez dira ezer!.
Celia Marcos.

Anónimo dijo...

Lande Amstrong berria telebistan atera zen eta ikusi eta gero harrituta geratu nintzen. Entzun dut kirolari batzuk batzuetan dopatzen dutela, baina ez nuen imajinatu Lance Amstrong zela. Txirrindulari ona zen eta zazpi aldiz Frantziako Tour irabazi zituen. Azkenean, telebistan atera zen eta esan zuen substantzia batzuk hartu zituela. Baino nire iritzia, lasterketa hauek oso gogorrak dira eta edonork ezin izaten ditu bukatu ezta substantziarekin ere ez. Horregatik, Lance Amstrong txirrindulari ona zen. Nire iritzia da.
Maria B1