2013/05/03

UDAKO JAIAK

Iñaki eta Lara ikasleek egindako sarrera.

Aurten Bilboko jaietara joango naiz. Oso jai onak dira, jende asko dago eta denetarik aurkitu ahal duzu. Ez naiz beste hiri bateko jaietara joango dirurik ez daukadalako. Baina, nire udako herriko jaietara bai eta alboko jaietan ere egongo naiz.

Herri txikietan guztiok ezagutzen dugu elkar, denok lagunak gara eta horrexegatik egiten dugu jaia nahi dugun moduan. Diru gutxirekin gauza asko egiten ditugu nire herrian, “Herramellurin” zurrakapotea ematen diogu jendeari txupinazoa eta gero eta perretxikoak ere bai.
Udan asko nabaritzen da jaiak daudela, jende asko dagoelako. Neguan bakarrik herrikoak daude. Zuen herrietan gauza berbera gertatzen da? Nolakoak dira zuen herriko jaiak?

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Zoritxarrez, ez daukat herri txikirrik. Nire betiko herria Santurtzi da eta,orain dela 8 urte gutxi gora behera Barakaldora etorri nintzen.
Santurtziko jaietan koadrila handia neukan eta gauza pilo bat egiten genuen, ia ia aste osoa kalean, bai goizez baita gauez ere.
Orain, ordea, Barakaldo jaietan desberdina da, bi alaba ditudalako eta egiten duguna zeharo desberdina da. Orain guraso taldea elkartzen dugu eta ia ia dena seme- alabentzat egiten dugu.
Nahiz eta desberdina izan, oso ondo pasatzen gara eta beste modu batean bizi gara jaiak.
EDU

Anónimo dijo...

Udan, normalean amaren herrian nago, horregatik ez naiz Barakaldoko eta Bilboko jaietara joaten, baina Herrera de Pisuergan (horrela deitzen da herria), jai batzuk daude. Ia, ia, asteburu guztiak zerbait dago.
Abuztuaren lehenengo asteburuan "La fiesta del Cangrejo" ospatzen da. "Peña" batzuk daude, "peña" bakoitzak peto bat dauka izenarekin eta kolor batekin. "peñek" karroza bat prestatzen dute, eta igandean desfile bat dago karrozarekin, buruhandiekin,orkestarekin...
Beti oso ondo pasatu dut, orain ondo ere pasatzen dut baina desberdina da.
Orain, ondo pasatzen dutenak nire seme-alabak dira, eta ni gaztea nintzenean gogoratzen dut.
Herriak aukera on bat uda pasatzea dira, batez ere nerabe zarenean.
Yolanda V

Anónimo dijo...

Nire hiriaren jaiak mundurik onenak dira; baina ez dira ospatzen udan, udaberrian baizik.
Maiatza urteko hilabeterik onena da nire hirian. Maiatzaren lehenengo eguna, Maiatzaren Gurutzetak ospatzen dira. Hiriko txoko bakoitzean gurutzeak loreekin egiten dira, eta jendeak dantzatzen du bere inguruan. Ardoa eta garagardoa ezin dira faltatu. Gero, hurrengo egunetan, "Los patios" ospatzen dira. Biztanleak irekitzen dute bere etxeak eta turistak ikusi ahal dituzte loreak, putzuak, lorategiak,
iturriak... eta atzera egin ahal dute arrabiaren garaira. Usainak eta irudiak betiko grabatuta geratuko dira. Azkenean, hilabete bukatzeko, "La feria" hasten da. Bederatzi jaiegun gozatzeko: dantza, ardoa, saldiak, "albero"-a, seseñak,...
Dakizu zer iria den? Udaberrian munduko hiririk onena: CORDOBA. Ez dezakezu gal. Bisita ezazu eta ez zara damutuko.
Jose A. B1

Anónimo dijo...

Barakaldoko auzo txiki batekoa naiz baina,nahiz eta txikia izan,beti gauza asko egiten dituzte jaiak ospatzeko.Beno,egia esateko,lehen, orain baino gehiago.
Orain ez zaizkit asko gustatzen jaiak baina,txikiak ginenean,niri eta nire lagunei asko gustatzen zitzaizkigun,zeren,gurasoek denbora gehiago kalean egotea uzten ziguten berbenetara joateko.Eta egun osoa barraketan geunden.
Izaskun (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Udan beti herriko jaietara joaten naiz baina, jaiak gustatzen bazaizkit ere, beti hurbileko jaiak erabakitzen ditut, erosoagoa baita.
Lehen, gehien gustatzen zitzaidana Barakaldoko jaiak ziren, gaur egunean, ordea, nahiko aspergarriak iruditzen zait, gero eta txarrago daude eta.
Jaietan beti gauza parekoak egiten ditut. Lagunekin kontzertuetara joaten naiz eta kontzertuaren ostean poteak hartzen ditugu. Ez dakit jai txikiak edo handiak nahiago ditudan, desberdinak direlako. Egia esanda, hori berdin dit! Jai handietan gauza gehiago daude baina txikietan oso giro ona dago eta hori inportanteena da.
Gehien gustatzen zaidan nire auzoko jaiak dira. Orain dela hiru aste izan ziren eta nahiz eta gauzak gutxi egon, ondo pasatu nuen. Jendea ezaguna denez giro hori gustatzen zait. Horrela, jende guztiarekin hitz egin ahal dut.
Gero eta gehiago eguneko jaiak gustatzen zaizkit, oso giro ona baitago. Askotan, tabernaz tabernan egon bitartean azoka ikustea gustatzen zait eta gauez lagunekin parrandaz egiten dugu baina, hori asteburuero egiten dugu! Horregatik, jaietan gauza desberdinak egin nahiago dut eta normalean kaleetan egoten saiatzen gara, Gainera, udan direnez kalean hobeto egoten da.
Egia esanda, inoiz ez dut janari lehiaketan parte hartu. Janaria prestatzea gustatzen ez zaidanez niretzat ez da aukerarik onena!
Nuria b1

Anónimo dijo...

Betidanik jaiak gustatzen zaizkit. Gaztetan koadrilarekin ibiltzen nintzen txozna- txozna batez ere. Azterketak amaitu eta gero, Mungiakoarekin hasten ginen.
Orain era desberdina parte hartzen dut, guraso talde batekin elkartzen gara eta seme-alabei ekintzak egiten dizkiegu.
Datorren asteburuan gure herriko jaiak hasiko dira eta pankarta prestatuta badaukagu pakartak lehiaketak parte hartzeko.Nahiz eta Udalak diru gutxi dauka jaiak prestatzeko, jaiak hasteko irrikan gaude.

Lorena

Anónimo dijo...

Nire herrian, Barakaldon, ea ez dute xelebratzen auzo txikietan jaiarik.
Lehen auzo guztietan jaiak zeuden: Errontegin, zuatzun, San bizenten, Gurutzetan... Orain bakarrik San bizenten edo Gurutzetan daude eta aurten Errontegin.
Txikitan niri asko gustatzen zitzaidan joatea. Egia da lehen alkola dastatu nuen jaian edo nire lehen musua han izan zen. Oroipen politak dauzkat.
Uztailan Karmengo jaiak xelebratzen dute. Kontzertu handiak, txoznak eta aktibitate asko daude.
Niri gehien gustatzen zaidan jaiak Santurtzikoak dira.
Txozna gehiago daude eta giroa oso ona da.
Udan ere jai asko daude eta itsasotik adibidez Plentzian, Getxon... jai asko dago. Giroa oso ona da: Potea hartzen eta itsasoaren haizea nabaritzen.
YG.

Anónimo dijo...

Nire herriko jaiak irailean dira, baina niri ez zaizkit batere gustatzen eta normalean kanpora joaten naiz zeren eta ezin dudan ondo lo egin musikagatik eta zaratagatik. Txikitan gehiago gustatzen zitzaizkidan barraka batzuk ipintzen zituzten eta egun batean suhiltzaileek aparra bota zutelako plazara.
Orain jai gutxietara joaten naiz, bakarrik Bilbora edo Barakaldora eta ez beti. Pixka bat zaharra sentitzen dut jaiara joateko eta gorputzak ezin du hainbeste jaia eutsi, horregatik beste gauza egin nahiago dut, hala nola, udan hondartzara edo mendira joatea edo asteburuan bidaia bat egitea eta gauza horiek.

c.p.

Anónimo dijo...

Barakaldoko jaiak ezagunak dira, baina aitortu behar dut nahiz eta hemen egon, gauza gutxitan parte hartu dudala.Nire ilobekin barraketara joaten naiz.Nire taldearekin gau batean txosnetara joaten gara eta berehala nekatzen naiz.Gauza bera gertatzen naiz Bilboko jaietan.Ziur nago ez daukala ezerkuzirik nire adinarekin, musikarekin baizik.
Baina San Bizenteko jaietan desberdina da.Barakaldoko auzo honetako jaiak urtarrilean dira eta hemen, saltsa guztietan nago.Azken urtetan ez dago jende asko, bai euriagatik, bai hotzagatik. Baina, benetan, giroa oso ona da eta etortzeak merezi du.
Iaz Zuazo-Arteagabeitiako jaiak berrezkuratu genituen.Auzoko guztiok parte hartu genuen.Jende asko zegoen eta ziur nago etorri zirenek oso ondo pasatu zutela.Aurten Ekainan jai hauek ospatuko ditugu eta denak buelta bat ematera gonbidatu nahiko nituen.
I.V.

Anónimo dijo...

Beti pentsatu dut herrietako jaiak hirietakoak baino basatiagoak direla, herrietakoek elkar ezagutzen badute ere, edo horregatik, hain zuzen ere. Herriek lasaiak, aspergarriak ere, ematen dute, baina nire bizipenen arabera, jaiak ospatzen direnean, edozertarako prestatuta egon behar da. Hori dela eta, bilbotarra naizenez gero, jaietan euren herrietara itzultzen direnei inbidia diet. Ezin dut ukatu neuk ere gaztetan ondo pasatzen nuela Aste Nagusian, baina neurean jarraitzen dut. Duela urte batzuk, adibidez, Soriako herrixka batean egon nintzen lagun bati bisitatzen. Kasualitatez abuztua zen, eta jaiak ospatzen ari ziren, noski. Arratsalde batean alkatesak bildu gintuen, eta, hilaran jarrita, edari misteriotsu bat banatzen hasi zen, zilarrezko katilu batek lagunduta. Ez dakit zertaz egindakoa zen, baina argi dago alkoholduna zela, bigarren banaketaren ondoren gertatu zena batere argi ez daukadalako. Gogoratzen dudan gauza bakarra da gaua heldu zela, eta mendian barrena korrika hasi ginela. Hurrengo egunean, nire bizitza osoan pairatu dudan ajerik txarrenak esnatu ninduen, zehazki jakin gabe nola heldua nintzen ohera. Oso gau surrealista izan zen. Norbaitek esan balit akelarre batean parte hartuta genuela, ez ninduen harrituko.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nire herriko jaiak ez dira udan, udazkenean dira, urrilean. Jende asko etortzen (joaten) dira hiria ezagutzeko eta ondo pasatzeko. Egun horietan zaila da hotela aurkitzea, horregatik, gela erreserbatzea komeni da.Edonoiz eta edonon jende atzerritarrekin topatu ahal dira,hala hizkuntza desberdinak entzuten dira. Eguraldia, batzuetan bero handi handia egiten du eta beste urtean txar-txarra egiten du.
Edonora abeslariak,dantzariak eta musikariak daude ikusteko eta entzuteko dohanik. Jaietan ez duzu diru asko behar ondo pasatzeko. Nire ustez, jende gehiegi dago eta zarata ere bai, nahiz eta,joatea gustatzen zait familiarekin egoteko eta lagunekin, berriro, jaiak bizitzeko
Mila B1

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Herriko jaiak zoragarriak dira eta bai udan bai neguan ospatzen dira. Udako jaiak abuztuan dira eta urtero jende asko joaten dira , horregatik egun horretan herria oso bizidun egoten da. Umeentzat barrakak ipintzen dituzte, apar jaia egiten dute eta igerilekuetan jaia dago. Gazteek “peñak” sortzen dituzte, horrela dirua aurrez dezakete eta leku bat daukate elkartzeko. Adinekoenek dantzaldi desberdinak dauzkate eta ausartenentzat plazan zezenak daude. Baina herriko jai garrantzitsuenak negukoak dira herriko patroiren omeinez baitira. Duela urte batzuk jai hau Interes-turistiko jaia adierazita izan zuen eta horrexegatik ikusteak txinatarrak edo amerikarrak ez da arraroa. Erlijio-festa da baina fededun ez izan arren , festa bitxia da eta ikusgarria iruditzen zait.

Anónimo dijo...

Ni Algortakoa naiz, eta nire herriko jaiak oso ospetsuak dira, horregatik jende pilo bat joaten da jaietara. Normalean asteburuan kaleak jendez beteta daude, hori dela eta jaietan astearen zehar irten nahiago izaten dut. Baina, gaur egun jaiak ospatzeko ez dut gauza berezirik egiten, arrantzal janzten dut eta herritik poteatzera joaten naiz soilik.
Lehen, gauza desberdina izan zen. Hamazazpi urterekin hasi nintzen jaiak ospatzen. Eta lagunok talde bat bete genuen, marimatraka zuen taldeko izenak. Mozorrotzen genuen jaistean joateko, hippi, pirata edo zingara jantzita, besteak beste. Gainera antolatutako ekintzetan parte izaten genuen, sokatiraren, eskubaloiren eta zakuren txapelketan, hain zuzen ere.
Nahiz eta inoiz ez genituen saririk irabazten, primeran pasatu ginen. Gauez, tabernaz taberna joaten ginen poteatzera eta dantzatzera...
Zelako goraintzi onak!!!!!!!!!
Une batean nire nerabezaroko pasadizo on asko gogoratu zaizkit. Benetan oso ondo pasatu nuen nire herriko jaietan.
X

Anónimo dijo...

Nire herria ez da hain txikia, Barakaldoa da beraz, normalean beti dago jendea. Nahiz eta jende asko bizi hemen, jende asko ezagutu ahal duzu. Nire herriko jaiak uztailan dira Santurtzikoak berdina. Baina niri Barakaldoko jaiak asko gustatzen zait eta beti hemen nago nire lagunekin. Txosnetan anbiete oso ona da eta dibertigarria da.

A.D b1

Anónimo dijo...

Kaixo:
Euskalherrian jaiak beti oso onak izaten dira,nire laguneekin jaieetara joatea asko gustatzen zitzaizkidan.Jaiak asko joaten ginen,Santurtzira,leioara,Barakaldora,Plentziara eta Bilabora joaten ginen.Zerbait leku gehiago Joan ginatekeen,baina orain ez dut gogoratzen non.
Jaietan beti kalean egon ginen,txorneetan katxiak edaten genituen bitartean ,jendea ezagutzen genuen.Oso ondo pasatzen genuen ,baina orain jaietan jende gutxiago dago.
Orain jende asko lonja dauka,horra sartzen dira eta ez dira ateratzen.gosaltzearen bi modu desberdinak dira.
Jose(gurutzeta)